euskal diaspora eta kultura

2025/06/23
Uztaileko lehen asteburuan Argentinako euskal etxeetako hainbat gazte Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean bilduko dira Formakuntza Tailer batean parte hartzeko. FEVA antolatzaile, topaketa uztailaren 5etik 6ra, larunbat goizetik igande arratsaldera luzatuko da, Guillermo Canut Garramiola, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari dena koordinatzaile. Asteburu eta leku berean, Denak Bat Euskal ...
2025/06/23
Florida hirian egingo dira datorren abuztuaren 25ean Uruguaiko Independentzia aldarrikatu zeneko Bigarren Mendeurreneko ekitaldi garrantzitsuak eta bertako Vasconia Florida Euskal Etxeak bat egingo du antolatutako ekintzekin. Tartean, abuztura aurreratuko du Elkarteak bere urteroko bazkaria –normalean azaroan egin ohi dute– eta 180 bat lagun biltzeko asmoa duen euskal elkarretaratzean ospatuko dute ...
2025/06/20
Kostatu zaio, baina azkeneko saiakerak eman ditu fruituak eta euskaldunen Picon Punch-a Nevadako estatu-edari izendatu dute. Halaxe sinatu zuen Nevadako legealdiaren azken honetan, ekainaren 9an, Estatuko gobernadore Joe Lombardok, aurretik urteetan zehar zenbait aldiz saiatu izan dena azkenik gauzatuz. Lege-proiektua, "Bill 375" izenpean, Steve Yeager demokrataren eta Bert Gurr ...
2025/06/20
Urtero egiten duen ekitaldi garrantzitsuenetako bat du Euskal Astea 'Txileko Euskal Gizataldea' (CVC, Colectividad Vasca de Chile) Mapochoren hiriburuko euskal elkarteak. Ekitaldia abuztuaren 5etik 8ra izango da aurten eta euskal etxe santiagotarra antolaketa lanetan murgilduta dabil. Programarekin lotura eginez eta aurrekari edo aitzin-jarduera gisa kultura ekintza berezia egin zuen Euskal Etxeak Las ...
2025/06/19
‘Getxoko postalak’ (Postales de Getxo) izenburuko abesti zikloa joan den larunbatean, ekainaren 14an, aurkeztu zuten Estíbaliz Igea abeslari nafarrak eta Karina Peña musikari mexikarrak, Mexikoko Euskal Etxean. Bost abesti originalek osatzen dute zikloa, izen bereko herri bizkaitarrean inspiratuta, eta erritmo ezberdinekin, “habaneratik zortzikora”, azaltzen dute artistek. ...
2025/06/19
Sua, dantza, musika eta, nola ez, gehienetan plater goxoak elkarrekin hartzeko, ezinbesteko osagai dira egunotan mundu osoan hainbat euskal etxetan egingo duten San Juan (San Joan, Jondoni Joanes, Donibane, Doniene) Gaua ospatzeko. Euskal Herriko hainbat lekutan herriko jaiak, santuaren jaiotzaren bezperan ospatzen da San Juan Gaua, baina bere zati garrantzitsu batean solstizioa gogoratzen duen ...
2025/06/18
Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bidaia iragarri du Euskal Herrira datorren urrirako, Pirineoen bi aldeak bisitatuz, urriaren 5ean abiatuz eta 20an itzuliz. Zazpi gau emango dituzte Donostian, bat Iruñean eta beste bost Bilbon. lau izarreko hoteletan. Museoak bisitatuko dituzte, soto bat ardo-dastaketaz Errioxan, pilota partida baten lekuko izango dira, beste jarduera batzuekin batera, ...
2025/06/18
Eskolen Arteko Esku Pilota Txapelketaren XII. edizioa uztailaren 18tik 20ra egingo da Basaurin (Bizkaia), bertako Bidebieta Pilota Taldea antolatzaile. Ekitaldia Espainiako Estatu mailakoa izango da eta Bartzelona, Valentzia, Madril, Zaragoza, Errioxa, Salamanca, Soria, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 300 bat pilotari bilduko ditu. Aurten, gainera, ‘Lauburu México’ Eskolako ...
2025/06/17
Oso ekitaldi alai eta pozgarria da urtero Australian jaio edota bizi izan ziren euskaldunak biltzen dituen Euskal Australiar Alkartea (EAA) antolatzaile duen urteroko bazkari eta elkarretaratze hau. Aurten gainera, Rosemary Morris-Castico enbaxadari australiarrak, EAAk egindako gonbidapena onartu eta Gernikan eman zuen eguna, lehenik Gernikako Udalean alkateak, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariek ...
2025/06/17
Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, Jorge Rabufetti buru duen kolaboratzaile talde handi bat azken ikutuak ari da ematen abegia ematearren datorren asteburuan “Manuel Arriola” 45. Mus Txapelketa Nazionalean partaide izango diren Argentinako 15 euskal etxetako bikote txapeldunei. Jokalari, delegatu eta gonbidatuak barne, 150 bat pertsona espero dituzte, Txapelketa ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus