euskal diaspora eta kultura

2022/10/19
Bere egoitza historikoa aurkeztu eta bertan jazotako euskal gizataldearen historia eta istorioak jendeaurretzeko xedea dauka Laurak Bat Euskal Etxeak —Argentinan eta munduan zabalik segitzen duen EE zaharrenak— orain pare bat hilabete inauguratutako kultura eta hezkuntza bisiten programak. Jon Uriarte paratu diote izena, eta keinu honekin 2020ko abenduan, pandemia garaian, hil zen euskal etxeko ...
2022/10/18
Euskal Argentinar Enpresa Ganberak (CEVA, Cámara Empresaria Vasco Argentina), Buenos Aires Hiriko Universidad del Salvador-arekin batera, ‘Klusterrak: berrikuntza eta ETEen lehiakortasuna' izenburupeko Nazioarteko Lehen Jardunaldia antolatu du bihar asteazkenean, urriaren 19an, goizeko 9etatik 13etara, Universidad del Salvadorreko Errektoretzaren 3. aretoan, Rodriguez Peña 640, ...
2022/10/18
Mexikoko Juan Isidro Mendiburu Cenoz-ek eta Juan José Echenique Echeverriak osatzen duten bikotea izan da txapeldun, joan den astean zehar Boise eta Idahoko egoitzetan jokatu den Munduko 43. Mus Txapelketan. Bigarren lekuan, eta irabazleengandik oso gertu, Argentinako bikotea geratu da, Eduardo 'Xarpito' Makuch-ek eta Mariano Mazzanti cañuelastarrek osatzen dutena, ...
2022/10/17
Bostgarren kronika honetara, igandeko, urriaren 9ko azken irudiak bildu ditugu. Igande goizean, Macachingo Errosarioko Amaren parrokian dantzariak eta euskal ordezkariotza bat partaide emandako mezaren ondoren, antolatzaileek beste ekitaldi bat eskaini zuten, tradizionala, baina, kasu honetan, gautxoen tradizioari lotua. Euskal Etxeak Macachin kanpoaldean daukan hipodromoan 'abilezia ...
2022/10/17
Euskara ikastea ezinezko helburua dela? Datorren asteazkenean Madrilgo Unibertsitate Complutensean egingo den ekitaldi batek mito hori gezurtatzea hartu du xede, hain zuzen ere unibertsitate bertako ikasle talde bat lagun, tartean ikasturte honetan, duela hilabete pasexe euskara ikasten hasitako ikasleak. Ez ditu seguruenik oraindik EiTBek kontratatuko, baina poema eta kontaketak euskaraz irakurtzeko eta euskal ...
2022/10/14
Urriaren 19tik 21era bitartean, “Elkano'22 Historia inguratuz” izeneko Nazioarteko Kongresua egingo dute Donostian. Nazioarteko hainbat aditu eta ikertzailek aztertuko dute zer-nolako partaidetza eta funtzioa izan zuten euskaldunek –zazpi probintzietakoek zein diasporakoek– munduari egindako lehen itzulian eta baita 'Globalizazio Goiztiarra' deitzen den ...
2022/10/14
Laugarren emanaldi honetan, larunbat gaueko jardueren irudiak ematen jarraituko dugu. Dantzaldia Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ aretoan egin zen eta 23 euskal etxetako dantzariak aurkeztu ziren. Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteko dantzariek ere hartu zuten parte ikuskizunean.
2022/10/13
Arantzazuko Andre Mariari eskainitako kapera estreinatu dute Mar del Plata hirian, Los Pinares auzoko Juana Gorriti 350 kalean, G. Rejón eta P. Cardiel artean. Inaugurazio meza irailaren 18an egn zen, Mestre apezpikuak emanik, eta Mar del Platako Euskal Etxeko agintari eta bazkideek parte hartu zuten. Denak Bateko dantza talde Beti Alaiko kideek guardia egin zuten eta, elizkizuna amaitzean, plazako ...
2022/10/13
Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak gonbidapena luzatu die 2022ko New Yorkeko Maratoian parte hartu behar duten euskal korrikalariei eta haien senide eta lagunei, Euskadiren Ordezkaritzan bildu, elkar agurtu eta momentu bat partekatzearren. Korrikalariei, propio egindako elastiko bat ere oparituko zaie. Unai Telleria Jauregialzo ordezkariak euskal egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, ...
2022/10/12
Larunbateraino iritsi gara Macachingo Euskal Aste Nazionalaren kronika grafiko honetan. Larunbat goiza bilera tenorea izan zen: EEetako liburuzainen bilera, Macachingo Biblioteka Popularrean egin zen, abesbatzen bilera, Euzko Alkartasunaren Kultura Gelan eta Kooperatiba Aretoan, FEVAko bilera. Ondotik, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak 'Euskadi, egungo begirada bat eta ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus