euskal diaspora eta kultura

2011/03/22
Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Etxepare Institutuak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda plazaratu du. Honakoak dira lanpostuak: idazkari teknikoa; komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduraduna; euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria; zuzendaritza-idazkaria; eta kudeaketa-idazkaria.
2011/03/21
Joan den larunbatean, martxoaren 19an, urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Chascomus herrian bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, besteak beste buruzagitza berrituz. Ondorioz, erakundeak lehendakari berria dauka, orain arteko Maria Laura Egurenek lekukoa pasatu baitio orain arte erakundeko idazkari izan den Pedro Mauregui Larranda. Egurenek ez du erabat utzi ordea euskal etxeko buruzagitza, Zingirako Euskaldunak-eko batzordekide gisa segitzen baitu.
2011/03/21
Neguaren azken hondarretan, Idahoko euskal komunitateak gogotsu jarraitzen du ekimenak eta jarduerak egiten, eta horren adibide da, esaterako, joan den otsailaren 26ean Mountain Home-n egin zuten Sheepherders Ball edo Artzainen Jaia. Henar Chico lagun eta blogariak dantzariek egin zuten erakustaldiaren bideo bat jarri du sarean, guk hemen jasotzen duguna. Orain, udaberriari begira, ekitaldi ugari ari dira prestatzen: larunbatean Oinkari dantza taldekoek sagardotegia egingo dute, eta apirilean Korrika helduko da Mountain Home eta Boisera!
2011/03/21
Joan den martxoaren 12an, Buenos Aires probintziako Gral. Villegas herriko komunitateak bere euskal etxearen X. urtebetetzea ospatu zuen. Urteurreneko ekitaldiak Gernika Plaza Txikiaren inaugurazioarekin hasi behar bazuten ere, eguraldi txarrak egitaraua aldatzera behartu zituen antolatzaikeak, eta jaia gaueko 10etan hasi zen erakundearen egoitzan. FEVAko lehendakaria den Ricardo Basterra eta bertako udaletxeko nagusia, Gilberto O. Alegre, presente egon ziren garrantzi handiko festa honetan eta beste gonbidatuekin batera euskal musika eta dantzez gozatu ahal izan zuten.
2011/03/21
Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.
2011/03/18
Irmo eta etengabe aurrera segitzen dute Uruguain, Floresko Euskal Etxe berriak bere buruari ezarritako hitzordu eta programek, Eusko Jaurlaritzak ofizialtasuna eman ondoren. Apiril honen 2an bere I Euskal Astea gauzatuko du, kultura, kirola, enologia eta gastronomia alorreko zenbait proposamen tarteko. Joan den asteartean eskainitako prentsaurrean azaldu zuten antolatzaileek guztiaren berri zehatz.
2011/03/18
Gero eta gehiago dira telefono mugikor berriek eskaintzen dituzten zerbitzu eta aukerak, eta horien artean gure irakurleentzat oso erabilgarriak izan daitezke euskara hiztegiak. Etengabe berritzen ari den mundua da hau, eta ahal den neurrian EuskalKultura.com azken aurkezpen eta eguneraketen berri ematen saiatzen da. Gaur, hiru hiztegi berri aurkeztuko ditugu: Android mugikorrentzako bi Euskara/Gaztelania eta Windows Phone7-rako Euskara/Frantsesa hiztegia. Hiruak doan dira.
2011/03/18
Asko dira Euskal Herrian ikasi nahi duten Diasporako gazteak, horrela profesionalki trebatzeaz gain arbasoen lurra ezagutu ahal izateko. Zenbait urtez Eusko Jaurlaritzak horretarako aukera ematen zuen, 'Euskal Herrirantz' trebakuntza programari esker. Gaur egun egitasmo hori ez dago indarrean, baina hala ere Euskal Herrian ikasketak egiteko ametsa duten gazteek badute beste biderik. Diru laguntzak eskasak dira, ordea (edo ez dira). Artikulu honetan proposamen batzuk jaso dizkizugu.
2011/03/18
2011/03/17
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus