euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz egin dira Asuncionen bertako Euskal Etxeak antolatutako euskal janari stand-a eta hitzaldia

2010/10/15

Pintxoak eta euskal anoak eskaini zituen euskal stand-aren ikuspegia (argazkia EE) Paraguaiko hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeak arrakastaz eutsi zion joan den igande-astelehenean aste honetan Hispanitatearen Festa zela-eta Asuncionen antolatu zen programari, hala nola parte hartuz igandean Casa España delakoan eratutako stand gastronomikoen ekimenean zein astelehenean Euskal Etxeko lehendakari ohi Pedro Jose Gamarra Doldan-ek eman zuen hitzaldian, azken honetan 'Valle Inclan eta Blasco Ibañezek Paraguaira egin bisitaren Mendeurrenean' gaitzat harturik.

Gehiago irakurri...


Anjel Lertxundik irabazi du Espainiako Saiakera Saria 'Eskarmentuaren paperak' lanagatik

2010/10/15

Anjel Lertxundi 2010.urteko irudi batean. Argazkia: Argazki Press Espainiako Kultura Ministerioak eman ohi duen Saiakera Saria jasoko du Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948), "Eskarmentuaren paperak" lanagatik. 2009an Espainiako Estatuan argitaratutako saiakerarik onena izan dela ebatzi du epaimahaiak. Saiakera Lertxundik batzuetan jorratu duen generoa da, sarriagotan aritua baita haur literatura, ipuingintza eta eleberrigintzan. Berria egunkarian egunero idazten du Lertxundik, paperean zein blogean. Saria ibilbide osoaren aitortza delakoan jaso duela esan du oriotarrak.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko eta Argentinako euskal kolektibitateko ordezkariak lagun 'Toki Eder' egoitzaren inaugurazioan

2010/10/15

Jose C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxeko egoitza berriak baserri baten itxura du Bide luzea ibili behar izan dute Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko kideek euren egoitza edukitzeko. Hala eta guztiz ere, ez dute inoiz etsi Buenos Aires probintziako euskaldun hauek. Ahaleginek eta jende askok egindako lanek azkenean euren emaitzak eman dituzte eta joan den urriaren 10ean euskal etxearen egoitza ireki zitzaion komunitateari, herriko lagun guztiek euskal kultur gune berri batez disfrutatzen hasi ahal izateko. Euskal Herritik propio etorritako ordezkariak baita Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkari den Elvira Kortajarena eta FEVAko lehendakariorde José Olasagastia ere izan ziren inaugurazio ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Bar Basque jatetxea New Yorkeko gastronomia mapan sartu da Ferran Adriari eginiko omenaldiarekin

2010/10/15

Bertako chef-aren ondoan, Dani García (erdian), Aitor Basabe (eskuinetik bigarrena) eta Aitor Elizegi (eskuinetik lehena) Bar Basque jatetxean (argazkia NF) Duela astebete ateak ireki zituen New Yorken Bar Basque jatetxeak eta joan den asteazkenean hiriko gastronomia adituak bildu zituen Ferran Adria sukaldari kataluniarrari eskaini zion omenaldian. Adria munduko chef ospetsuenetako bat da eta bere ingurura 150 bat gonbidatu bildu ziren. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia ezagutzera ematearren Sagar Handian ireki duen jatetxearentzako urrats bikaina izan zen New Yorkeko gastronomia munduan.

Gehiago irakurri...


Giro ederra Paueko Pilota Mundialean; Espainiako selekzioa izan da garaile, urrezko lau dominarekin

2010/10/15

Joseba Bilbao, ezkerretik lehena, Argentinaren podioan (argazkia FIPV) Joan den urriaren 10ean bukatu da Pauen, Frantzian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Munduko Federakuntzak (FIPV) antolatu Mundiala. Txapelketan 20 herrialdetako 500 pilotarik parte hartu dute eta 300 partidatik gora jokatu dituzte 14 modalitatetan. Espainiako estatuko selekzioa izan da garaile, urrezko lau domina, zilarrezko sei eta brontzezko hirurekin. Bigarren Mexiko (lau urre), ondoren Frantzia hirurekin (Xare, Zesta Punta eta Pala Motza), Argentina ere hirurekin (Larruzko Pala 30m, Gomazko Pala Trinketean Gizonezkoak eta Larruzko Pala Trinkete), Kuba hiru brontzerekin eta Uruguai brontze bakarrarekin.

Gehiago irakurri...


