euskal diaspora eta kultura

2019/09/15
Kalifornian, San Juan Capistranoko Historia Elkarteak euskaldunak omenduko ditu, herriari historian zehar eginiko ekarpen oparoagatik. Ekitaldia gaur igandean bertan egingo da elkarteak urtero egiten duen Ondarearen Barbakoan, eguna euskaldunei dedikatuz. San Juan Capistrano, misio bezala sortu zenetik beretik izan du harremanik euskaldunekin, izan ere Fermin Francisco Lasuen frantziskotar ...
2019/09/15
Gobernadorea bere emazte Teresa Little-kin ari da egiten bidaia, Idahoko ordezkaritza bateko buru eta Euskal Herriaz aparte Herbeheretan eta Irlandan izango da sei eguneko bisita azkar batean. Ordezkaritzako parte dira, besteak beste Idahoko Merkataritza Saileko zuzendari Tom Kealy eta Nekazaritza zuzendari Celia Gould. Buruzagi idahotarra gaur iritsiko da Bilbora eta Euskadin egingo duen egonaldian Eusko ...
2019/09/14
Euskadik, merezitako omenaldia eskaini zien joan den igandean, irailaren 8an, munduan barreiatutako bere seme-alaba eta hauen ondorengoei, normalean Diaspora edo Zortzigarren Probintzia gisa identifikatzen ditugun euskaldunei. Bizkaiko Ispaster herria izan zen elkarretaratze ofizialerako hautatuko egoitza eta, Urukullu lehendakaria buru, gure Diasporaren historia errepasatu eta esker oneko ekitaldia egin zen ...
2019/09/13
Euskal komikigintza bosgarren aldiz egongo da ordezkatuta irailaren 13, 14 eta 15ean Bruselan egingo den Fête de la BD – Strip Feest jaialdi entzutetsuan. Ekitaldi honek komikiarekin loturiko hamaika tailer, hitzaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta erakusketa eskainiko ditu, Europa osoko editoreen argitalpenak eta nobedadeen erakusgarri. Urtero 100.000tik gora bisitari eta 250 egile ...
2019/09/13
Tres Arroyosetik 50 kilometrora dagoen San Francisco de Bellocq herriak bere 90. urteurrena ospatu zuen abuztuaren azken asteburuan. Eskualde horretako herri askotan bezala, euskal eragin handia dago Bellocq-en, baina euskal gizataldea ez dago elkarte batean antolaturik eta, beraz, ospakizunerako, antolatzaileek Tres Arroyoseko Euskal Etxeko lagunak gonbidatu zituzten. Euskal arropaz jantzita eta ...
2019/09/13
B nai B rith-Bahía Blancako adarra eta Unión Vasca Bahia Blancako Euskal Etxeak omenaldi bateratua egingo diote gaur arrtatsaldeko 7:30etan euskal elkartearen egoitzan Gasteizko Hiriari "500 urte baino gehiagoz atxiki dutelako 1492an komunitate judutarrari kanporatua izan zenean emandako hitza, euren kanposatua errespetatua izango zenekoa". Ekitaldian Elkarte Israeldarreko Rikudim eta ...
2019/09/12
Duela hiru urte euskara eskolak hasi ziren Valentziako Hizkuntza Eskolan eta orain Castelló eta Alacanteko Hizkuntza Eskoletan ere ari dira euskara bertan ikas daitezkeen hizkuntzen artean eskaintzen. Halaxe adierazi dio EuskalKultura.eus-i bertan irakasle ari den Izaskun Kortazar Diasporako bilbotarrak. Zu zeu bertan bizi bazara edo interesa izan dezakeen lagunik badaukazu, pasa ...
2019/09/12
Iñaki Salvador eta bere banda Japoniako Kanazawa hiriko Kanazawa Jazz Street jaialdian izango dira asteburuan, eta irailaren 14ean eta 16an kontzertu bana eskainiko dute. Salvadorrek trio formatuan 2010. urtean argitaratutako Lilurarik ez – Mikel Laboarekin solasean diskoko abestiak interpretatuko dituzte.. Ainara Ortega, Maria Berasarte, Angel Unzu, Javier Mayor eta Aitor Bravo musikariak daramatza berarekin Japoniara Salvadorrek, ekimena sustatu duen Etxepare Euskal Institutuak plazaratu duenez.
2019/09/12
Fermin Muguruzak, berak zuzenduriko 'Black is Beltza' filma aurkeztu behar zuen gaur ostegunean bertan, Viña del Mar-ko Nazioarteko Zinemaldiaren aurresasoiaren baitan, eta ekitaldia bere partaidetzarik gabe egingo da, hiriko Euzko Etxetik jakinarazi zaigunez. Kantari irundarrak mezua zuzendu zien duela egun batzuk antolatzaileei, honako testuarekin: "Txileko lagunok: Bihar zuen ...
2019/09/11
Ohitura ederra izan ohi da Euskal Diasporaren lagunen artean hain hedatuta dagoen familia topaketena. Familia eta jatorri bera daukaten ondorengoek data bat aukeratzen dute elkartzeko, elkarren berri eguneratzeko eta, kasu askotan, baita elkar ezagutzeko ere. Topaketak hunkigarriak izan daitezke, eta horretan lagungarri da arbasoen detaileak topatzea, ezagutzen ez zena ezagutzen hastea eta familiaren ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus