euskal diaspora eta kultura

2019/10/22
2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionala gerturatzen ari da (azaroaren 2tik 10era izango da) eta berehala hasiko da Euskal Herritik Argentinara doazen bidaiarien tanta-jarioa, bat egiteko egin ere bertako euskaldunekin euren urteroko festa eta elkarretaratze handienean. Gipuzkoako Eskoriatza eta Arrasate udalerrietatik hogei bat laguneko taldea abiatuko da datorren ostiralean herrialde australera Argentina ezagutu ...
2019/10/22
Bere jaiotzaren 25. urteurrena ospatzeko, Oñatiko (Gipuzkoa) Ganbara Abesbatza abesbatzak bira laburra egingo du Argentinan barrena azaroko lehenengo hamarraldian, azaroaren 1etik 9ra bitartean. Data, baina, ez dute ausaz aukeratu, Buenos Aires hirian eta La Platan zenbait emanaldi eskaini ondoren, talde gipuzkoarrak Bahia Blancan ere kantatuko baitu, 2019ko Euskal Aste Nazionaleko programaren ...
2019/10/22
Euskal Komunitateen arteko Munduko 42. Mus Txapelketa egin da joan den astean Baionan eta Kanadako Franck Altuna eta Rufino Iribarren atera dira txapeldun; bigarren, Nafarroako II. taldea, Javier Apesteguia eta Daniel Zunzarren partaide; eta hirugarren, Euskadiko bikote Borja Ruiz eta Ixone Ureña. Txapelketaren antolaketa igurikatu bezain ederki joan da, baina txapelketak berak izan du afera, Nazioarteko ...
2019/10/21
‘Amale Artetxe’ Katedra, Etxepare Euskal Institutuak Argentinako CONICET (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) erakundearekin duen hitzarmenari esker sortu da, “arlo akademikoan euskal kulturari buruzko ikasketak eta ikerketak bultzatzeko" helburuarekin. Katedraren inaugurazio zeremonia urriaren 31an izango da, Buenos Aireseko San Martin Kultur Gunean, ...
2019/10/21
70 urte beteko ditu aurten Tandil hiriko Euskal Etxeak eta urte hasieratik hainbat ekintza antolatzen ari da urtebetetzea behar bezala ospatzeko. Sortu zuteneko eguna azaroaren 24an da eta egun horretarako Pintura Erakusketa antolatu dute tandildarrek. Erakusketan parte hartzea irekia da –ez da beharrezkoa etxeko kide izatea– eta bete behar den baldintza bakarra margolanaren gaiak euskal ...
2019/10/21
Hiru euskal literatur izenburu berri topa ditzake nazioarteko plazara ateratzen den literaturazaleak: Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron' eleberria danieraz ere irakur daiteke orain; Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen Semea' albanieraz, eta Eider Rodriguezen 'Bihotz Handiegia' ipuin-bilduma katalanez, itzulpen horiek egin zitezen laguntza eman duen ...
2019/10/18
Hiriburu europarra Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleen biltoki bilakatuko da gaur eta bihar, euskal etxe europarretako euskara irakasleek urtero egiten duten bilera Bruselan egingo baita aurten Bruselako Euskal Etxea anfitrioi. Ohi bezala, euskararen irakaskuntzari eta komunean dauzkaten arazo eta aurrerabideak hartuko dituzte irakasleek hizpide, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarra ...
2019/10/18
Egiazutar argentinarren 3. Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 13an, egin zen, Santa Fe probintziako Rafaela herrian, guztiak Eibarren jaio eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Egiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen ondorengo, ehun bat partaide. Rafaela (Santa Fe) bertakoez gain, honako lekuetatik inguratu ziren: Parana eta Victoria (Entre Rios probintzia); Resistencia (Chaco); ...
2019/10/18
Lehiaketa BSUko (Boise State University) Euskal Ikasketa Programak antolatu du BSUko eta Idahoko institutuetako ikasleentzat "Idahoko euskaldunak islatzeko kamera baten lenteen bitartez". Parte hartzen duten lan sarituekin erakusketa bat irekiko da abenduaren 1etik aurrera Arte Ederren Galerian, eta Abenduaren 3an, Euskararen Egunean egingo den ekitaldi batekin inauguratuko da.
2019/10/18
Liburuak 'Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la revolución de Chiquito de Eibar' (Pilotaren historia bat, XVI. mendetik Txikito de Eibarren iraultzara) du izenburu eta bertan Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologo legazpiarrak ia mundu osora zabaldu zen joko honen lau mendeko historia dokumentatu, eta erraz irakurtzeko moduko zabalkunde lana egin du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus