euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arestiren "Maldan behera" eta "Harri eta Herri" eman dituzte argitara ingelez, "Downhill" eta "Rock & Core" izenburupean

2017/04/18

PUBLIZITATEA

Chicagon bizi den Amaia Gabantxo itzultzaileak itzuli ditu Maldan Behera (1959) eta Harri eta Herri (1964), "Downhill" y "Rock & Core" izenburuz hurrenez hurren, liburuki batera bilduak, Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketa Zerbitzuko (CBS) Argitalpen Zerbitzuaren eskutik, Bizkaiko Foru Aldundia izan delarik itzulpen lanen babesle. Arestiren lanez gain, Renoko euskal argitalpen zerbitzu honek Oteizaren Lan Hautatuen ingelesezko bertsioa, Joseba Zulaika editore, azpimarratu du bere berripaperaren azen alean.

Reno, AEB. Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentruko Argitalpen Zerbitzuak ahalegin handia egiten du euskal literaturaren lanik esanguratsuenak bere irakurle ingelesen esku ipintzearren. Bere lan horren zabalkunderako, buletinak bidaltzen dizkie hilabetero hala nahi duten literaturzaleei, izenburu berrien eta esku artean dituen proiektuen xehetasunak emanez.

Honela, buletinak, bere azkeneko alean, harro agertzen du Maldan Behera eta Harri eta Herriren ingelesezko bertsioa, Amaia Gabantxok, ohi duen profesionaltasunaz, egina. Bi obrak, euskal literatura modernoko zutabeen artean aipatzen ditu, euskaraz irakurtzera zaletu zen belaunaldi baten lagun eta euskara eta euskal literatura modernitatearen bidean jarri zuten lanen artean. Liburuaz gehiago jakiteko edo erosteko, jo hona.

Buletinak arreta deitzen du baita ere beste izenburu batez, hau, berriz, CBSek 2004an argitara emana, "Oteiza's Selected Writings" (Oteizaren Lan Hautatuak) izenpean, Joseba Zulaika editore, 'Ocasionals Papers' izeneko sailaren baitan. "Euskal kultura mendekidearen adierazpideak ezagutzeko funtsezko obra" legez aurkeztua. Liburua onen berri gehiago eskuratzeko edo erosteko, jo hona.

Euskal Ikasketa Zentruko informazio gehiago, hemen. Buletineko harpidedun egin eta doainik zure postontzi elektronikoan jasotzeko, egin klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia