euskal diaspora eta kultura

2018/11/30
Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak bere Urteko Biltzar Nagusia egin berri du elkartearen egoitzan. Hizpide hartutako gaien artean, elkartea gobernatzeko karguen eta Zuzendaritza Batzordea berritzekoa ere zegoen, eta bildutakoek egungo lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari konfidantza ematen jarraitzea erabaki dute. Segitzen dute, beraz, elkarteko buru Estefania Martino, lehendakari; eta Manu Martin, ...
2018/11/29
Mintzanet plataformak –Interneten eta musutruk euskara ikasteko Maramara Taldeak sortutako plataformak– bere sariak banatu ditu, bosgarren urtez jarraian. 2018ko edizioko sarituak honakoak izan dira: Bidelagun (bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna) onenaren saria, Ainara Maia irundarrarentzat izan da. Bidelari (euskara praktikatu nahi duen pertsona) onenaren saria, berriz, Peio Duzanek ...
2018/11/28
Peruko hiriburuko Euskal Etxeak berriro ere egin du bat ‘Fair Saturday’ delako deialdiarekin –‘Fair Saturday’ izenarekin ezaguna den deialdia mundu osoan egiten da, azaroko azken larunbatean, "artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko eguna" lelopean– eta aurtengo edizioan Laura Caceres Muñoz-en LCM Argazkilaritza Studioaren aldeko ...
2018/11/28
Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi buru duen ordezkaritza instituzionalak Nafarroako automobilen arlorako baliagarriak izan daitezkeen harremanak sustatzearren bisitatuko ditu Michigan eta Alabama. Ayerdirekin batera doaz Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miguel Angel Adán Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkari komertziala; Javier ...
2018/11/28
Olavarriako Udalak hiriaren --Buenos Aires probintzia erdigunean-- 151. urteurrena ospatzeko 60.000 pertsona bildu zituen jaialdia antolatu zuen, hiriko hainbat erakunde partaide eta komunitate osoa lagun. Festa azaroaren 24an egin zen bertako Helios Eseverri Parkean, bertan hiriko kolektibitateen eta beste hainbat erakunderen artean kultura eta sukaldaritza eskaintza oso zabala oparitu ...
2018/11/27
Iñigo Urkullu lehendakariak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzarekin batera, Lehendakaritzan errezibitu du azaroaren 29raino Euskadin, euskal errealitatea ezagutzearren bisitan den ordezkaritza kolonbiarra. Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiarako ordezkari Rafael Kutz gidari, bederatzi pertsona ospetsuk osatzen dute Learning Tour programaren laugarren edizioko parte ...
2018/11/27
Buenos Aires probintzian eta Bahia Blanca hiritik 50 kilometrora dagoen Medanos herriak bere Gizataldeen Jaialdiaren XXII. edizioa ospatu zuen azaroaren 24an. Jaia, beste herri askotan ez bezala, herriko eskola batek antolatzen du eta eskolak berak luzatu zion gonbitea aurten bigarren aldiz Union Vasca-ko dantza taldeari dantza eta musika ikuskizunean parte hartzeko. Euskal Etxeko gazteek dantzen errepertorioko ...
2018/11/26
Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) Euskal Etxeak datorren asteazkenetik igandera bitartean garatuko du bere 2018 Euskal Astea, elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Españolen instalazioetan. Programak abesbatzen topaketa bat baitaratzen du, asteazkenean, hitzaldi bat ostiralean "Margot Duhalde Sotomayorren bizitza, Txileko lehenengo guda pilotoa" izenburupean, eta ...
2018/11/26
FIVU antolazaile, proposamen berriaren helburua euskal etxeetako zuzendari eta zuzendari izan daitezkeenei formakuntza ematea izan da, euskal kulturaz eta Euskadiko gaur egungo egoeraz, Eusko Jaurlaritzarekin harremantzeko jarraipideez eta partaideek eurek eskatutako beste zenbait gaiez. Lehenengo saio honetan honako izenburupeko tailerrak eman dira: “Euskal Herriari buruzko ...
2018/11/23
Sekulako arrakasta eta mundu mailako oihartzuna bereganatu ditu 'La casa de papel' (Paperezko etxea) telesail espainiarrak eta bertako protagonistetako bat da Itziar Ituño aktore euskalduna. Itziarren Instagramek milioi bat jarraitzaile dauzka gaur egun, eta datu hori bakarrik aski adierazgarria da konturatzeko zer nolako neurriko fenomenoa bilakatu den mundu osoko telebista eta pantailetan ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus