2012/02/28

Hainbat euskal kultur adierazpen landu eta garatuko dira 2012 honetan Eusko Kultur Etxean. Maria Elena Etcheverry lehendakariaren eskutik, euskara, dantza, gastronomia eta Euskal Herriko kulturari berari buruzko tailer eta klaseak eskainiko dira. Eusketxek, bestalde, gonbite berezi bat egiten die artista plastikoei bere egoitzako aretoan erakusketak gauzatzeko. “Euskal Nortasuna” izeneko argazki lehiaketa batean ere parte hartzeko deialdia luzatzen die instituzioak argazkizaleei.
Gehiago irakurri...
2012/02/28

Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzak sortu zuen Euzkadiko Guda Ontzidiak itsas-armada matxinoaren kontra gauzatu zituen batailen 75. urteurrena beteko da datorren asteburuan. Jaurlaritzak lau bakailao-ontzi eta berrogeita hamar bat ontzi gerla-ontzi izateko moldatu zituen. Modu traketsean egokitutako euskal ontzien ekintza entzutetsuena 1937ko martxoan gertatu zen, frankisten Canarias gerra ontziaren kontra borrokatu zutenean. Datorren igande eta astelehenean gogora ekarriko da ekitaldi heroitsua Bermeon eta beste herri batzuetan.
Gehiago irakurri...
2012/02/27
Gehiago irakurri...
2012/02/27

Stanford-eko euskara ikastaroko ikasleek gelan proposatutako gaien gainean jardun zuten kantuan Amets Arzallus, Julio Soto eta Johny Curutchet bertsolariak iragan otsailaren 21ean unibertsitate ospetsu honetan egin zen saioan. Ekitaldia berezia izan zen, ez soilik unibertsitate honetara lehen aldiz bertsoak ekarri zituelako, baizik eta bertan Euskal Herriko eta Estatu Batuetako bertsolaritza tradizioak aritu zirelako buruz buruz. Stanfordeko euskara irakasle Iñaki Lopez de Luzuriagak aurkeztu zuen ekitaldia eta saioaren osagai gisa, bertsolariek ingelesez eta euskaraz erantzun zituzten entzuleen galderak.
Gehiago irakurri...
2012/02/27

Mexikoko Euskal Etxeko zuzendaritzak, Lourdes Arrechea lehendakaria buru duela, 2012an zehar elkarteko euskara eskolak sustatzeko eta indartzeko apustua egin du eta lan eskerga ari da egiten helburu hori lortzearren. Elkarteak hiru maila eskaintzen ditu eta irakasleak Gurutzne Etxeberria amezketarra, Nerea Basterretxea bermeoarra eta Gabriel Ceballos mexikarra dira. Eskolak emateko ordenagailu gela berritu egin du euskal etxeak, eta ikasleak elkartzeko bilgune bat ere egokitu du. Ikasle kopuruak gora egin du jada, eta izena emateko epea irekita dagoela gogorarazten du Lourdes Arrecheak.
Gehiago irakurri...
2012/02/27

Urtea aurrera doa eta pixkanaka mugimendua handituz doa Argentinako euskal etxeetan ikasturte berriari begira. Euskal etxe askotan martxoan ekingo zaie euskara klaseei; beste batzuetan apirilean bueltatuko dira ikasle eta irakasleak ikasgeletara. EuskalKultura.com-ek interesatuen esku jarri nahi izan du eskolen ordutegi eskaintza eta informazioa osatuz joango da argibideak heldu ahala. Hona Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Eusketxe, Cordobako Gerora, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea, Rosarioko Zazpirak Bat eta San Nicolaseko Euskal Etxea euskal etxeetako euskara klaseen zehaztasunak.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Zinema argentinarreko Institutuak [INCAA, Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisual] Maximiliano Gonzalez-en bi proiektu saritu ditu otsail hasieran. Bietako bat Guillermo Larregui 'Eskorgako Euskalduna'ri buruzko (El Vasco de la Carretilla, gaztelaniaz) dokumental bat da eta irail aldera ikusi ahal izango da Argentinako Telebista Digital berrian. “Puerto Iguazukoa naizenez oso txikitandik ezagutu nituen Guillermo Larreguiren pasadizo eta bizipenak. Eta bere nortasunetik gauza ugarik erakarri ninduten; egin zuen ahalegin fisikoaz gain, ametsak eta askatasuna lortzeko gizakiaren borroka nahi ditut gailendu”, adierazi dio Misioneseko zinemagileak Euskalkultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, Argentinan da, astelehena arte luzatuko den bidaia ofizialean. Bisitaren baitan bihar Arrecifesen bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 90. urteurrena ospatzeko ekitaldietan hartuko du parte. Elvira Kortajarena, Euskadiko ordezkaria Mercosur-erako, ere bertan izango da, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza osatuz. Gaur Celaya eta Kortajarena espainiar enbaxadako Enplegu eta Segurtasun arduradunarekin bilduko dira. Enbaxadako sail honek kudeatzen du gizarte eta gizataldeen arloa, Buenos Airesko Ordezkaritzako iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Eusko Kultur Etxeak, edo Buenos Airesen 'Casa de la Cultura Vasca' edota 'Eusketxe' gisa ere ezaguna den elkarteak udako opoirren aurretik ekin zion Urteko Ohiko Batzar Nagusiari eta bertan Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozak gauzatu zuen, epe berri honetan Maria Elena Etcheverry de Irujo Ollok segituko duelarik elkarteko lehendakari, batzordekide dituela, besteak beste Aitor Alava, lehendakariorde gisa; Maria Echevarne, idazkari; Victor Girasole, idazkariorde; Rosa Isabel Misciagna, diruzain; eta Maria Raquel Bidegain, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Inauterietako euskal ohiturak eta mozorroak Quebec-eraino heldu dira aurten, Euskaldunak elkarteari esker. Iragan otsailaren 11n Quebec-eko euskal komunitateak Aratusteak ospatzeko jaia egin zuen Montrealeko egoitzan eta eguneko argazki sorta bidali diote EuskalKultura.com-i, gure irakurleekin partekatzeko. Elkarteak haur eta helduentzako eskulan tailer batekin hasi zuen gaualdia eta mozorroak eta txanoak egin zituzten parte hartzaileek. Ondoren, Euskal Herriko inauteriei buruzko hitzaldia eman zuen Adelaide Daraspek, elkarteko presidenteak.
Gehiago irakurri...