euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketa Txilen Santiagoko Euzko Etxean: Ignacio Bastarricak txanda hartu dio lehendakaritzan Jose Maria Narvarteri

2019/01/02

Jose Maria Narvarte Arregui; eta Luis Ignacio Bastarrica Molina, bere emazte Maria Angélica Carrasco Verarekin (arg. Berriketari-ren politesia) Hiriburu txiletarreko Euzko Etxeko lehendakaritzan hamabi urte pasexe eman ondoren, José María Narvarte Arreguik ez zela kargua berritzera aurkeztuko iragarri zuen, zuzendaritza ardura guztiak uzteko, "bazkideen desatseginez, jardunbide ona baitzeraman", adierazi digute euskal elkartetik. Euzko Etxeko Ohiko Batzar Nagusiak lehendakaria eta lau zuzendari kargu berritu ditu abenduan, ...

Gehiago irakurri...


Zergatik ez hasi 2019a Euskal Herrirako bidaia bat planifikatzen? Hona Argentinatik Euskal Herria bisitatzeko hiru aukera

2018/12/31

Bilbo, Bizkaia Euskal etxeek eskaini ohi dituzten zerbitzuei, arras erakargarria izan daitekeen berri bat gehitu diote elkarte batzuek azken urteotan. Izan ere, nekeza eta konplikatu edo estresgarria suerta dakieke batzuei bidaia oso bat beren kontura antolatzea. Argentinako euskal etxe batzuen baitan, urte batzuk badira Euskal Herrira joateko talde bidaiak hasi zirela antolatzen. Bidaiariei ostatua, ...

Gehiago irakurri...


Alazne Iruretagoyena euskaltzale eta buruzagi euskal-argentinar historikoa hil da La Pampa-ko Macachinen

2018/12/28

Alazne Iruretagoyena Peñagaricano Saminez jaso dugu berria, Argentinako Macachinen abenduaren 26ko arratsaldean hil dela, 83 urte zituela, Alazne Iruretagoyena, bere bizitza osoan euskara eta euskal kultura lagun, euskalduntasunaren eta bere erroekiko atxikimenduz sustatzaile eta ekile izan den zarauztarra; zarauztar petoa sortzez, eta bizitzak argentinaratu eta bertako euskalduna bilakatua, 67 urte baziren-eta Euskal Herria beste ...

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2019rako deia argitaratu du Jaurlaritzak: euskal etxeen kudeaketa ikasgai, martxoaren 25a du epea

2018/12/28

Gaztemundu 2019ko Deialdia EHAA-BOPVko gaurko zenbakian argitara emana EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialaren gaurko zenbakian eman du argitara Gaztemundu 2019rako deia, Euskal Etxeetako kide diren 18 eta 35 urte arteko 15 gazterentzat urriaren 6tik 20ra garatuko dena. Aurtengoan, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzar urtea denez, prestakuntza-gaia euskal etxe eta elkarteen kultur kudeaketari buruzko formazioa emango du, ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeen 2019ko laguntza deialdi nagusia eman du argitara: Otsailaren 28a du azken epea

2018/12/28

EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak oso garaiz argitaratu du datorren urteari dagokion Euskal Etxeekiko dirulaguntzen deialdi nagusia eta EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, 2018ko abenduaren 28ko zenbakian plazaratu du Deialdia. Orotara, 902.300 euro izango dira, 782.307 IV. kapituluan (ohiko gastuetarako eta jardueretarako) eta beste 120.000 VII.ean ...

Gehiago irakurri...


Zabalik da Diasporan egoera larrian eta asistentzia-faltan daudenei laguntzeko deia: eskabideen epe-muga, apirilaren 26a

2018/12/28

Euskal gizataldeetan egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialeko gaurko edizioan eman du argitara euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia. Euskal etxeak bitartekari gauzatzen den deialdi honek 202.000 euroko hornikuntza izango du aurten, iazko kopuru bera, eta bertara eskabideak aurkezteko ...

Gehiago irakurri...


Necochea, Argentina: Euzko Etxea prest dago Gizataldeen Azokan parte hartu eta San Sebastian Eguna ospatzeko

2018/12/28

Necocheako 2018ko San Sebastian Eguna Uda sartua da dagoeneko Hego Hemisferioan eta euskal necocheatarrek urtarrilero antolatzen duten programa bereziari ekingo diote. Izan ere, turista andana iristen dira sasoi honetan Necocheako hondartzetara eta bertakoak luzitu egiten dira euren proposamenekin. Aurtengo Gizataldeen Azoka urtarrilaren 17tik 20ra izango da, eta Euskal Etxeko danbor-jotzaileak 20an, San Sebastian egunean, euren ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak argitara eman ditu 2018-2019 ikasturterako euskara eskoletarako dirulaguntzak

2018/12/27

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko euskara ikasle eta kideak duela aste batzuk Euskaraldia ospatzen Ebazpena EHAA-BOPVak eman du argitara gaurko, abenduaren 27ko zenbakian eta 234.000 euro banatzen ditu. FEVA da diru gehien jasoko duen erakundea, eta segitzen diote NABOk eta Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeek. 29 dira orotara onuradunak, gogoan harturik euren artean FEVA (Argentina), NABO (Estatu Batuak) eta FIVU (Uruguai) daudela eta hiru federazio hauetako bakoitzak hainbat euskal etxeren euskara ...

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxeak Euskal Herriari buruzko 2. Literatur Lehiaketa jarri du abian, 2019ko apirilaren 20ko epearekin

2018/12/27

Comahueko Euskal Etxearen 2. Literatur Lehiaketa Lehiaketa hiru kategoria izango ditu, adinaren arabera; 12 urte arteko neska-mutilak, 13 eta 17 urte arteko gaztetxoak eta 18 urtetik gorako partaideak. Gaiari dagokionez, librea da, baldintza bakar batekin: idazleek euskal gaiak jorratu behar dituzte. Comahueko Euskal Etxeak aukera zerrenda hau proposatzen du gida gisa:

Gehiago irakurri...


Kanpaina AEBetan, Nevadako Gardnervillen abenduan hil den Guillermo Blanco zenaren alargunari laguntzeko

2018/12/26

Nevada Gardnervilleko (AEB) Guillermo eta Jeanette (Idiart) Blanco Elkartasun kanpaina bat abiatu dute Estatu Batuetan, Nevadako Gardnervillen abendu honetan zendu den Guillermo Blancok jasotako mediku-arreta gastuei aurre egiten laguntzeko bere alargun Jeanette (Idiart) Blancori eta familiari. Espainian Euskal Herri ondoan jaioa, Guillermo Blancok Estatu Batuetara emigratu eta euskaldunen artean egin zuen Estatu Batu Mendebaldean bizitza.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia