euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ansots, Basque Chorizos & Catering' du izena Boiseko euskal aukera berriak, bertako Ansotegui familiaren eskutik

2020/09/11

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Idahoko hiriburuko azkeneko hogeitamar urte pasexeetako euskal sukaldaritza ezin da ulertu Dan Ansotegui-ren ekarpena aipatu gabe. Lan ederra egin du Danek etxeko euskal kozina finkatzen eta zabaltzen Boisen. Izan ere, hainbat urrats aitzindari eman eta apustu berritzaile egin izan ditu bizitzan zehar, lanbidez irakasle den euskal-boisetar honek euskal janari-edari ekimenetan, eta lan gogor eta etengabea ezinbesteko osagai, bere ekimenek panorama alaitu eta zabaldu diete bertako herritar euskaldun zein ez-euskaldunei, Gernika taberna, Basque Market, sukaldaritza klaseak, Txikiteo... berak sortu edo partaide izandako proiektuak baitira. Hori sukalde kontuetan, musikari eta euskaltzale arlokoak beste baterako utzita. Oraingoan, emazte Tamara eta alaba Ellie-rekin batera, 'Ansots'-i ekin dio, Boise erdiguneari euskal aukera berria ekarri dion janedaritegia.

Joan den astean, irailaren 4ean zabaldu ditu ofizialki ateak 'Ansots'ek, pandemia dela-eta irekiera atzeratuta eta proposamen berria lehenago etxerainoko zerbitzuarekin estreinatuta. Jatetxe xinplea da eta bertan jateko zein eramateko janaria prestatzen dute, esaterako hemen euskaldunen ezaugarri diren txorizo sandwich-ak, solomoa, paella, arkumea, kroketak, txistorra... flana, euskal pastela...euskal sagardoak eta euskal eta espainiar ardoek eta, azkenik, Euskal Herriko moldeko kafeak lagunduta. Bere aurreko negozioetan Danek ongi landu eta menperatzen duen mundua, Boiseko Basque Block-en ondoko kalean.

Hemen 'Ansots'eko karta pdf-n, atzekaldean Ansotegui-Inchausti familia euskal-amerikarraren ibilbidearekin, lau belaunaldi, ehundik gora urte Estatu Batuetan. Menua, sasoikoa, aldatzen joango da

Ansots, Basque Chorizos & Catering
560 W. Main Street
Old Boise, The Pioneer Building
Boise, Idaho 83702
Telefonoa: +1 208 336 9166
Webgunea: https://ansots.com
Facebook: www.facebook.com/ansotsboise



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia