euskal diaspora eta kultura

2019/03/12
Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, ostegunean hasiko da Bartzelonan eta iganderaino luzatuko Zinemaldia CAT, urtero euskal zinema arloko azken ekoizpenen erakuslehio egiten duen jaialdia hiriburu katalanean. Bertan erakusten diren filmak plazaratu berriak izan ohi dira edo soilik zinemaldiren batean pantailaratuak edota edonola ere Kataluniako aretoetara etorri gabeko nobedadeak zinemazale ...
2019/03/12
Bilera martxoaren 7an izan zen, Udal Polikiroldegiko instalazioetan. Bertan afaldu eta bi orduko bilkura izan zuten Euzko Aterpea Euskal Etxeko lagunek eta Gral. Rodriguezko udal ordezkariek. Bileran Euskal Etxeak gauzatze bidean eta egiteke dituen proiektuez hitz egin zuten, eta Udalak horiek bururatzeko agindutako laguntzez.
2019/03/12
Tres Arroyos hiriko Gariaren Jai Probintziala bere 50. ediziora iritsi da aurten eta ‘urrezko’ urteurrena ospatzeko bertako Udalak programa luze eta berezi bat antolatu du. Jaialdia joan den asteko asteartetik igandera bitartean --martxoaren 6tik 10era-- luzatu da, mota askotako ekintzak eta goi mailako artisten ikuskizunak barne. Euskal Etxeak urteroko maila onari eutsi dio, euskal ...
2019/03/11
Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroa eta Jon Bilbao Euskal Liburutegia antolatzaile, “Oesteko euskal amerikar baten ikuspegia: Frank Bergoinen lanei buruzko Nazioarteko Konferentzia” martxoaren 13 eta 14an --aste honetako asteazken eta ostegunean-- egingo da UNRko Renoko kanpus nagusiko Mathewson-IGT Knowledge Center eraikineko Leonard ...
2019/03/11
30 urte baino gehiago lokal berean egon ondoren, Peruko Euskal Etxeak lekuz aldatu behar izan zuen. “Beste lekuan alokatuak geunden, –azaldu digu Etxeko erreferente den Xabi Gilek– eta ez digute berritu; uste dut saldu behar dutela etxea. Hala ere, oso gertu dagoen beste etxe batera mugitu gara, auzo berean, eta bertan ari gara jadanik normaltasunez funtzionatzen”.
2019/03/11
Otsail erdialdera bideo misteriotsuak hasi ziren agertzen Necocheako Euzko Etxeko sare sozialetan. Ustekabean buruhandi bat --bai, buruhandi bat-- harrapatu zuten Euskal Etxeko kamerek erakundeko isilpeko informazioan miatzen. Baina gertaera ez zen hor bukatu, adierazi digute sotto voce erakunde barrutik. Aste batzuk geroago bideo berri bat agertu zen, buruhandiaren adierazpen batzuekin… Baina zeri ...
2019/03/08
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, martxoaren 8an, eta gizarteko sektore ugarik bat egiten dute emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituzten kanpaina eta borrokekin. Euskal Etxeak ez daude joera honetatik kanpo eta nahi baino mantsoago bada ere gero eta gehiago dira genero gaien inguruko aktibitateak antolatzen dituzten zentroak. Gehienek gaur bertan egingo dituzte; beste batzuek martxoan ...
2019/03/08
Diasporako jokalariak selekziora ekartzearen alde agertu da Javier Clemente Euskal Selekzioko entrenatzaile berria. Selekzioak Panamaren kontra jokatuko du bere hurrengo partida maiatzaren 29an, Rommel Fernández estadioan, bertan 20:00ak direla eta Euskal Herrian biharamuneko goizaldeko 3ak. Diasporako jokalariak selekzioratzeaz galdetuta, Clementek Euskaditik "kanpora atera behar izan zuten euskal ...
2019/03/08
Datorren astean hasiota, Buenos Aires probintziako Pergaminoko Euskal Etxeak kutur eskaintza zabala prestatu du bere komunitateari luzatzeko. Dantzariak hiru taldetan antolatzen ditu, adinaren arabera: 2 eta 5 urte arteko txikiak, asteazkenetan bilduko dira, 17etatik 18etara; 6 urtetik gorakoek 18etatik 19:30etara. Bi taldeak martxoaren 13an hastekotan. ‘Goizeko Izarra’ taldeko dantzari ...
2019/03/07
Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurleak behar ditu Katalunia, Italia eta Estatu Batuetako unibertsitatetan jarduteko 2019-2020 ikasturtean. Irakurle postuak lau dira: bat Bartzelonan, Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonan (UB) aritzeko; beste bat Italian, Boloniako Alma Mater Studiorum eta ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus