euskal diaspora eta kultura
2018/09/10
Arauak aipatzen zituen artikuluetako batean egon zitekeen balizko ulertze-zalantza bat uxatzeko, EuskalKultura.com-ek datorren asteazkenera arte luzatu du indarrean daukan proiektagailuaren zozketan parte hartzeko epea. Gogoratu zozketak bi fase dauzkala eta lehenengoan --azken epe luzaezina asteazkena--, euskal etxe interesatuek euren izena behar dutela eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu eta proiektagailua lortu ahal izateko. Oraindik garaiz zaude, beraz, zure elkartearen izena emateko.
2018/09/10
2018/09/08
2018/09/07
Mundu osoko euskal etxe eta komunitateek erantzun zinez engaiatua eman diote Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko proposamenari. Data, larunbat honetan ospatuko da lehenengo aldiz, gerora urteroko hitzordu legez ospatzeko asmotan. Berez, Juan Sebastian Elcano getariarra, munduari lehengo bira eman ondoren itzuli zeneko egunari dagokio data, eta Urkullu lehendakaria buru duen Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordeak hartu zuen joan den abenduan, munduko euskal etxeek bertan dauzkaten hiru kideen aldeko botoez.
2018/09/07
2018/09/06
2018/09/05
2018/09/04
Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun iruindarrak dantzariak eta dantza irakasleak dira. Hirukoteak otsailean ezagutu zuen Argentinako nafar gizataldea eta hain esperientzia ona izan zuten non orain Hego Amerikara berriro etortzea erabaki baitute, dantza eta euskara klaseak eta euskal kulturari buruzko hitzaldiak eskaintzera. Bidaiaren ibilbidea zehaztuta egon arren –Argentina eta Uruguaiko hamar bat euskal eta nafar etxe bisitatuko dituzte lau hilabetetan– egonaldia luzatzeko aukera ez dute baztertzen, erakunde gehiagoren gonbitea jasoz gero.
2018/09/04
“Mila tanta behar ditugu olatu erraldoi bat osatzeko” diote Viña del Mar- Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko lagunek jendea kanpainan parte hartzera animatzeko. Izan ere, gaztejendeak osatutako zuzendaritza talde berria dauka elkarteak eta aurreko urteetan sorturiko zor handiak topatu ditu, ibilera normala baldintzatzen diotenak, eta zor horiek kitatzea ezarri du lehentasun. Beste zenbait neurrirekin batera, euskal komunitate osoari laguntza deia luzatzea erabaki du. Diru laguntza Internetez egin ahal da, hiru pauso errazetan. "Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten" dio esaerak, eta hondar ale bat jartzera animatzen zaituzte,
2018/09/04
Bukatu da errentatzea edo besteei eskatzea. Munduko Euskal Etxeek edozein elkarterentzat hain baliagarria den tramankulu hau eskuratzeko aukera daukate orain, EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeei laguntzearren antolatu duen zozketa medio. Parte hartzea oso erraza da, eta sariak merezi du. Zozketak bi fase dauzka eta lehenengoan --datorren ostiralean bukatuko da-- euskal etxe interesatuek euren izena behar dute eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu ahal izateko. Eman zure elkartearen izena, eta zorte on!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus