2020/03/05

Buenos Aires probintziako Jose C Paz herriko euskal etxea da Toki Eder eta plangintza zabala aurkeztu du 2020. Izan ere berehala hasiko da burutzen, larunbat honetan hain zuzen, Dario Rodriguez irakasleak eskainiko dituen euskara eskolekin, batetik, eta baita ere bestalde Agustina Olaizolak eta Agustina Etcheberryk emango dituzten dantza klaseekin. Literatur eta Sukaldaritza tailerrak ere martxoan ...
Gehiago irakurri...
2020/03/04

Otsailaren 29an egin zuen Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak bere Batzar Nagusia elkarteko zuzendaritza berria hautatzeko. Egoitzako areto nagusian bildurik, aurreko batzarraren agiria eta aurreko agintaldiaren memoria eta balantzea irakurri zituzten bazkideen aurrean eta Zuzendari Berria hautatzeko zerrendak aurkeztu.
Gehiago irakurri...
2020/03/04

Euskara kontinente amerikarrera, iparraldera hain zuzen, iritsi ziren lehenengo hizkuntza europarretakoa izan zen eta garai hartan leku propio bat lortu zuen, pidgin bat sortuz gainera orduan inguru hartan mintzatzen ziren bertako hizkuntza indigenen artean. Euri dezentek busti gaitu gerotik, baina argi esan daiteke euskarak bizirik segitzen duela gaur egun Ameriketan, euskal komunitate barne eta ...
Gehiago irakurri...
2020/03/04

Comodoro Rivadavia hiriak, Patagonia argentinarrean, ekitaldi berezi bat egin zuen joan den larunbatean, otsailaren 29an, Magallanes-Elkanoren Lehenengo Mundubiraren V. Urteurrena gogoratzeko. Ekintzak hiriko portuan egin zituzten, Ozeano Atlantikoari begira, eta elkarte ugarik hartu zuten parte, publiko eta pribatuek, tartean hiriko Euskal Etxeak.
Gehiago irakurri...
2020/03/03

Argentinako euskal etxeetako hainbat dantza talde bilduko ditu, aurten ere, Cañuelasko Euskal Etxeak Aberri Egunaren karietara antolatutako Dantzari Topaketan. Ekitaldia oraingoan Euskal Etxearen 60. urteurren programa barruan gertatuko da, apirilaren 18an eta 19an, eta ohiko egitarauari jarraituko dio: larunbat arratsaldean hasiko da kalejira eta dantzaldiarekin. Erromeria Daniel ‘El ...
Gehiago irakurri...
2020/03/03
Euskal gastronomiak eta sagardoaren kulturak gero eta interes handiagoa eragiten ari dira Japonian. Izan ere, beren sagardo propioa ere ekoizten hasi dira herrialde asiarrean. Txotx sasoian gauden honetan, zenbait jatetxe japoniar beren irekiera berezia ospatzeari ekin diote eta euskal sagardogintzaren bihotza den Astigarragatik bertatik eramandako zientoka botila batzuei esker uzta berriko sagardoa dastatzeko aukera izan dute gero eta gehiago diren sagardozale japoniarrek.
Gehiago irakurri...
2020/03/02

Tokioko 2020ko Joku Olinpikoak baliatuz Eusko Jaurlaritzak programa oso bat antolatu du 'Euskadi-Japonia 2020' izenpean Euskadi Basque Country marka ezagunagotzeko nazioartean eta sostengua emateko Japoniarekin harremana daukaten euskal aktore guztiei. Seguruenik euskal-japoniar harremana gastronomia arloan nabaritzen da gehien, baina dudarik ez da munduko hirugarren ekonomia oso merkatu interesgarria ...
Gehiago irakurri...
2020/03/02

Urtero martxoaren lehenean ospatzen dute Balear Irletan 'Les Illes Balears Eguna', eta Mallorcako Artea Euskal Etxea urtero parte hartzen saiatzen da ospakizun honen karietara hirian instalatzen diren txoznetan, atzo bertan egin zuen moduan, bere txozna berezituarekin, euskaldunen presentzia agerrarazi eta "gure elkartearen jarduerak eta gure kultura aurkeztuz errezibitu ...
Gehiago irakurri...
2020/02/28

‘Urrundik’ Euskal Etxeak eta Federico Borras aurkezle duen 'Presencia Vasca' irratsaioak urte berezia izango dute aurtengoa. Izan ere urteurren biribilak izango dituzte, 20.a eta 30.a, hurrenez hurren, eta ospatzeko ekitaldi ugariko egitaraua antolatu dute urtean zehar garatzeko. Ekintzetan Euskal Etxeak garatzen dituen aktibitate guztietako protagonistek hartuko dute parte, batzuetan nazioarteko ...
Gehiago irakurri...
2020/02/28

Asteartetik larunbatera bitartean, otsailaren 25ean hasi eta 29ra arte luzatuko da San Juanen Eguzkiaren Festa Nazional famatua, San Juan hiriburuan, Andeen magalean. Jai honen programa zabala da oso, eta mota askotako ekintzak batzen ditu, tartean nazioarteko artisten ikuskizunak. San Juango Udalak gonbidaturik, hiriko kolektibitateek ere hartzen dute parte eta urtero-urtero San Juango Eusko Etxea izan ...
Gehiago irakurri...