2011/10/31

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean ospatuko da larunbatean EAJ-PNV alderdiko Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurrena. Bertan izango da Juan Mari Atutxa alderdikidea, Euskadi Buru Batzarraren ordezkari gisa. Politikari areatzarrak harreman estua du Argentinako Diasporarekin eta, izan ere, EAJren Argentinako sailaren ordezkaria da alderdiaren Aberri Batzarrean. "Alderditik harreman sakona eta ugaria dugu Argentinarekin", azaldu dio EuskalKultura.com-i Sabino Arana Fundazioako presidenteak. "Adibidez, oraintxe alderdiaren hurrengo lau urteetako norabideak eztabaidatzen ari gara eta Argentinak ere parte hartzen du prozesuan".
Gehiago irakurri...
2011/10/28

Buenos Aires probintzia hegoaldeko eskualde honetara heldu ziren immigranteak gogoratzeko ekimenen artean, ekitaldi berezia gauzatuko du gaur urriaren 28an Tres Arroyoseko herriak, aldi diferentetan bertan kokatu ziren euskal immigranteen ohoretan. Ekimena Udaleko Kultura Zuzendaritzak eta La Voz del Pueblo egunkariak lagundurik egingo da arratsaldeko zazpietatik aurrera 'Hiru Erreka' Euskal Etxearen egoitzan. Egitarauak immigranteen omenaldia biltzen du, tarteko hitzaldi bat bertara iritsi ziren immigranteei buruz, eta omenaldia bertan finkatu ziren euskaldunen ondorengoei, Pedro Idiart, Domingo Echegoyen, Eduardo Miqueleiz eta Jose Domingo euskaldunen familietan gauzatua.
Gehiago irakurri...
2011/10/28

Prest dago dena Donostian asteazkenean abiatuko den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrerako. Bertara 22 herrialdetako 80 bat euskal erakundetako ordezkari bilduko dira. Bihar bertan hasiko dira heltzen Diasporako euskaldunak, baina kongresuaren jardunaldiak azaroaren 2tik 4ra egingo dira. Hiru egun horietan egitarau mardula du bilkurak: kongresuko saioak, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia, ikasleentzako jardunaldi bereziak, liburu aurkezpenak eta Diasporarekin harremana duten elkarte eta erakundeen azoka. EuskalKultura.com-ek ere standa izango du Kursaalean, hantxe ikusiko dugu elkar!
Gehiago irakurri...
2011/10/28

2009aren amaieran hasi ziren Juan de Garay Fundazioko kideak datu berriak biltzen 'Los Vascos en la Argentina. Familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan. Familiak eta protagonismoa) liburuaren laugarren edizioa osatu ahal izateko. Bi urtetako bilaketa bukatu dute dagoeneko eta laster eskuratu ahal izango da Argentinako hogeita lau mila abizen euskaldun biltzen dituen lan hau. Laugarren edizio honek material osagarria dakar CD batean.
Gehiago irakurri...
2011/10/28

Joana da EuskalKonplu zikloaren bosgarren edizioa eta ahitu da berarekin batera euskal kultura Madrilgo Universidad Complutense-ra ekarri duen egitasmo berezi hau. Jaialdiaren azken edizioa izan da aurtengoa, baina arrakastatsu eta erantzun onez egin du agurra: berrehun bat ikusle bildu ziren Montxo Armendariz zuzendariaren hitzaldira, eta gainontzeko ekitaldietan marka hori gainditu ez bazen ere, euskal zineaz eta literaturaz jarduteko aukera aparta ekarri zuen. Karlos Cid Abasolo, Complutenseko euskara ikastaroetako arduradunak, jaialdiaren balioespen baikorra egin du oso eta hizlariek ikusleen partaidetza goraipatu dutela azaldu du.
Gehiago irakurri...
2011/10/27

Gasteizen dira igandeaz geroztik Gaztemundu 2011 trebakuntza programan parte hartzen ari diren Diasporako gazteak. Guztira 30 gazte dira, sei herrialdetako 26 euskal etxetatik etorritakoak. Euskal Herrian igaroko dituzten bi asteotan euskal etxeak eta kultur elkarteak kudeatzeko trebakuntza ikastaroa jasoko dute eta Donostian egingo den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean parte hartuko dute. Gaztemunduk blog bat sortu du, bitarte honetan gazteek, bizi dituzten esperientzien berri eman dezaten eta bertan argitaratuko dira euren kontakizunak, argazkiak eta inpresioak.
Gehiago irakurri...
2011/10/27

Hitzorduz beteriko urtea izaten ari da honakoa Laura Nobilerentzat eta datozen asteetan ere ez dirudi hori batere aldatuko denik. 'Seme-alabek ahaztu nahi dutena, bilobek gogoratu nahi dute' hitzaldia hamaika euskal etxetan aurkeztu da 2011 honetan, eta herri guztietako komunitateek harrera ezin hobea eman diote genealogistaren proposamenari. FEVAren kultur eskaintzaren baitan eta Arrecifeseko euskal etxearen izenean, Villa Maria, Chascomus, La Plata, Coronel Moldes eta Gral. Rodriguez herriak bisitatu ditu azken boladan adituak. Immigrantearen Eguneko ospakizunean, Nobilek bere euskal etxean, Arrecifesko Euskaldunak Danak Baten, eskaini zuen mintzaldia.
Gehiago irakurri...
2011/10/26

Euskara eta euskal kulturaren alde egiten duen lana dela eta saria merezi duen Diasporako talde edo erakunderen bat ezagutzen duzu? Oraintxe duzu aukera lan horren berri eman eta eskertzeko: aurkez ezazu proposamena aurtengo ENE sarietara. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen sari honek Diasporan euskararen alde lanean ari diren taldeak aintzat hartzea du helburu eta hautagaiak aurkeztea libre da. Horretarako nahikoa da delako elkartearen merituen laburpen bat bidaltzea, e-mailez, EuskoSare erakundera. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 25ean itxiko da eta saridunaren izena Eusko Ikaskuntzak sortu zuen Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan jakinaraziko da, abenduaren 3an.
Gehiago irakurri...
2011/10/26

Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza bere gain hartu zuenean, Hego Amerikako lurralde hauetan zeuden euskal etxe guztiak banan-bana bisitatuko zituela agindu zuen Elvira Kortajarenak. Eusko Jaurlaritza eta euskal etxeen arteko harremanak sendotzeko helburuz finkatutako asmo hori ez da erraza izan baina milaka kilometro egin ondoren, Lakuako Gobernuaren ordezkariak bere bisiten egitaraua bukatu zuen urriaren lehenengo astean. Argentinako Rio Cuartoko Gure Ametza eta Gral. Rocako Gure Etxea izan ziren bi urte pasexe hartu dituen biraren azkeneko bi bisitak.
Gehiago irakurri...
2011/10/25

Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa pozik agertu da hilaren 13tik 15era Idahora egindako bidaiarekin eta bertan egin ziren genealogi lantegien emaitzarekin. Homedalen eta Boisen egin ziren bi lantegietan BEHAko teknikariek artxibategi honen webgunean informazioa nola bilatu eta agirien kopia elektronikoak nola eskatu azaldu zuten. "Lantegietan tarteka 'oh!' eta 'ah!' entzuten genuen, jendeak datu berriak aurkitu ahala", azaldu dio EuskalKultura.com-i BEHAko Cristina Castillok. Orain, artxibategiko arduradunak lantegi hauek beste euskal etxe baztuetara eramateko prest agertu dira, Diasporako euskaldunek webgune honek eskaintzen dituen aukera guztiak baliatzen ikas dezaten.
Gehiago irakurri...