euskal diaspora eta kultura

2020/07/23
Askotan aipatua, kexu ugari han-hemenka entzunda --batzuk EuskalKultura.eus-eko orrialdeak ere bitartekari-- baina euskal diasporaren botoa emateko eskubidearen auziak konpondu gabe segitzen du: paperaren gainean onartu eta aitortua, baina egiazki hamaika traba eta eragozpen topaturik, kanpoan bizi diren hamarmilaka euskaldunen bozkatzeko eskubidea praktikoki ezabatzeraino. Bere blogeko gaurko sarreran, horixe ...
2020/07/23
Koronabirusak jende askoren planak aldatu eta moztu ditu aurten errotik, tartean Euskal Herritik Diasporara eta Diasporatik Euskal Herrira bidaiatu behar zuten euskaldun askorenak (eta hori bakarrik izan bada kaltea, gaitzerdi!). Honako bideo eta kanta, Mikaela Goicoecheak (Rock Springs, Wyoming 1999), uda honetan Euskal Herrian egon behar zuenak, faltan botatzen duen Euskal Herriari eskainia ...
2020/07/22
"Zarena Zarelako" da euren izena eta lan ederra egiten dute Euskal Herrian barrena euren sormena, talentu eta artea plazaraturik, kantuz, dantzan, erritmo biziz eta baita lasaiagoz ere, hitza eta mugimendua, sentipenak eta adierazgarritasuna egokiro uztartuz. Kasu honetan, 'Hariz Hari' da eskaintzen diguten ikuskizuna, Pascal Lascano zuzendari.
2020/07/22
'Uler-saioak' metodologia garatu du Pello Jauregik, eta euskara ulertzen ez dutenak gutxieneko ulermen mailara iristeko estrategiak bildu ditu bertan. Soziolingusitika Klusterrak argitaratu duen lan osoa hemen dago eskuragarri, eta lizentzia librean partekatzeko baimena du. Irakurtzen ari zaren artikulu hau Argia aldizkaritik ekarri dugu datozen ...
2020/07/21
Joan den astean FEVA eta Etxepare Institutua antolatzaile 'Euskara Munduan' programa barnean Geho Ameriketan online egiten ari diren barnetegiaren berri ekarri genuen. "Neguko barnetegia" deitzen diote, han negu petoa baita. Gaurkoan, Euskadin Aurten Bai Fundazioak gehienbat munduan Etxeparek hainbat unibertsitatetan babesten dituen ikasleak partaide antolatzen duen barnetegiaz mintzatuko ...
2020/07/21
Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarreko eskuin hegaleko bileratzat jotzen dute 2015etik hona urtero abuztuan Gardnerville aldeko arrantxo batean egiten den festa eta dirubilketa elkarretaratze politiko hau. Nevadako fiskal nagusi ohi (2015-2019) Adam Laxalt buru duen 'Morning in Nevada PAC' talde kontserbadoreak antolatua, aurten bere seigarren ediziora iritsi behar zuen --aurtengoan ...
2020/07/20
Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute datorren ostiralean, uztailaren 24an, ekitaldi bategaz Bizkaiko Bolibarren. Egun hori herritarrek gogoan eduki beharreko eguna dela esan dute. «Beti pentsatu izan dugu atzerrian bere jaioterrian baino arrakasta handiagoa eduki duela (Simon Bolivarrek). Aitortza hori egiteko beharra sentitzen dugu. Horregatik, herritik hasita, dagokion balioa eman nahi ...
2020/07/20
Kaliforniako Estatu Unibertsitateak, Bakersfield-eko kanpusean (CSUB), Steven Gamboa Filosofia irakasle euskal-amerikarra saritu du "bere ikasleen artean jakinmina, bizitasuna eta interesa piztu eta eragiten urtetan daraman lanagatik". Gamboa doktoreak atseginez jaso du CSUBek ematen duen Millie Ablin Bikaintasuna Irakaskuntza Sariaren ohorea, Unibertsitateko ikasleei, diziplina akademikoei eta kanpus ...
2020/07/19
FEVAk plazaratutako oharrari Eusko Jaurlaritzarena gehitu behar zaio. Gogora dezagun Fernandez presidenteak, COVID-19a dela-eta Argentinan zorroztu eta areagotu behar dituzten neurri berriak ostiralean aurkezterakoan, Euskadiren kasua aipatu zuela Argentinarentzat zer nahi ez duen eta zein bide hartu behar ez den adibide bezala, esanez: "norberak, Europan izan dituzten esperientzia batzuk baldin ...
2020/07/18
Asteburu honetan, uztailaren 18eta 19an, Estatu Batuetako euskal egutegian Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxearen urteko jaialdia zen larunbatean Renon (Nevada) eta igandean, berriz, Gooding-ekoa (Idaho). Egungo COVID-19ak egoeran, elizak itxita Kalifornian, eta oro har AEBetan kasuak nabarmen hazten, bi leku horietako jendeak eta euren piknika izango ditu bereziki gogoan aita Antton ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus