euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri Txarrak-ek Txina, Korea eta Japonia bisitatuko ditu ostegunean hasiko duen Asian Tour 2010 biran

2010/10/19

Gorka Urbizu, Galder Izagirre eta David Gonzalezek osatzen dute Berri Txarrak Urriaren 21ean hasi eta Azaroaren 4ra bitarte, Berri Txarrak taldeak bira berri bati ekingo Asian zehar, Txina, Korea eta Japonia ikutuz. Lekunberrikoek euren azken lana, "Payola", aurkeztuko dute, Galder Izagirre bateriajole berriarekin. Txinan Pengyu, Macau eta Hong Kong izango dira bisitatuko dituzten hiritzarrak. Hego Koreako hiriburuan 3 kontzertu datoz jarraian. Eta biraren amaieran Japonia, Brahman bertako talde ezagunarekin batera. Hirugarren aldia du Berri Txarrak-ek Japonian. Oraingoan, ordea, hegoaldeko eremua izango dute jomuga: Kagoshima eta Oita-Shi, hain zuzen ere.

Gehiago irakurri...


Erramun Martikorena, Mikel Markez eta Oesteko musikariak kantuz aritu ziren Rocklingo Kantari Egunean

2010/10/19

Mikel Markez, Erramun Martikorena eta honen arreba Angéle emanaldian (argazkia RocklinEE) AEBetako euskal kantari eta bertsolariek bat egin zuten joan den urriaren 9an Rocklinen, NABOren 2010eko Kantari Egunean. 'Iparreko Ibarra' euskal etxe kaliforniar gazteak antolatu zuen jaia, bertako urteroko Euskal Bestarekin eta NABOren udazkeneko bilkurarekin bat eginik. Partehartzaileek euskal kantuak Estatu Batuetan lor dezakeen sasoi ona agertu zuten, oraina ez ezik etorkizuna ere izan dezakeela erakutsiz: kantari aritu zen gazteenak, Ambroise Curutchague-Clark-ek, zortzi urte baino ez ditu.

Gehiago irakurri...


Frantzisko Xabier Saria eman diote Pedro Abrego Madrilgo Txistu eta Donostiarra jatetxeeen sortzaileari

2010/10/19

Jende gehienak Madrilgo Txistu eta 'Asador Donostiarra' jatetxe ezagunen sukaldari eta fundatzaile izan zelako ezagutzen dute. Nafarroako Lerinen 1927an jaioa, bere biografia Donostiari ere badago lotua, eta baita Venezuelari ere, Julia Almeida Zapirain donostiarrarekin ezkondu ondoren Caracasen bizi eta lan egin baitzuen zenbait urtez, ondoren atzera egin eta Madrilen bizitzen jartzeko, espainiar hiriburukoen artean ospetsuenen artean kokatzen diren bere jatetxeak sortu eta kudeatzeko. Atzo, Nafarroako Gobernuak, bere ibilbide osoko ahalegina eta sorterriko 'enbaxadari' lana onesteko Xabierreko Frantzisko Saria eman zion.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Txinan: "Shanghaiko Euskal Etxea topagunea da, ez bakarrik euskaldunentzako"

2010/10/19

Aitor Azkue, Shanghaiko Euskal Etxeko presidentea (argazkia NG) Shanghaiko Erakusketak eta Patxi Lopez lehendakariak berriki Txinara egin duen bidaiak komuinikabideetara ekarri dute herrialde honetan bizi den euskal komunitatea. Txinan bizi diren euskaldun asko eta asko bertako enpresetan lan egiten duten profesional gazteak dira. Baina badago besterik ere. Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkariak hiru lagunei egin die elkarrizketa: Aitor Azkue, Euskal Etxeko presidente berria; Estibalitz Gete, Euskal Etxeko presidente ohia, eta Ion Alaña, Shanghaiko Kuluska tabernako sukaldaria. Jarraian elkarrizketak laburtu eta euskaratu ditugu.

Gehiago irakurri...


Misionesko Corpus Christiko Euskal Etxea: Mbya-guarani umeentzako eskolaren eraikuntza aurki hasiko da

2010/10/18

Egun duten eskola beraiek eraikia da eta egoera kaxkarrean dago. Bertan lau mbya-guarani komunitateetako umeek ikasten dute (argazkia CorpusChristiEE) Corpus Christiko euskal etxe argentinarraren buletinaren azken zenbakiak mbya-guarani komunitateko umeentzako eskola bat eraikitzearen proiektua azkenean errealitate bihurtuko dela aurreratu du. Proiektuaren helburua haur hauentzako eskola bat eraiki eta osasun zerbitzua eskaintzea da. Euskal Etxeak bultzatu duen ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lortu du.

Gehiago irakurri...


Vanessa: "Harreman oso berezia dut Udalekun eginiko lagunekin, esperientzia bikaina da"

2010/10/18

Vanessa Manjarrez, ezkerretik bigarrena, Udalekuko lagunekin Aurten Nevadako Renon egin da Estatu Batuetako Udaleku, bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatuta. 2010eko Udalekun horretan parte hartu duen gazteetako bati NABOren ekimen garrantzitsu honen balioespen pertsonala egiteko eskatu diogu. Vanessa Manjarrez neska euskalamerikarra da, Kalifornian jaioa eta arbasoak Nafarroako Luzaiden dituena. Hauek dira Udalekuri buruz egin dituen hausnarketak, ekimena nola ikusten duen agertuz eta bere aburuz bera bezala 15 urte dituen gazte iparamerikar bati zer ekarpen egiten dion azalduz. Mila esker, Vanessa.

Gehiago irakurri...


Macachingo 'Gure Ametsa' Dantza Taldea, Euskal Asterako bidaia bideratzeko ekintzetan murgilduta

2010/10/18

Macachineko Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko dantzariek pieza batzuk egin zituzten haien alde egin zen afarian Ehun bat lagun bildu ziren Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko Kultur Gelan dantzarien aldeko bazkari batean parte hartzeko. Topaketan bildutako diruari esker, errazago egingo zaie erakundeko dantzariei Mar del Platan izango den Mendeurreneko Euskal Asterako bidaia. Beste jarduera batzuk ere aurrera eramaten ari dira 'Gure Ametsa'ko kideak, hala nola, zozketak eta instituzioaren hipodromoan taberna-zerbitzua eskaintzea.

Gehiago irakurri...


Txotx!-eko dantzariak eta Baietz-eko musikariak euskal ordezkari Villa General Belgranoko Oktoberfest-en

2010/10/18

Cordobako Txotx!eko dantzariak eta Baietz-eko musikariak Villa General Belgranoko Oktoberfest-eko emanaldian (argazkia EE) Aurtengo edizioak ere euskaldunik izan du bertako programak Europa erdialdeko eta bestelako gizataldeen musika eta folklore alorrean eskaintzen duen emanaldi-sortan. Argentinako Cordoba probintzian urtero garatzen den festa erraldoi honen 47. edizioak probintziako hiriburutik heldutako Txotx! dantzari taldea eta euskal instrumentuak baliatzen dituen Baietz musikari taldea izan ditu euskal ordezkari. Euskal Herriko emaitzak urriaren 5ean dastatu ahal izan ziren, dantzari eta musikariak elkarrekin.

Gehiago irakurri...


Euskara partaide gaurtik igandea bitartean Londresen egingo den The Language Show 2010 azokan

2010/10/15

Euskal standaren ikuspegia Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko ordezkariak Londresen dira The Language Show 2010 delako hizkuntza azokan 'Munduoro euskaraz' stand-a aurkezteko. Gaur hasi eta datozen hiru egunetan euskarak beste hainbat herrialdetako hizkuntzekin bat egingo du hizkuntzen erakusleiho den azoka honetan, hizkuntzak, kulturak eta komunikazioa ardatz.

Gehiago irakurri...


Anjel Lertxundik irabazi du Espainiako Saiakera Saria 'Eskarmentuaren paperak' lanagatik

2010/10/15

Anjel Lertxundi (argazkia ArgazkiPress) Espainiako Kultura Ministerioak eman ohi duen Saiakera Saria jasoko du Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948), "Eskarmentuaren paperak" lanagatik. 2009an Espainiako Estatuan argitaratutako saiakerarik onena izan dela ebatzi du epaimahaiak. Saiakera Lertxundik batzuetan jorratu duen generoa da, sarriagotan aritua baita haur literatura, ipuingintza eta eleberrigintzan. Berria egunkarian egunero idazten du Lertxundik, paperean zein blogean. Saria ibilbide osoaren aitortza delakoan jaso duela esan du oriotarrak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia