euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Anttonek "Eguberri zoriontsu" mezua bidaltzen du Kaliforniatik: Eguberri meza online euskaraz eta ingelesez

2020/12/24

Aste honetan bi meza elebidun euskara/ingeles emango ditu online Kaliforniatik aita Anttonek, Eguberri egunean eta igandean
Aste honetan bi meza elebidun euskara/ingeles emango ditu online Kaliforniatik aita Anttonek, Eguberri egunean eta igandean

PUBLIZITATEA

Merced, AEB. Eguberriaren karietara, agiantza edo desio onenak hedatu eta helarazi ditu Kaliforniatik Estatu Batuetako euskaldunen kapelau edo omonier den aita Antton Egiguren bidaniarrak. Igandero eta urteko data nagusiro bezala, bihar Eguberria ere meza elebiduna emango du euskaraz eta ingelesez Facebookez Kaliforniako Merced-eko Our Lady of Mercy parrokiatik. Kaliforniako goizeko 8:15ak inguru da bere ohiko sarrera eta euskal komunitatean gertatutako heriotz eta gertaerei buruzko aipuarekin, eta meza, berez, 8:30etan abiatuko da (Euskal Herrian 9 ordu gehiago, arratsaldeko 5:15 / 5:30ak direla).

-Eguberri mezako kantuak eta irakurgaiak jarraitzeko orria, hemen
-Abenduaren 27ko mezako kantu eta irakurgaien orria, hemen

Aita Anttonek egunero errezatzen du errosarioa online euskaraz, eta hori guztia ere Artzai Ona AEBetako euskal elkarte katolikoaren Facebooketik segi daiteke.

Ahaztu gabe, abendu honetan plazaratu eta aurkeztu duela bere lehenengo alea Artzai Onaren Elkarri aldizkariak, Estatu Batuetako euskal komunitate fededunaren berri eskuratu nahi duenarentzat. Zurean doan errezibitu nahi baduzu, info@basquecatholic.org helbidera idatzita harpidetu zaitezke.

-Artzai Onak dohaintzak onartzen ditu, hemen
-Artzai Onaren wegbunea, hemen
-Mezak zein errosarioak jarraitzeko zuzenean edo, ondotik, bideoan, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia