euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Anttonek online emango du igandean Kaliforniatik, euskaraz eta ingelesez, Los Banos-eko Euskal Festako meza

2020/05/15

Aita Antton Egiguren bere euskara/ingelesa online mezetako bat ematen Facebookez
Aita Antton Egiguren bere euskara/ingelesa online mezetako bat ematen Facebookez

PUBLIZITATEA

Los Banos, AEB. Berez, Euskal Besta bertan behera utzi da, COVID-19gatik, eta kasu honetan Los Banoseko Euskal Etxeak ez du aurreikusi bertsio birtualik, baina normalean piknikari eta Euskal Bestari hasiera ematen dion meza bai emango duela internetez, euskaraz eta ingelesez, aita Antton Egigurenek, AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den apaiz frantziskotarrak. Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan izango da, St Patrick eta Our Lady of Mercy parrokiako Facebookez.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak, hemen.

-09:00am with Fr. Antton in Basque/English
-10:30am with Fr. Antton in Spanish
-12:00pm with Fr. John in English

Hau da atzoko euskara/ingelesezko errosarioaren bideoa:

-Ekimenak Estatu Batuetako Diasporaren Artzain Ona euskal elkarte katolikoaren babesa dauka



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia