euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ameriketara joandako nafar emigrazioari buruzko mintegia egingo da bihar Nafarroako Unibertsitatean

2015/10/13

PUBLIZITATEA

Nafarroako Unibertsitateak ateak irekiko dizkio bihar urriaren 14an herrialde honetako emigrazioari buruz jakinmina duen edonori, "Nafarroa eta Amerika" mintegira gonbidatuta. Mintegiak emigrazio honi buruzko ikuspegi orokorra emango du, hainbat ikerketa eta lekukotza aurkeztuz. Ekitaldi hau "Amerikanuak. Basques in the New World" liburuaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu diren jardueren parte da. 15 eta 16an pareko ekitaldial antolatu di tu EHUk.

Iruñea, Nafarroa. Ameriketarako euskal emigrazioari buruzko jardunaldia egingo du asteazken honetan, urriaren 14an, Nafarroako Unibertsitateak, zehazki, Nafarroatik Ameriketara joandako euskaldunei buruzkoa. Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Katedrak antolatu du jardunaldia, "Amerikanuak. Basques in the New World" liburuaren urteurrenaren barruan. 

Jon Bilbaok eta William A. Douglassek idatzi zuten liburuaren 40 urteak bete direla eta, hainbat unibertsitatek elkarlanean jarduera ugari antolatu dituzte aurten. Sustatzaileen artean dira, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Paue eta Atturriko Unibertsitatea (UPPA).

Jardunaldiak nafar emigrazioaren ikuspegi orokorra eskainiko du, Nafarroako Unibertsitateko María del Mar Larrazak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, eta gaian interesa duen orori irekita egongo da. "Aurreneko zatian, emigrazioaren lekukotza eta ikerketak aurkeztuko ditugu, mahai inguruan. Eta bigarrenean, aldiz, indianoek Nafarroako artean eta arkitekturan izan zuten eragina aztertuko dugu", azaldu du.

EGITARAUA

“NAVARRA Y AMÉRICA”

[Nafarroako Unibertsitateko Museoan, 1. gelan]

16:00 Hitzaldiak

Mikel Aramburu Zudaire (Historialaria, Eusko Ikaskuntza).
De las andanzas, vivencias y fortuna del emigrante navarro a Indias (ss. XVI-XVII)

Jesús Mª Usunáriz Garayoa (Universidad de Navarra).
“Agur, acaso, hasta el cielo”: cartas de emigrantes vasco-navarros en Indias y sus lazos con el hogar (siglo XVIII).

Ainara Vázquez Varela (Historialaria).
Gobernadores, virreyes y obispos: la hora navarra en América durante el siglo XVIII.

Sagrario Anaut Bravo (Universidad Pública de Navarra).
Una experiencia compartida y reconocida hasta hoy. La colectividad navarra en América, siglos XIX y XX.

17:30. Mahai ingurua: “Acerca del legado artístico y patrimonial de la emigración indiana”

Pilar Andueza Unanua (Historialaria. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro).
Huellas indianas en el patrimonio artístico de Navarra durante el Antiguo Régimen.

Ana Zabalza Seguín (Universidad de Navarra).
Ocho apellidos vascos. De Navarra a América Central, siglo XVIII.

Javier Azanza López (Universidad de Navarra).
La huella de los americanos en Navarra en los siglos XIX y XX: casas, infraestructuras y obras públicas.

19:00. Azken hitzaldia

William Douglass (University of Nevada-Reno).
Exploradores vascos en el Pacífico.

Ekitaldi honen ondoren, "Amerikanuak" liburuaren urteurrena ospatzeko beste mintegi bat egingo da Euskal Herriko Unibertsitatean, urriaren 15 eta 16an, Gasteizen. Egitaraua, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia