2011/11/10

Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an izan zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 116. urteurrena asteburuan, azaroaren 5 eta 6an, ospatzea erabaki zuen. Bi eguneko ekitaldian, pilota txapelketa eta bazkaria egin zituzten Argentinako hiriburuko Moreno kalean dagoen erakundeko arduradunek. Eta urtero bezala, tradizio handiko etxera bertaratu ziren ehunka kide eta lagunek gazteen dantza eta alaitasunez gozatzeko aukera izan zuten, trinketean zein eraikineko areto nagusian.
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Ekitaldiz josita dator abenduaren 9tik 11ra egingo den Berlingo 'Euskal Koreografoen 2. jaialdia'. Mikel Aristegui dantzari donostiarra da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Berlingo Euskal Etxeak ere laguntzen du ekitaldia. Aurten, jaialdiak euskal dantzari eta koreografoak biltzeaz gain, Edorta Jimenez eta Itxaro Borda idazleak, bertsolariak eta zinegileak ere bilduko ditu hiri alemaniarrera. "Dantza hazten ari da Euskal Herrian baina, tamalez, oso astiro, eta europar batazbestekotik oso urrun dago", azaldu dio Aristeguik EuskalKultura.com-i. "Berlinek tamaina honetako jaialdi bat egiteko baldintza egokiak eskaintzen ditu".
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Eusko Ikaskuntzak euskal historian arrastoa utzi duten emakumeak omenduko ditu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) eta omenaldiaren irudi izateko garai desberdinetako 44 emakume aukeratu ditu. Emakume horien aurpegiak ageri dira Kukuxumusuk diseinatu duen elastiko oroigarrian eta Eusko Ikaskuntzak horietako 180 zozketatuko ditu ondoko lehiaketan parte hartzen duten munduko pertsonen artean.
Gehiago irakurri...
2011/11/09

Euskal etxeen arteko harreman sendoak gailendu ziren joan den asteburuan burututako Villa Mercedeseko XI. Immigrantearen Jaian. Izan ere, bertoko Euskal Etxea-k gonbidaturik, Cordobako Baietz musika taldea protagonista izan zen hiriko 'Calle Angosta-Kale Estua' izeneko kulturgunean egindako festan. Laura Nobile eta Marita Echave-ren hitzaldiak ere programan zeuden, baina igandean izandako ekaitzagatik bertan behera utzi behar izan ziren. Eguraldi txarra gorabehera, hamar mila bat bisitarik izan zuten Euskal Herriko dantza eta musikaz gozatzeko aukera, eta ikuskizunetan parte hartzeaz gain, Pirinioetako plater onenak dastatu ahal izan zituzten euskal etxeko kideek muntatutako standean.
Gehiago irakurri...
2011/11/08

Gaur goizean zehar Eusko Jaurlaritzako ofizialki onartuko ditu, seguruenik, Argentinako bi euskal etxe bere erregistro ofizialera: Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' elkarteak. 'Izatez Harro' euskal etxearen kasuan, berriki sortutako elkartea da eta bi urteren buruan lan aipagarria egin du, bereziki elkartasun eta gizarte-laguntza arloan. 'Gure Etxe Maitea' elkarteari dagokionez, hainbat urte zail bizi ondoren eta jaurlaritzaren ezagutza ofiziala galdu ostean, birsortze prozesu sakon bat burutu du euskal etxeak, eta gaurko onarpenak ahalegin hori aintzat hartuko du, elkartea aurreko mailara bueltatuz.
Gehiago irakurri...
2011/11/08

Ezer gutxi falta da 2011 hau bukatzeko eta urte berriaren hasierarekin batera, mendeurrenaren ospakizunari ekingo diote Rosarioko euskaldunek. Euskadira joandako euskal etxeko ordezkaritza bueltan dago jadanik bidaiaren oso balantze onarekin, adierazi duetenez. Baina 'Ehun Urte Abertzaletasun' delako jairako proiektuak bideratzen diren bitartean, euskal etxeko lagunek ez dituzte eguneroko ekintza, lana eta topaketak baztertzen. Hori dela eta, urriaren 15ean Aralarko Mikel Deunaren eguna oroitu zuten rosariotarrek Dantzari Elkarretaratze batekin. Musikarekin jarraituz, astebete beranduago, esan nahi baita urriaren 22an, Lagun Artean abesbatzaren kantariak izan ziren Koru Topaketaren protagonista.
Gehiago irakurri...
2011/11/08

Ostegunean, Mundu-Batzarreko egitarauak 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko VIII Mintegia baitaratu zuen. Gure inguruan beste administrazio batzuek nola tratatzen duten eta ze ekimenak abiatuak dituzten kanpon bizi dituzten herritarren alde izan zen batzarrera gonbidatuek azaldu zuten gaia. Etorri ziren, besteak beste, Espainiako gobernuko 'Kanpoko Espainiar Herritartasun Zuzendaritza Nagusi'tik eta Katalunia eta Galiziako gobernuetako Diaspora gaietarako bulegoetatik, geroago, mahai ingurura unibertsitateetako ordezkariak ere bildu zirela.
Gehiago irakurri...
2011/11/07

Euskaldunen Kolektibitatearentzako garrantzi handiko bi ekimen gertatzen ari dira dira oso denbora laburrean. Alde batetik, bukatu berria den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak hainbat euskal etxetako ordezkariak bildu ditu joan den astean Donostian. Bestetik, Diasporako jai handienetakoa den Argentinako Euskal Astea gaur bertan hasiko da Atlantikoaren alde honetan, Necochean hain zuzen. Urtero bezala, Argentinako eta beste hainbat tokitako euskaldun, euskaltzale, dantzari, kirolari eta musikari elkartuko ditu hitzorduak. Omenaldiak, dantza, erromeriak eta egitarau oparoa duen aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalean baitan Aukeran Dantza Taldea eta Drindots taldea ere izango dira partaide.
Gehiago irakurri...
2011/11/07

Asteazken arratsaldean inauguratu zen ofizialki Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra, nahiz eta goizetik hasiak ziren topaketaren jardunaldiak, euskal etxeetako eta federazioetako ordezkarien aurkezpenekin. Eguerdiko atsadenaldiaren ostean arratsaldeko jarduna 'Mr Basque' liburuaren aurkezpenarekin hasi zen. Mielanjel Elustondo kazetariak idatzi du eta William A. Douglass antropologo estatubatuarraren biografia da. Preseski, Bill Douglass bera izan zen aurkezpenaren ostean batzarraren inaugurazio hitzaldia emateko ardura izan zuena. Arlo instituzionalean, Lopez lehendakariak ongi etorria egin zien partehartzaileei. Jarraian, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronikaren bigarren partea.
Gehiago irakurri...
2011/11/04

EuskalKultura.com Donostiako Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra jarraitzen ari da eta Kursaal jauregian jarri duen standean Diasporako euskaldunak eta euskal etxeetako ordezkariak artatzen ere. Aldi berean, wegbunean eta facebook zein twitterren bidez gure irakurleei kongresuaren berri ematen ari gara. Jarraian, lehen jardunaldietako argazki sorta bildu dugu. Asteazken goizeko saioaren kontaketarekin hasi eta hurrengo artikuluetan bilduko ditugu arratsaldeko irudiak: Lopez lehendakariaren parte hartzea inaugurazio ekitaldi ofizialean, William Douglassen aurkezpena eta euskal etxe beteranoei omenaldia.
Gehiago irakurri...