2021/01/27

Hego Kalifornian, Los Angeles handiaren baitan, Chino hiria --80.000 inguru biztanle-- estatuko alde honetako euskal etxe erreferentzialenaren egoitza da, ingelesez Chino Basque Club eta euskaraz Chinoko Euskal Etxea izena duen euskal elkartea bilduz. 1968an sortua, ez da inguruko zaharrena --hori 1946ko Southern California Basque Club baita-- baina bai kopuruz, indarrez eta ekitaldiz ...
Gehiago irakurri...
2021/01/27

Atzo estreinatu zuten Iruñean, Nafarroako Museoan, 'Gerardo Lizarraga. Artista erbestean' izeneko erakusketa, 1905ean Iruñean jaio eta Mexikoko erbestean 1982an hildako margolari nafar gutxi ezagutu baina esanguratsu honen bizitza eta obrari buruzko atzerabegirakoa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Museoaren eskutik. Biltzen dira, besteak beste, Frantziako ...
Gehiago irakurri...
2021/01/26

Gauzak aurreratu bezala ateratzen badira, gaur astearte arratsaldean --Euskal Herrian asteazken goizaldea dela-- Simison Meridian-eko alkateak Basterrechearen izena proposatu, Udalbatzak bozkatu eta ondotik zin egingo du Meridianeko Polizia Departamentuko buru bezala Tracy Basterrecheak, 2009tik bertako buruorde eta azken asteetan jarduneko poliziaburu izen denak, orain arteko buru Jeff ...
Gehiago irakurri...
2021/01/25

Pedro Oiarzabal aditua --bera ere Diasporan Euskal Herrian adina bizi izan dena-- munduko euskaldunak ari da aztertzen, geure Diaspora eta EH bera hobeto ezagutzearren eta interes bizia dauka Diasporako gazteen erantzunarekin bere galderari: Zergatik eutsi nahi diozu euskaltasunari? Agian zeure familian, batzuk gogor eutsi diote eta beste batzuk ez, baina zeuk argi duzu euskaldun izatea eta sentitzea ...
Gehiago irakurri...
2021/01/25

Zoom bidezko hitzaldia antolatu du London Basque Society Euskal Elkarteak, Brexit dagoeneko gertatuta, gauzak nola geratu diren argitzeko. Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko partaideak lagun, hitzaldia datorren astean egingo da, otsailaren 4an, osteguna, eta besteak beste argituko dira: Euskal Herrira itzultzean egin beharrekoak (laguntza sozialak, pentsioak, paroa...), Erresuma Batura etortzeko egin beharrekoak, ...
Gehiago irakurri...
2021/01/22

Reno-Nevadako Unibertsitateak, Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, 2021eko edizioan. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko, 18:00etan ...
Gehiago irakurri...
2021/01/22

Bigarren zenbakia du, iazko ekainean plazaratzen hasi zen 'Txistuaz' aldizkariak, eta bertan bi idazlan topatu ditugu Diaspora ardatz daukatenak. Argentinatik, elkarrizketa egiten dio gaztelaniaz aspaldi Buenos Airesen finkatua dagoen Aitor Alava dantzari arabarrak Martina Saa (San Nicolás, 1989) txistulari eta musikari argentinarrari. Eta zenbaki berean, artikulu batean, euskaraz, Gasteiztik, ...
Gehiago irakurri...
2021/01/21

Duela astebete eskas iragarri zuten Boisen Jaialdi euskal-estatubatuar elkarretaratze erraldoiko antolatzaileek 2020tik 2021era pasatutako edizioa berriz ere atzeratu dutela 2022eko uztailera pasatuz, eskura dauden datuekin ezin dutelako batere segurtatu ekitaldia normaltasun eta segurantzia minimo batekin egin ahal izango dutenik. Nabo, Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioa da orain pareko erabakia hartu ...
Gehiago irakurri...
2021/01/21

Pandemia egoeraren eta Filomena ekaitzak Madrilgo aireportura bidaiatzeko ekarritako zailtasunen gainetik, Lazkaon ari dira dagoeneko buru-belarri, joan den astelehean hasita, euskara maila polita daukaten Argentina eta Uruguaiko hamar gazte --urte hasieran gehiago ziren izatekoak, baina egoera konplikatuak eta bidaiatzeko oztopoek bajak eragin dituzte--, 'Euskara Munduan' programa ...
Gehiago irakurri...
2021/01/19

Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaitik hartu dute parte 'Euskara Munduan' programa barnean euren euskal etxeetan eusjara irakasle bilakatzeko ikasten ari diren 28 ikasleek. Pandemiak ikaste-prozesua baldintzatu die eta aurreko barnetegia ere online egin behar izan zuten iazko uztailean (neguko barnetegia). Bukatu berria duten hau, urtarrilaren 9tik 16ra gauzatu dute. Online, baina ez horregatik ahulago edo ...
Gehiago irakurri...