euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Euskal Aste Nazionala logo bila: heldu den astelehenean itxiko da proposamenak aurkezteko epea

2008/04/02

Iaz Rosarion egin zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren identifikagarri izan zen diseinua. Azken egunak gelditzen dira proposamenak egiteko
Iaz Rosarion egin zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren identifikagarri izan zen diseinua. Azken egunak gelditzen dira proposamenak egiteko

PUBLIZITATEA

Bost egun baino ez dira gelditzen La Platako Euskal Etxeak 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalerako antolatu duen diseinu lehiaketarako lanak aurkezteko. Lehiaketa irabazten duenak 500 pesoko saria jasoko du eta berak asmatutako irudia euskal argentinarren jai nagusia den honek sortuko dituen dokumentu, jantzi eta ekitaldi guztien irudia bilakatuko da. Proposamenak La Platako Euzko Etxearen idazkaritzara bidali behar dira datorren astelehena baino lehenago.
Lehiaketa Argentinan bizi diren diseinatzaile, diseinu ikasleei edo antzeko alorretan ari direnei zuzendua dago, Euzko Etxeak deialdiaren oinarrietan azaltzen duenez. Euskal Etxeetako edo FEVA (Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna, Federación de Entidades Vasco Argentinas) federazioko langileek ezin izango dute lehiaketan parte hartu, ez eta euren senideek ere. Lehiakideek banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Aurkezten diren logo proposamenek 'Semana Nacional Vasca 2008-La Plata' esaldia agertu beharko dute eta diseinuak 'euskal kultura, hizkuntza, nortasuna eta kirola iraunaraztearen baloreak islatu behar ditu'.

Proposamenak La Platako Euzko Etxea elkarteko idazkaritzara (14. kalea, 58. kalearekin) bidali beharko dira, datorren astelehena baino lehen. Gutunazal itxi batean bidali beharko dira eta beste gutunazal itxi baten kanpoaldean egilearen izengoitia idatziko da eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, nortasun agiria, telefonoa eta e-maila. Epaimahaia apirilaren 14ean bilduko da irabazlea aukeratzeko.

Saria, 500 peso eta hedapena

Lehiaketaren irabazleak 500 peso argentinar jasoko ditu eta sari ematea Euskal Astearen egitarau barneko ekitaldi batean egingo da. Lan irabazlea astean zehar erakusgai egongo da euskal etxean, aurkeztutako gainerako lanekin batera. Lehiaketaren epaimahaia euskal etxe antolatzaileko Zuzendaritza Batzordeko bi kidek eta La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Arte Ederretako Fakultateko irakasle batek osatuko dute. Lehiaketaren oinarrien xehetasunak hemen topa daitezke.


Lotura interesgarriak

La Platako Euzko Etxearen webgunea
www.centrovasco.com

Iazko Euskal Argentinar Aste Nazionala, Rosarion
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 8an

Horacio Marottok irabazi du FEVAko karnetaren diseinu lehiaketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 5ean


Komentarioak

  • kontzertuak argentinan

    XABALTX euskaldun kantaria Argentinan egongo da kontertu batzuen eskaintzeko EuskalAstearen karietarat. Xehetasungehiagorentzat begira: myspace.com/xabaltx milesker

    xabtx, 2008/10/16 13:59

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia