euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinatik ere “Eman hegoak euskarari”, eta ikasi euskaldunen hizkuntza bertako euskal etxeetan

2016/03/16

2016ko Euskara klaseak iragartzeko afixa
2016ko Euskara klaseak iragartzeko afixa

PUBLIZITATEA

"Arbasoek utzitako oparia delako", "hizkuntza zaharra, ezohikoa edo ezberdina delako"; edo, besterik gabe, "gure euskal etxearen giro bikainaren bihotzean dagoelako"… hainbat arrazoi daude euskara ikasteko, guztiak ezberdinak eta guztiak baliagarriak. Gogorik izanez gero, aukerarik ez da falta. Argentina osoko euskal etxeak 2016ko ikasturtea ari dira antolatzen eta eskolen ordutegiak kaleratzen. Anima zaitez eta eman itzazu zeuk ere hegoak euskara hegalta dadin!

Buenos Aires, Argentina. HABE Institutuaren babesarekin Argentinan FEVAk kudeatzen duen Euskara Munduan programari esker, gero eta euskal etxe eta ikasle gehiagorengana iristen ari da euskaldunen hizkuntza. Ahalegina handia bada ere, emaitza ere halakoxea da; gaur egun euskara ikasteko aukerak ugari dira Argentina osoan, euskal etxeetan baina baita unibertsitateetan, hizkuntza laboratorioetan eta on line ikastaroetan ere.

Aurtengo klaseei dagokienez, aste honetan hasiko dira eskoleta ko batzuk; gehienak, ordea, apirilaren 4ko astean jarriko abiatuko dira. Ikasturte berriaz EuskalKultura.com-en eskuetara iritsitako informazioa bildu dugu artikulu honetara, herriz herri; instituzio batzuetako ordutegiak baieztatzen joan ahala osatuko dugu zerrenda.

-Arrecifes, Euskaldunak Denak Bat
Helduentzako oinarrizko ikastaroa, ostegunetan 18:30etatik 20:30etara. Hasiera, apirilaren 6an. Informazio gehiago, centrovascoarrecifes@gmail.com.

-Azul, Gure Txokoa
Hasiera, apirilaren lehenengo astean. Kurtsoak: helduentzako eskolak eta txikientzako jolas aktibitateak. Informazio gehiago: azulcentrobasko@gmail.com.

-Buenos Aires, Eusketxe-Eusko Kultur Etxean (Mexico kaleko 1880. zenbakian)
-Lehenengo urratsa: larunbatetan 15etatik 17etara
-Lehenengo urratsa (jarraipena): larunbatetan 13etatik 15etara
-Aurreratuak: larunbatetan 15etatik 17etara
Izena ematearen arabera, asteazkenetan ere irekiko da oinarrizko ikastaro bat. Informazio gehiago: eusketxe@gmail.com.

-Buenos Aires, Euskaltzaleak (Bernardo de Irigoyen 826)
Oinarrizkoak
-Asteartetan eta ostegunetan 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)
-Asteartetan 5etatik 7etara, Alfonsina Storni Kultur Gunean, (Arenales 2113, Florida)
-Asteazkenetan 8etatik 8etara, Lincoln Eskolan (Olleros 2283, Belgrano)
-Ostegunetan 12etatik ordu bietara Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)
Bi orduko ikastaroak Euskaltzaleak-en On Line ikastaroa izango dute osagarri. Beste ikastaroei buruzko informazioa, link honetan. Informazio gehiago, idiomavasco@gmail.com.

-Cordoba, Gure Txokoa:
Hasiera, apirilaren 6an. Informazio gehiago: centrovascocordoba@gmail.com.

-Cordoba, Gerora
-Unibertsitateko Hezkuntza Eskolan: Oinarrizko maila, astelehenetan 17etatik 20etara; Erdiko maila, asteazkenetan 17etatik 20etara; Maila aurreratua, astearteetan 17etatik 20etara. 
-Gerorako egoitzan: Oinarrizko maila: astelehenetan 15etatik 18etara; Erdiko maila, ostiraletan 17etatik 20etara; Maila aurreratua, astearteetan 17etatik 20etara. 
-Cepran-en: astearteetan 9etatik 11etara.
Informazio gehiago: geroracordoba@gmail.com.

-Chascomus, Zingirako Euskaldunak
-Gazteen taldea, astearteetan 14:30etan
-Helduen taldea, astelehenetan, 19etan. Hasiera, apirilaren 4an
Informazio gehiago, maitenaetchepare@hotmail.com.

-Chivilcoy, Beti Aurrera

Helduen taldea, astearteetan 17etatik 20etara. Hasiera, apirilaren 12an

-General Rodriguez, Eusko Aterpea

Helduentz ako eta gazteentzako euskara tailerra ekainaren 1ean hasiko da. Informazio gehiago, centrovascogralrodriguez@yahoo.com.ar.

-Gral. Villegas, Villegas’ko Euskaldunak.
Klaseak apirilean hasiko dira. Iazko kurtsoen eta talde berrien ordutegiak baieztatzeke daude. Informazio gehiago: ncastilloalzuri@gmail.com.

-La Plata, Euzko Etxea
-Oinarrizko maila A: ostegunetan 19etatik 21etara
-Oinarrizko maila C (jarraipena): asteazkenetan 19etatik 21etara
-Erdiko maila B: astelehenetan 5etatik 7etara
-Goiko maila A, astearteetan 18etatik 21etara
-Txikientzako eskolak, larunbatetan 16etatik 17:30etara
Eskola guztiak apirilaren 4ko astean hasiko dira. Informazio gehiago, secretaria@cvascolaplata.org.ar.

-La Plata, Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza
2016ko oinarrizko taldea: ostegunetan 17:30etatik 19:00etara, martxoaren 31tik aurrera. Beste ikastaroei buruzko informazioa, hemen.

-Mendoza, Denak Bat
Astearteetan, 17etatik 19:30etara. Beste taldeak ireki ahala ordutegiak jakinaraziko dira. Informazio gehiago, cv@centrovascomendoza.org.ar.

-Necochea, Euzko Etxea
Astearteetan, 18etatik 19:30tara. Informazio gehiago centrovasconecochea@yahoo.com.ar.

-Pehuajo, Etxe Alai
Asteartetan 15:30etatik 18etara, Trenque Lauquengo Alejandra Bengochea irakaslearekin.

-Rio Cuarto, Gure Ametza
Eskolak apirilean hasiko dira, ostiraletan. Ordutegia baieztatzeke dago. Informazioa eskatzeko, gureametza2012@gmail.com.

-Rosario, Zazpirak Bat
-Oinarrizko maila: astearteetan 19etan
-Maila aurreratua: ostegunetan 18etan. Informazio gehiago, zazpirakbatrosario@zazpirakbat.com.

-Rosario, Euskal Kulturarako Katedra (Entre Rios 768)
-Oinarrizko ikastaroa, ostiraletan 10etatik 12etara
-Talde aurreratua, ostiraletan 12etatik 14etara

-Saladillo, Itxaropena
Asteazkenetan, 16etatik 17etara. Informazio gehiago: 02344 15402978 telefonora.

-San Nicolas, Euzkal Etxea
-Lehenengo urratsa, jarraipena: larunbatetan, 9etatik 11:30etara
-Oinarrizko kurtsoa, ostiraletan 19:30etan
Informazio gehiago, 03461 4450071 telefonora.

-Santa Rosa, Zelaiko Euskal Etxea
Larunbatetan, 9etatik 11etara. Informazio gehiago, vascaoyarzabal@yahoo.com.ar.

-Tandil, Gure Etxean
-Euskara I, A Taldea, asteartetan, 16:30etatik 18:30etara.
-Euskara I, B Taldea, asteazkenetan, 19etatik 21etara.
-Euskara II, astearteetan, 18:30etatik 20:30etara.
-Euskara III eta IV, kontsultatu egin behar da, gureetxea@speedy.com helbidera.
Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Airesko Hizkuntzen Departamentuko oinarrizko ikastaro, astelehen eta asteazkenetan 18etatik 19:30etara, Ernesto Sabato Eskolako instalazioetan. 

-Trenque Lauquen, Euskal Sustraiak
-Oinarrizko ikastaroa, astelehenetan 15etatik 17etara,
-Ikasle aurreratuak, ostegunetan 15etatik 17etara
-Dantzarien taldea, larunbatetan 15etatik 17etara

-Tres Arroyos, Hiru Erreka
Asteazkenetan 19etatik 21etara. Informazio gehiago, hiruerrekatresarroyos@hotmail.com.ar.

-Viedma-Carmen de Patagones, Beti Aurrera Aberri Etxea (Behin-behineko ordutegia)
-Oinarrizko maila, ostegunetan 15etan
-2. Maila, ostegunetan 17etan
-Umeentzako klaseak, larunbatetan 17etan.

-Villa Maria, Euzko Etxea
-Bigarren urratsa, ostiraletan 20etan
-Lehenengo urratsa, larunbatetan 15:30etan.
Informazio gehiago, cvascovm@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia