2020/02/20

Bidaia hasiko dute aste honetan Estatu Batuetara, Kaliforniara, Mattin Lerissa Behorlegiko kantari gazteak eta Mixel Ducau euskal kantari, musikagile eta jotzaile eskarmentudunak. Bira laburxea izango da, bi asteburu, eta horietan Chinon, Hego Kaliforniako herri honetako Euskal Etxean kantatuko dute datorren igandean, 23an; eta baita San Frantziskon ere, ondokoan, martxoaren 1ean, hiriko Gure Euskal Etxean. Ez ...
Gehiago irakurri...
2020/02/20

'Vascos por el Mundo' telesaioak Peruko hiriburura bidaiatu zuen urtarrileko azken astean ETB2k gaur emitituko duen saioa grabatzeko. Pedro Mardones kazetariak eta Joan Vinos kamerariak hiriko sukaldaritza zirkuitoak, hondartzak eta gune historiak bisitatuko dituzte Liman bizi diren sei euskal herritarren eskutik. Maider Zumarragakoa da, David Urnietakoa, Izaro zarauztarra, Gonzalo indautxuarra, ...
Gehiago irakurri...
2020/02/20

Bordelen “euskal kultura biziaraztea” helburu duen elkarteak gonbite berezia luzatu die bazkide eta lagunei oro, 25 urteko jardunbidea duen ‘Etxekoak’ gizon abesbatzak bihar ostirala, otsailaren 21ean, St. Pierre Elizan, Gandignan-en, iluntzeko 8:30etan eskainiko duen kontzertura. Bordelealdean bizi diren 40 bat abeslarik osatzen duen abesbatzak kantaldia emango ...
Gehiago irakurri...
2020/02/19

Euskara irakatsi eta zabaltzea du helburu nagusi Buenos Airesko Euskaltegiak eta irmo eusten dio asmo horri, Argentinako ikurra den Obeliskotik hurbil-hurbil daukan egoitzan. Eta bertatik aterako da 9. Triki-poteoa, otsailaren 29an, larunbata, San Telmo auzo famatuko kaleetan murgiltzeko. Hitzordua arratsaldeko 7:30etan da, Bernardo de Irigoyen kaleko 826an eta Euskaltegian hartuko dute lehenengo potea. ...
Gehiago irakurri...
2020/02/19

Urtarrilaren 26an egin zuen Sao Pauloko Euskal Etxeak bere Batzar Nagusia. Bildutakoek Sao Paulon arabarren alaba jaiotako Pilar Alava berretsi zuten lehendakari 2020-2024 eperako. Agintaldi berriari begira helburuak zeintzuk diren galdetzean, Alavak esan dio EuskalKultura.eus-i orain arte bezala “euskal sustraiak bizirik mantentzea eta euskal kultura –eta ohiturak, folklorea, sukaldaritza, ...
Gehiago irakurri...
2020/02/18

Hiru agertoki izango ditu Bartzelonan ostiralean hasiko den Zinemaldia.CAT jaialdiaren 15. edizioak, esan nahi baita Cinemes Girona aretoak, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Euskal Etxea bera. Izan ere, Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalan hau otsailaren 21etik martxoaren lehena bitartean garatuko da aurten, 11 euskal luzemetraia erakutsiz, horietarik 7 ...
Gehiago irakurri...
2020/02/18

Tailerra atzo hasi zen (izena emateko epea bihar arte dago zabalik) eta otsailaren 28an bukatuko da. Proposamena maila ertaineko abeslariei dago zuzenduta, Pablo Banchi eta Miguel Pesce maisuen esku, eta garai eta estilo anitzeko koruentzako propio egindako obrak landuko dira. Saioak egunero dira, iluntzeko 7:30etatik 10etara, Laurak Bat Euskal Etxean, eta kostua 900 pesokoa da, ikasmateriala ...
Gehiago irakurri...
2020/02/17

Aste honetan aterako du euskal etxe rosariotarrak bere egoitzako beheko solairuan dagoen jatetxea eta buffeta ustiatzeko lizitazioa. Baldintza-agiriak erakundearen idazkaritzan, Entre Rios kaleko 261an egongo dira eskuragai, bihar asteartetik --otsailaren 18tik aurrera alegia-- proposamenak jasotzeko epea otsailaren 27ra arte luzatuko delarik, gaueko 9etan. Euskal Etxeko arduradunek otsailaren ...
Gehiago irakurri...
2020/02/17

Aberri Etxeko euskal abesbatzak aste honetan hasiko du 2020ko bere egitaraua; lehenengo errepika hitzordua otsailaren 19an, asteazken honetan egingo du, arratsaldeko 6:30etan, elkartearen egoitzan, eta entseguen hasierarekin batera, ahots berriak lortzeko deia ere egin du. Deialdia 13 urtetik gorako gizon-emakumeei dago zuzenduta eta ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.
Gehiago irakurri...
2020/02/14

Bere azken lana "Zugzwang" ari da aurkezten Wllis Drummond, eta gaur hasiko du Hakuba hiri japoniarrean datozen egunetan Japonia, Australia eta Taitin barrena egingo duen nazioarteko bira, martxoaren 14ean azkeneko kontzertua Papeete hiti tahitiarrean, ondoren Europara itzuli eta hiru kontzertu eskaintzeko Zaragozan (martxoaren 20an), Madrilen (21ean) eta Bartzelonan (28an). 'Zugzwang' xake ...
Gehiago irakurri...