euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Andrea Bidart: "Uztailaren 14ko kontzertua Bidarrain, birraitatxi-birramatxiren herrian, oso berezia izanen da neretako"

2019/07/11

PUBLIZITATEA

Bidarrai, Nafarroa Beherea. Kontzertua emango du Andrea Bidart Oteiza kantari euskal kaliforniarrak datorren igandean Bidarrain. Emanaldia goaitatzen ari da Hego Kalifornian sortua baina familiaz Nafarroako bi aldeetako arbasoak dituen Andrea Miren, eta emanaldi hau ez du nonbait bat gehiago izango. "Neretako kontzertu berezia izanen da, zertaz nere birraitatxi eta birramatxi, amaren aldetik, bertakoak baitziren", adierazi dio EuskalKultura.com-i euskara ederrean.

Gogoratu Andrea Miren Bidart Chino Kalifornian jaio zela Mike eta Jeanette (Bicary) Bidart-en alaba eta txikitandik ezagutu izan duela etxean euskal kulturarekiko eta bereziki kantuarekiko maitasun eta atxikimendua. Andrea Noka emakume-hirukote euskal kaliforniarreko kideetako bat da eta bere kasa ere grabatu izan du. Iaz, aitarekin batera landutako euskal kantuzaletasunaren lekukotasuna emanez, Bidart Aita-Alabak diskoa grabatu zuen, hain zuzen ere Bidart-tarren etxean klasikoak izan diren euskal kantu hautuak bildurik.

Andrea Bidart-ek uztailaren 14an emango du kontzertua Bidarrain, arratsaldeko bostetan, Mikel Markezen gitarra eta ahotsa eta Julen Alonsoren trititixa lagun. Ez zazu pasatzen utzi!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia