2024/12/05

Euskararen Egun ahaztezin bat izan dute aurten Mexikoko Euskal Etxeko lagunek. Izan ere, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL Guadajara) parte hartzera Euskal Herritik propio bidaiatutako Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra eta Etxepare Institutuko Irene Larraza eta Imanol Otaegi, Mexiko Hiriko Euskal Etxera bertaratu ziren Euskararen Eguna bertako ikasle, irakasle eta oro har lagunekin ...
Gehiago irakurri...
2024/12/05

DIPG garuneko tumore operaezinak eraman du urte t'erdian. Gaur asteazken goizaldean, bertako orduan 2:35ak zirela (Euskal Herriko 8:35ean) zendu da Estatu Batuetan, 9 urteak beste eta zortzi egunera, Francisco Fredrickson Lizarzaburu. Bere gurasoen besoetan hil da, familia lagun. Azkenean etsi behar izan du oso garun tumore mota erasokor eta operaezina den DIPG delakoaren aurrean. 2023ko maiatzean ...
Gehiago irakurri...
2024/12/05

XVIII. mende hondarrean etorri ziren Argentinara Idiazabalgo Lardizabal Haundi baserritik Jose Martin Urteaga eta Prudencia Mendizabal senar-emazteak eta orain euren ondorengoetako 70 bat lehenengoz bildu dira Santa Fe Probintziako Maggiolo herrian, familiaren zati argentinar honek egiten duen aurreneko elkarretaratzean. Pare bat urte dira bilobetako bat, Lisandro ‘Lichi’ ...
Gehiago irakurri...
2024/12/04

Azaroaren erdialdera hasi zen Caracasko Tenis Klub Elkarteen Txapelketa eta joan den asteburuan jokatu ziren finalak. Caracasko Eusko Etxeak sei talderekin hartu zuen parte, guztira 65 bat kirolari, honako kategoria hauetan: 5, 6, 6. emakumezkoena, 40 urtetik gorakoak eta 50 urtetik gorakoak. Txapeldunak 5. kategoriako mutilak izan ziren. Azken partidak Cantaro Sport Klubaren kontra izan ziren eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/04

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari garen aste honetan zentzu berezia hartzen du 2024ko Euskal Aste Nazionaleko Ipuin Lehiaketan, Union Vascak FEVA lankide antolaturik saritutako bi testu irabazleak argitaratzeak. Ikasle kategoriako ipuin irabazlea "Eguzkilorea" lana izan zen, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko Sol Cicero Moronik idatzia. Kategoria librean, berriz, Banfield-eko (Buenos Aires ...
Gehiago irakurri...
2024/12/04

1929an sortua, Gure Echea Euskal Argentinar Klubak 95 urte bete zituen joan den abuztuaren 10ean, kirola eta pilotarekiko duen pasio eta engaiamendu irmoaren erakusgarri. Egunero partekatzen du bere grina pilotazalea euskal etxe zaharrenetako trinketeetan aritzen diren hainbat pilotarirekin. Aurten, bere urteurrenaren baitan, erakustaldiak egin ditu, Argentinako xare selekzioaren entrenamendugunea izan da eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/03

Bigarren Mundu Gerran AEBko gerra-esfortzuaren parte izan ziren euskal diasporako kideei buruz Pedro J. Oiarzabal buru duen Sancho de Beurko Elkarteko talde batek daraman ikerketa eta informazio-biltze lana laudorioak merezi dituen lana da. Zorrotz eta profesionalki lan egiteari dedikazio eta konpromiso txalogarria gehitzen dizkiote. Ondo dakite lan egiten, eta egin egiten dute, nahiz eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/03

Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Argentinako hainbat euskal etxetan, ordea, euskaltzaleak aurreratu egin dira eta dagoeneko azken egunetan hasi ziren topaketak egiten, Tres Arroyoseko Hiru Errekakoak kasu. Pixkanaka eraikitzen ari diren euren egoitzan ospatzeko eguna iritsi bitartean, azaroaren 26an, asteartean, Cartagena tabernan egin zuten. La Platako Euzko Etxean, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/02

Joan den larunbatetik datorren iganderaino (azaroaren 30etik abenduaren 8ra) ari da egiten Guadalajaran bertako Nazioarteko Liburu Azoka (FIL Guadajara), aurtengoan euskal ordezkaritza zinez oparo batekin, idazleen artean bertan partaide izango baitira Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Kirmen Uribe eta Katixa Agirre; Ruper Ordorika kantaria ere ‘Amour eta toujours’ bere ...
Gehiago irakurri...
2024/12/02

Gaztemundu 2024 programako 15 neska-mutikoek euskal dantza tradizionalaren esparrua landuko dute eta atzo iritsi ziren Loiura. Gogora dezagun, azkenean hamaika neska eta lau mutiko direla, gutxienez 18 eta gehienez 35 urte artekoentzat den ekimen honetan aurtengo edizioan parte hartuko dutenak, Argentina (13), Estatu Batuak (1) eta Uruguaitik (1) etorriak eta abenduaren 1etik 15era segituko dutela ...
Gehiago irakurri...