'Ongi Etorri' Euskal Etxearen standa bisitatutakoenetako bat San Pedroko Gizataldeen XV. Jaian

2010/10/14

San Pedroko XV. Gizataldeen Jaian 'Ongi Etorri' Euskal Etxeko kideek beren standa muntatu zuten Asteburu luzea eta eguraldi aparta baliatuz, hamar mila inguru lagunek hartu dute parte San Pedroko Kolektibitateen Jaian joan den urriaren 9tik 12ra. Urtero bezala, festa Parana ibaiko ertzean dagoen Paseo Publico-n gauzatu zen; hor berton, herri askotako kultura eta ohiturei buruzko informazioa zabaldu zen bateko eta besteko standetan. Euskal standa, Ongi Etorri euskal etxeko kideek prestatutako janariari esker, erakargarrienetako bat suertatu zen asteburu osoan.

Gehiago irakurri...


'Agoizko Joaldunak' Buenos Airesen eta Euskal Astean: "Lapiko-jotze bat garela pentsatuko dute batzuk"

2010/10/14

Buenos Aires eta Mar del Platako kaleetara eramango dute irudi hau Agoizko Joaldunek (argazkia Agoizko Joaldunak) Iñaki Antolin Astigarraga San Isidron jaio eta Buenos Aireseko Laurak Bat elkartearen inguruan hazitako argentinarra da. Orain bederatzi urte Nafarroara, Agoitzera, etorri zen bizitzera eta duela hiru urte 'Agoizko Joaldunak' zanpantzarren sorreran hartu zuen parte. Orain, urtetan Agoitzen euskal kulturari ekarpena egin ostean, taldeko kideei Argentinan euskaldun izatea zer den erakutsi ahal izango die. Urriaren 30ean Buenos Airesen ariko dira eta ondoren Mar del Platako Euskal Astera joango dira.

Gehiago irakurri...


Koloniaren garaitik Uruguaiko Flores departamentura iritsitako euskal immigrazioa ikertuko dute

2010/10/14

Uruguaiko Flores departamentua eta Trinidad hiriburua herrialdeko mapan Orrialdeotan behin baino gehiagotan esan izan dugunez, Flores departamentua, Uruguai osoan euskal presentzia handiena edo euskaldunen ondorengo gehien biltzen dituen barrutia da. Aurretik izan zuen euskal etxetik, baina hura desegin eta urtetan gauzak geldirik egon ostean, mugimendua berriro ere hasi dira abiatzen. Euskal jatorrikoen berrantolatze lanekin bat eginez, bertako agintariak ere bertara iritsitako immigrazioari buruzko ezagutza bultzatzen hasi dira eta, izan ere,, kopuru eta isla aldetik komunitate kopurutsuena direnez, euskaldunekin hasiko dute bertara immigratu zuten komunitateei buruzko ikerketa.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko 20. Euskal Jaia Zingirako Euskaldunak elkarteko kide eta lagunen topagune izan zen

2010/10/14

Euskal Jaian bizi izan zen giroaren irudia (argazkiak ChascomusEE) Zingirako Euskaldunak elkarteak lagun asko bildu zituen joan den larunbatean bere Urteroko Euskal Jaian. Hogeigarren edizioa da izan da aurtengoa eta Chascomuseko herrikide askok elkarteko lagunekin bat egin nahi izan zuten jaiaz gozatzeko. Inguruko euskal etxeetako eta FEVAko ordezkaritza bat ere izan zen bertan, Zingirako Euskaldunek urtean zehar euskal kulturaren alde egiten duten lana aintzat hartuz.

Gehiago irakurri...


Euskaraz eta euskal musika, dantza eta kulturaz badakizu, zergatik ez irakasle aritu 2011ean Argentinako Necochean?

2010/10/13

Necocheako Ikastolako ikasleak 2010 ikasturtean euren eraikinaren aurrean (argazkia Necocheako Ikastola) Argentinako Necochea izeneko kostaldeko hirian bada Ikastola izeneko eskola --eskola argentinar bat non ikasleak astero euskara eta euskal kultura eta historia klaseak jasotzen dituzten-- eta 2011 ikasturteari begira bertakoek pertsona bat hartzea planteatu dute, euskara, euskal musika, dantzak eta oro har euskal kultura bere orokorrean irakas dezan. Ikastolako arduradun bat Donostian egongo da ostiralera arte (urriaren 15a). Interesa izan dezaketenek artikulu honetan ematen dugun e-mail helbidera idatz dezakete. 2011eko martxoan hasteko litzateke.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia