euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aizkolariak Miamin airetik ikusita, dron batek ateratako irudietan, Miamiko Euskal Etxearen I Kirol Jaian

2016/03/09

Aizkolariak Miamin, bertako  euskal etxeak antolatutako saioan
Aizkolariak Miamin, bertako euskal etxeak antolatutako saioan

PUBLIZITATEA

Otsailean ekarri genuen orrialde honetara Miamiko Euskal Etxeak antolatutako I. Euskal Herri Kirol Jaialdiaren berri. Oraingoan, eta informazio haren osagarri, Euskal Etxeak berak aireak kokatutako dron batetik ateratako bi bideo dakartzagu, irudi polit eta esanguratsuak direlakoan. Mila esker Miamiko Euskal Etxeko kideei irudiak partekatzeagatik, eta segi gauzak ilusioz eta aurrera begira egiten, apreziatzen baitugu.

Miami, Florida. Gogoratu Miamiko Euskal Etxeak bere lehendabiziko Herri Kirol Jaialdia antolatu zuela iragan otsailaren 7an, igandez, eta 140 heldu eta 20 bat txiki bildu zirela bertara, elkartearen laguntzaile den Angulo sendiak laku baten ondoan duen eremura. Horren guztiaren informazioa hemen eman genuen. Oraingoan, baina, Euskal Etxeak berak airean ipintako dron batetik ateratako bi bideo hauek nahi ditugu partekatu, irudi bitxiak eta originalak begitandu baitzaizkigu. Mila esker Boni Guenetxea eta bere seme Danieli hartutako lanagatik. 29 eta 39 segundotako bideoak dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia