euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta Argentinako Euskal Echea Elkarteari buruzko liburu bat idazten ari

2017/06/22

Euskal Echea Ikastetxeetako ikasle eta irakasleak 'Buenos Aires Celebra' Jaialdian

Kultura eta Ongintza Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak eskaturik, Euskal Echearen historian sakonduko dute Magdalena Mignaburu historialari argentinarrak eta hogei urte inguru Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria izan zen Josu Legarretak. Proiektua bukatzeko data zehatzik oraindik ez badute ere, egileek 2018ko martxoan egongo dela prest adierazi diote EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Uztailaren 21an bukatuko da Euskal Etxeentzako 2017ko Dirulaguntza deialdira aurkezteko epea

2017/06/22

Argentinako FEVA federazioak bezala, andana bat dira munduan deialdi honetako diulaguntza jasotzen duten euskal etxeak

Atzoko edizioan bildu genuen bezala, atzo bertan eman zuen argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA-BOPV) Euskal Etxe, etxeon federazio eta konfederazioentzako diru-laguntza Deialdia 2017. Orotara 902.307 euro banatuko dira, honela sailkaturik: 782.307 euro, IV, kapitulurako, eta 120.000 euro VII. kapitulurako. Gaur hasiko da eskabideak aureteko epea, horretarako azken eguna uztailaren 21 izango delarik.

Gehiago irakurri...


EHAA Buletinak gaur argitaratu du Euskal Etxe eta federazioentzako 2017ko dirulaguntzen deialdi orokorra

2017/06/21

Euskal Etxeentzako deialdia EHAA buletin ofizialean

EHAA buletin ofizialak gaur eman du argitara Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntza deialdi nagusia, eurenn jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko 2017ko deialdia. Bihartik aurrera, beraz, hilabeteko epea hasten da eskabideak aurkeztu ahal izateko. Deialdiak 902.307 euroko zuzkidura dauka, gehiena IV. kapitulurako (782.307 euro) eta 120.000 euro VII. kapitulurako. Eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da.

Gehiago irakurri...


Pehuajoko Etxe Alaik Christian Larraburu omendu du ‘Bazkidearen Egunean’, Bakearen Eguna ospagai

2017/06/21

Etxe Alai Euskal Etxeak Christian Larraburu saritu du aurten

Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtean ekintza berezi bat egingo dute Etxe Alai-ko lagunek Nazioarteko Bakearen Egunean, irailaren 21ean. Izan ere karia horretara, Pehuajoko ‘Y volverán a ser árboles’ izeneko literatur elkarteak gonbidaturik, Gernikako haritzaren kimu bat landatuko dute hiriko pasealeku batean. Gonbidapen horrekin poz-pozik, euskal etxe pehuajotarrak Bazkidearen Eguna ospatu zuen ekainaren 11ean, zazpigarrenez 2011tik.

Gehiago irakurri...


Mexikoko UNAMek abuztutik aurrera emango dituen Euskara eta Euskal Kultura eskolak iragarri ditu

2017/06/20

Abuztuan UNAMgo CELEn hasiko diren ikastaroetako batzuk, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile

Uda hemen da eta ikasturte bat amaitu bada ere, udan bertan eta uda amaitutakoan ere ikastaro eta eskola berriak ematen segituko du UNAMek. Izan ere,UNAMek (Universidad Nacional Autonoma de México) aditzera eman berria du datorren sehileko honetan eskainiko dituen Euskara eta Euskal Kultura eskolak, Haizea Elizondo Gorroño irakasle. Eskolak CELEn ematen ditu Etxepare Euskal Institutuko irakurleak.

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko Ocariz-Mazzolini bikotea txapeldun Chacabucon Argentinako Mus Txapelketa Nazionalean

2017/06/20

39. Mus Txapelketa Nazionaleko txapeldunak

Erakundearen 28. urteurreneko egunean, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxetik jakinarazi dute San Nicolasko Euzkal Etxeko Alvaro Ocariz - Hector Mazzolini bikoteak beraganatu duela Mus Txapelketa Nazionaleko lehenengo saria joan den asteburuan. Emaitzak horrela, sannicolasatarrek ordezkatuko dute Argentina abuztuaren 25etik irailaren 3ra Estatu Batuetako San Frantziskon eta Chinon jokatuko den Nazioarteko Mus Txapelketan.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian uda honetan egingo diren musika eta dantza jaialdien mapa eta webgunea sareratu du Eresbilek

2017/06/19

Eresbilen webgunean topa daitekeen Euskal Herriko 2017ko udako musika eta dantza jaialdien mapa

Eresbil euskal musikaren artxibo nazionala da eta Gipuzkoako Errenterian dauka egoitza fisikoa. 2017ko uda honi begira (Ipar hemisferioko uda, hegokoan negua) plazaratu berria du ekainetik irailera arte Euskal Herri osoan egingo diren hainbat musika eta dantza bilkura eta jaialdien berri biltzen duen baliabide bat, tartean mapa ere baduela, hobeto topatu eta kontsultatu ahal izateko. Euskal Herrikoentzat eta kanpotik bisitan datozkigunontzat intereskoa. Kontsulta ezazu zeuk ere zeure ordenagailutik.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Udalak diploma eman dio Pilar Lopez jotariari eta Nafarroara kantatzera joaten lagunduko diola agindu dio

2017/06/19

Diploma jaso ondoren bi jote abestu zituen Pilar Lopezek (argazkia Rosarioko Udala)

Rosarioko Udalbatzako presidente Daniela Leonek proposamena aurkeztu zion Hiriari Pilar Lopez 15 urteko jota kantari rosariotarrari diploma bat emateko. Harro daude bertan, hain ahots ederreko jota kantari bat Argentinan jaio eta kantari karrerari Iruñetik hamar mila kilometro baino urrunagotik ekin izanaz. Udalak proposamena onartu eta urrats berriak ematen lagunduko diola agindu du. Hiriko Nafar Etxeko kide da Pilar eta internetez Nafarroako Jota Eskolako ikasle. Ostegunean jaso zuen ohorezko diploma.

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoa-ko euskara ikasleek patxarana egin dute eta euskaraz kontatu digute bideoz

2017/06/16

Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeko ikasleek egindako etxeko patxarana

Ideia joan den urteko Euskararen Egunerako ekintza bezala sortu zen: Gure Txokoa Euskal Etxeko euskara ikasleek bideo bat prestatu zuten ospakizunerako, etxean patxarana nola egiten den euskaraz azalduz. Beharrezko urratsak emanda, denbora pasatu da eta abenduan hasitako prozesuaren amaieran, patxarana egin dute eta dastagai dago. Kutsu argentinarrekoa atera zaien euskal edari tipikoa nola geratu zaien kontatu digute ikasleek.

Gehiago irakurri...


Lejardi-Undabeitia eta Zabalbeascoa-Albistur bikoteak izango dira AEBetako ordezkari Munduko Mus Txapelketan

2017/06/16

Ezker-eskuin, Pierro Etcharren, NABOko Mus arduraduna, eta bi bikote irabazleak, Homedale eta Los Banosekoak (arg. NABO)

Zaletasun handia dago munduko euskal etxeetan musarekiko, eta Estatu Batuak ez dira salbuespen. NABO federazioko kide diren ia euskal etxe guztiek bidali zituzten ordezkariak joan den asteburuan Kaliforniako Caruthers-en egin zen final nazionalera. Fresnoko Euskal Etxea antolatzaile. Andrés Lejardi eta Gregorio Undabeitiak osatutako bikotea (Homedaleko Toki Onakoa, Idahon) izan zen irabazle; bigarren, Amador Zabalbeascoa-Victor Albistur bikotea, Kaliforniako Los Banosekoa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia