euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EAS-EZE 2023: Euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa Euskaditik Argentinara diziplinaz irekia

2022/11/04

Datorren astelehen gauerdian bukatuko da EAS-EZE 2023 deialdian izena emateko epea Azkeneko egunak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten artistei, diziplina mugarik gabe, eskainitako programa honetan parte hartzeko. Eskatzaileek prestakuntza eta/edo ibilbide artistiko egiaztatua eduki beharko dute. Deialdiaren ebazpenaren datatik hasi eta Argentinara bidaiatu arteko denbora-tartean burutu beharko dute, Donostian, Bitamine Faktoriaren egoitzan gauzatzeko aukerarekin, hala ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaris Muertos talde nafarrak bira hasiko du gaur Medellinen, Kolonbia, Ekuador, Txile eta Argentinan barrena

2022/11/04

Iruñeko Lehendakaris Muertos punk taldeak Medellín, Bogotá, Quito, Santiago eta Buenos Aires-en joko du 2022 bira latinoamerikarrean Latinoamerikan dituen zaleak bisitatuko ditu Iruñean sortutako punk talde nafarrak gaur Medellinen hasi eta azaroaren 12an Buenos Airesen bukatu duen bost kontzertuko biran, Kolonbia, Ekuador, Txile eta Argentinako agertokietan barrena. Kontzertu horietako hirutan, Bogota, Quito eta Buenos Airesen, Ska-p ska punk taldea izango du lagun eta 30.000 lagunen aurrean arituko da. Lehendakaris ...

Gehiago irakurri...


Buztingintzaren balioa aldarrikatu dute La Platan, Mariana Demichelik euskal zeramikaz emandako tailerraren baitan

2022/11/04

Mariana Demicheli Uribeondo, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Etxepare Euskal Institutuko irakurletzak antolatutako klasean Hogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte joan den asteartean La Platako Unibertsitate Nazionalean Mariana Demicheli Uribeondo buztingile eta Amalur proiektuko kideak eskaini zuen euskal zeramika klasean. Jardunaldia Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren baitan egin zen eta teoriko-praktikoa izan zen, izan ere saioaren amaieran bildutakoak pieza txiki ...

Gehiago irakurri...


Agustina Lorenzatto Concordiako 2021ko Gizatalde Erreginak lekukoa emango dio larunbatean... agian Luciana Huertari?

2022/11/03

Luciana Huertas Concordiako EEko Erregina eta bere aurrekoa 2021ean, Agustina Lorenzatto, gero Gizataldeen erregina hautatu zutena Argentinako herri askotan Gizatalde Jaiak ari dira egiten egunotan, baita Concordian ere, Entre Ríos probintzian, eta datorren asteburuan bertan egingo duten jaian 2022ko Immigrantearen Kultur Erregin Probintziala hautatuko dute. Makila, egun horretanxe agintaldia bukatuko duen 2021eko Erreginak emango dio, Agustina Lorenzatto Bruninik. XIX. mendean argentinaratu ziren nafarren ondorengoa den ...

Gehiago irakurri...


Dantza talde bateko zuzendaria bazara edo horretarako trebatu nahi baduzu, hona FEVAk propio eratutako aukera

2022/11/03

Fevak antolatutako Dantza Tailerraren irudi promozionala Datorren asteko asteburuan, azaroaren 12 eta 13an, Olavarriako ‘Gure Etxe Maitea’ Euskal Etxean egingo du FEVAk aurtengo bere bigarren dantza tailerra. Koordinazioan arituko dira Bahía Blancako Unión Vasca-ko Manu Irastorza eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfi. Toki berean, larunbatean, FEVAren zuzendaritza batzordeak bilera egingo du, aurrez ...

Gehiago irakurri...


Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak festa eta zabalkundea bildu zituen saio batekin ospatu zuen Trelew-en 'Gau Beltza'

2022/11/03

Aretoaren ikuspegia, Ignacio Esquiroz Gau Beltzari buruz eskainitako hitzaldia ematen ari zela Azken egunotan, Domusantu —Santu guztien Egun— bezperan 'Gau Beltza'ospatzearekin Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak data berezi bat gehitu dio urteko bere jarduera-egutegiari. Deialdiarekin, antolatzaileek, euskal etxeetan gutxitan ospatzen diren efemerideetako bat berreskuratu nahi izan dutela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako lehendakari Natalia Suarez Caminoak.

Gehiago irakurri...


Goya herri argentinarreko euskal gizataldea partaide heldu den asteburuan Etorkinen X. Jai Probintzialeko saioetan

2022/11/02

Brisa Pérez López, Corrienteseko Goya hiriko 10. Etorkinen Jai Probintzialaren Erreginarako hautagaia Corrientes probintzia argentinarreko Goya herriak datorren asteburuan ospatuko du Etorkinen X. Jai Probintziala. Hamabost gizataldek hartuko dute parte, ororen buru erroei eta herria osatu zuten arbaso eta aurrekoekiko festa bidezko omenaldia den jai handi honetan. Euskal komunitatearen kasuan, Brisa Pérez López gaztea hautatu urrian euskal gizataldeko erregina, eta datorren larunbatean ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeak 40 urte bete ditu eta poz handiz eta etxekideei omenaldiak eginez ospatu du

2022/11/01

Concordiako Ibaiko Izarraren bazkideek dantzan ospatu zuten 40.urteurrena Concordiako Euskal Gizataldeak taberna batekin ospatu ditu elkartearen lehenengo lau hamarkadak. Musika, dantza eta omenaldiak ez ziren falta izan bazkide eta lagunak ospakizunean elkartzerakoan, urriaren 21ean. “Festa ederra izan zen, pandemiagatik eta beste arrazoi batzuengatik aspaldiko partez elkar ikusi gabeko jendea bildu baikenuen, afariaz, dantzaz eta elkarrekin egoteaz gozatzeko aitzakia ezin ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz itzuli da larunbatean Trenque Lauquen-era Euskal Sustraiak EEa antolatzaile duen Urdaiazpikoaren Festa

2022/10/31

Trenque Launquen-go Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatutako 12. Urdaiazpikoren Afariaren bista orokorra Zeharo arrakastatsua izan da. Edizioa antolatzen hasi zirenean, euskal etxe egoitzan bertan egiteko pandemia ondorengo bilera xume bat izango zela pentsa zezaketen batzuk, baina bazkide eta hurbilekoen banan-banango eskariz, 250 lagunetik goragoko festa bihurtu zen. Ondorioz, lekua Barrio Alegre Klubaren instalazioetara aldatu eta Trenque Lauquengo XII. Urdaiazpikoaren Festa bertako herritarren eta ondoko 30 de ...

Gehiago irakurri...


Jarduera berriak Mendozako Denak Bat Euskal Etxean: 'Gure Kanta' Abesbatza eta Lukainka tailerra

2022/10/29

"Lukainka eta lukainka berri" tailerraren irudi promozionala Datorren larunbatean, azaroak 5, Mendozako Denak Batek arbasoen txerri estekiei buruzko tailer teoriko-praktikoa eskeiniko du "Lukainka eta Lukainka berria" izenpean. Jarduerak lau orduko iraupena izango du eta munduko txistorraren familiako ekoizpenen zale eta euskal etxeko lagun handia den Diego Cornejok gidatuko du. Tailerraren ostean, parte hartutakoak bazkari batera bilduko dira, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia