euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpaina bat hasi dute Montevideon, sinadurak biltzeko Udalak zakurtegi bat eraiki ez dezan Gernika Plazan

2025/05/12

Montevideoko Gernika Plazan Udala egiten ari den eraikuntza lana, zakurtegi edo zakurren lasaitzeko gune bat egitearren (arg Aldaxka)
Montevideoko Gernika Plazan Udala egiten ari den eraikuntza lana, zakurtegi edo zakurren lasaitzeko gune bat egitearren (arg Aldaxka)

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Sinadura bilketa bat hasi du maiatzaren 5ean Montevideo hiriko Aldaxka Euskal Kulturgunea elkarteak bertako Udalari eskatzeko bertan behera utzi ditzala Gernika Plazan zakurren pasealeku eta pixatoki bat sortzeko hasita dituen birmoldaketa lanak. Euskal-uruguaitar elkartea EuskalKultura.eus-i zuzendu zaio azaltzeko “Udaletxea zakurrak paseatu eta jolasteko toki bat eraikitzen ari dela, non eta Montevideoko Gernika plaza historikoan, Gernikako harizkumetik bospasei metrora". "Zakurtegiak plazaren erdia baino gehiago hartuko du", salatzen du, eta berez kimua ukituko ez badu ere, obrekin ez jarraitzea ozen galdegiten dute, izan ere Plazak "euskal komunitatearentzat daukan esanahiarengatik", salatuz baita ere uzokideei ez dietela kontsultatu, "legeak hala agintzen badu ere”.

Euskal elkartearen arabera, plazako auzokideak ere zakurtegiaren kontra daude eta obrak hasten ari zirela ohartu zirenean alkatearekin bildu ziren baina euren kexuak ez zuen aurrera egin. Erantzuna izan zen obra hasita dagoela eta beraz ezin zela ezer egin, azaldu du Aldaxkak. Erantzun bera jaso zuten eurak, ohartuta hiriko euskal etxeen gelditasunaz gaiari buruz, segitzen du Aldaxkak, mugitzen hasi eta alkatearengana jo zutenean, eta arrapostua berriz, behin obrak hasita gelditzerik ez dagoela, eta gainera hauteskundeak bertan daudenez, dagoeneko auzapez berriarekin mintzatuko beharko dutela esanik, adierazi du Aldaxkako erreferente Leonat Egiazabalek.

Ehun sinadura

Salaketa plazaratuta, Mercedes hiriko Eguzkilore (sic) kolektiboak bat egin du protestarekin eta Flores-ko euskal gizataldeak bere laguntza eskaini egoera jendaurretzearren. Egiazabal hiriburuko euskal etxeei eta federazioari zuzendu zaie erantzun irmoa eman dezaten. "Zuhaitza ez dutela kenduko jakinik lasai gelditu dira”, dio. "Ez dago azaldu beharrik leku honek guretzat daukan esanahia, jakina baita euskaldunok Montevideon dugun toki sinbolikoena dela. Afruntua!", baietsi du. Sinadura bilketan parte hartzera deitzen du, prest "duintasunaren borroka emanera, euskaldunen izena eta ikurra, gure haritza errespeta ditzaten”, aldarrikatu du Aldaxkak.

Ehun bat izenpetze lortu dituzte lehen egunotan. Eskaerarekin bat egiteko, hemen sina dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia