2024/11/18

Arrecifeseko Euskal Etxeko erreferente den Mariana Domine Irigoyen talde-bidaia berria ari da antolatzen 2025eko uda europarrerako. Tourra ekainaren 10ean aterako da Ezeizatik eta Buenos Aires-Madril-Bilbo bidea egingo du. Euskal Herrian, hamazazpi egunez ibiliko dira Hego eta Iparraldeko hainbat txoko ezagutzen. Izan ere, aurtengo proposamenaren berritasunetako bat egonaldiko bi gau Baionan ...
Gehiago irakurri...
2024/11/15

Azken hilabeteetan, eta are finkoago azkeneko aste eta egun hauetan iragartzen, aurreratzen eta aletzen joan gara orrialde hauetan Bahia Blancan, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 125 urte bete dituela-eta antolatu duten Euskal Argentinar Aste Nazionalaz. Gaurkoan, ordea, iritsi dela, Euskal Astea hemen dagoela behar dugu esan. Gaur ostiral goizean hasi dira iristen Argentina osoko delegazio gehienak, ...
Gehiago irakurri...
2024/11/15

Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrenak 111 urte beteko ditu eta asteburu honetan ospatuko du, elkartearen "iraganari, orainari eta etorkizunari aitortza eginez", ospatu ere igandean, azaroaren 17an, Euzko Etxearen Ecford Streeteko egoitzan. Mende bat pasatxo darama Etxeorratzen Hirian Euzko Etxeak bertara batera edo bestera iristen diren euskaldunen biltoki, eta euskal kulturaren suaren ...
Gehiago irakurri...
2024/11/15

Patxi Bisquert aktore eta zuzendari gipuzkoarrak 'Ombuaren itzala' dokumentalaren estreinaldia iragarri du. Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, 1910) bertsolariaren bizitzan sakontzen duen filma azaroaren 30ean estreinatuko da Zizulkilgo elizan 18:30etan, gonbidapenez, proiektuan laguntzaile eta sostengu-emaile izan diren lagun, agintari eta jendearentzako emanaldian. Ondoren, abenduaren ...
Gehiago irakurri...
2024/11/14

Ostiral honetan, azaroaren 15ean, Erein argitaletxeak Bernardo Atxagaren Etiopia poema-liburu haustaile eta ikonikoa aurkeztuko du, edizio berri batean, Jon Arangurenen ilustrazioekin hornitua, Iñaki Aldekoaren hitzaurrearekin eta Anariren kontrazalez. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoan, Santa Teresa komentuan egingo da goizeko bertako 11:30ean (Argentinako 07:30ean, Estatu Batuko ...
Gehiago irakurri...
2024/11/14

Hiru hilabete dira Ibaiko Izarrak, Concordiako euskal etxeak, luzaz bere egoitza izana zena utzi behar izan zuela. Zaildu egin zaizkie geroztik euren lana euskal kulturarekin daukaten konpromisoari eustearren. Asko nabaritzen dute planifikatzeko eta elkarren ondoan lan egiteko gune komun baten falta eta honek, batzuetan, adoregabetu egiten ditu. Agian horregatik, halako bultzada behar ...
Gehiago irakurri...
2024/11/14

Aurreko bi edizio arrakastatsuen ostean, Ateak Ireki programa abian da berriro 2025. urteari begira. Estatu Batuetako 16 eta 25 urte arteko gazteei luzatutako proposamen hau zinez ederra da: hiru asteko egonaldia Goierri gipuzkoarrean zinez murgilduta euskal kultura, ohitura eta hizkuntzan. Ateak Ireki-ren 2025eko edizioan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 18an bukatuko ...
Gehiago irakurri...
2024/11/13

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil. Asteko ekitaldietan lagundu beharko luke eta akordioko parte Euskal Etxean bizi ahal izatea eskaintzen zaio. Tratua sei hilabeteko epe minimoa izan dezan legoke pentsatuta, baina Euskal Etxekoak proposamenak entzuteko prest daude. Argitzen dute, hori bai, tratu honek ez duela baitaratzen edo ez dakarrela Australian lan egiteko ...
Gehiago irakurri...
2024/11/13

Tandilgo Gure Etxea haritz kimuak landatzen hasi da La Movediza muinoaren azpian dagoen Parke Litikoko sektore batean, Paseo de los Vascos izena hartuko duen pasealekua eraikiko den tokian. Joan den larunbatean, azaroaren 9an, Euskal Etxeko kide talde batek, Udaleko Parke eta Pasealekuetako langileek ikuskatuta, lehenengo 10 aleak landatu zituen. Gure Etxearen aurrean dagoen Martin Rodriguez plazan hazten ...
Gehiago irakurri...
2024/11/13

Musika, dantza, edari eta janari tipikoen dastaketen bidez Villa Mariako gizataldeek euren sustraiak omendu ohi dituzte eta hiriaren garapenean lagundu zuten immigranteen memoria ohoratu, eta halaxe izan da joan den larunbatean ere, azaroaren 9an, Gizataldeen Jaiaren 2024ko edizioa ospaturik hiriko Euzko Etxea partaide. "Leonardo Favio" Kultur Etxe Komunitarioan kultura hedatzeko stand bat ezarri zuen ...
Gehiago irakurri...