2012/03/26

Euskara ikasturte berriari ekin dio Asuncion hiriburuan Jasone Euskal Etxe paraguaitarrak, Jesus Nazabal irakasle eta HABE laguntzaile. 2012 ikasturteko eskolak martxoaren hasieran abiatu ziren elkartearen egoitzan eta astero bitan emango dira, hiru orduko klaseetan banatuta. Asunciongo Jasone Euskal Etxeak, bestalde, Urteroko Batzar Nagusirako deia egin du apirilaren 27rako, gai zerrendako hizpideetako bat Zuzendaritza Batzordea datozen bi urteetarako berritzea izanik. Hautagaien izenak aurkezteko epea zabaldu dute horretarako.
Gehiago irakurri...
2012/03/23

Euskal kultura bizi bizi izango da bihar Carabanchelen, Madrilgo auzo honetako bizilagun talde batek eta Euskal Etxeko zenbait bazkidek antolatu duten Bigarren Euskal Jaiari esker. Ekimena 2009an antolatu zen lehen aldiz, eta harrera bikaina izan zuen carabancheldarren artean. Bertakoek eskatuta, bigarren edizio hau antolatu da aurten eta bihar bertan euskal kolorez eta soinuz jantziko du auzoa, euskal etxeko dantzari eta txalapartariei esker. Ondoren, Carabanchelgo Casa del Barrio auzo elkartean babarrun jana egingo da.
Gehiago irakurri...
2012/03/23

Indian bizi diren euskaldunei egindako harrerarekin bukatu zuen asteazkenean Lehendakariak herrialde honetara egin duen gizarte- eta enpresa-arloko misioa. Ekitaldia New Delhin egin zen eta bertan lehendakariak bidaia "sentsazio baikorrarekin" bukatzen zuela adierazi zuen, emaitza zehatzak epe ertainean ikusiko direneko ustea agertuz. Euskal Herriko ia ehun enpresa eta erakundetako ordezkariak izan ditu lagun lehendakariak bidaian.
Gehiago irakurri...
2012/03/23

Bertoko eta kanpoko euskaldunak biltzeko asmoz, Euskal Kultur Jai handi bat antolatzen ari da Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Euskal kultura komunitate osoarekin partekatzea helburu duen festa hau uztailaren 27tik 29ra izango da eta, behin betiko programa ixteke, jakinarazi dute mota askotako proposamenak ari direla prestatzen, tartean ur-ekintzak Parana ibaian, umeentzako jokoak, sukaldaritza tailerrak eta dantza eta musika ikuskizunak. Kari horretara, parte hartzeko gonbite berezia luzatzen die Eusko Etxeak Argentina barru eta kanpoko euskal etxeetako dantza talde eta musikariei. Kostuei dagokienez, laster eskainiko ditu euskal etxeak ostatu prezioak.
Gehiago irakurri...
2012/03/22

Idahoko Ordezkari Ganbarako "State Affairs Committe" delakoak Euskal Herriko egoerari buruzko adierazpen publiko bat onetsi du, bere poza adieraziz ETAren ekintzen eteteagatik eta egoera berriarengatik. Horren aurrean Idahoko legebiltzarrak Espainiako eta Frantziako gobernuei, zein Euskadiko eta Nafarroako agintariei "elkarrizketa sustatzeko" gonbidetea luzatu die, bake iraunkorra lortu ahal izateko. Idahoko euskal komunitateak bultzatu du ekimena, 2002an egin zuen bezala. Orduan arrabotsa sortu zuen adierazpen hark; oraingoa "azkena izango den itxaropena" dute Idahoko eta AEBetako euskal komunitateko eragileek.
Gehiago irakurri...
2012/03/22

Gaur ostegun arratsaldez kontzertua eskainiko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Maddi Zubeldia kantariak Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariek lagundurik, "Iparraldea bertan" zikloaren barne. Emanaldia zuzenean segitu ahal izango da internetez, streaming bidez [gogoratu zuzenean izango dela, Donostian arratsaldeko 7:30ak direnean; Londresen 6:30ak; Argentinan 3:30ak; Mexiko Hirian eguerdiko 12:30ak; Kalifornian goizeko 11:30ak; Australiako Sydneyn ostiraleko goizaldeko 5:30ak...]. Aukera polita bestela bertaratu ezin dutenentzat, etxetik internetez kontzertuko partaide izateko Donostian.
Gehiago irakurri...
2012/03/22

Protokolozko bisita egin zion joan den martxoaren 16an Cordoba probintzia argentinarreko Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeko Zuzendaritza Batzordeak bertoko herri-etxeko zuzendaria den Walter Paez-i. Hainbat gaiz hitz egiten zuten euskal etxeko kideek eta probintziako gobernuaren ordezkariak, tartean, Euskal Herria Enparantzaren etorkizunaz. “Plazari dagokion proiektu bat eskuratu genion Paez-i, Rio Cuartoren ibaiertzea hobetzeko probintziako gobernuak daraman planean sar dezan”, adierazi diote EuskalKultura.com-i azken azaroan hautatuak izan ziren euskal erakundeko batzordekideek.
Gehiago irakurri...
2012/03/21

"oroitzapenen frontoia: desagertu diren antzinako kantxak" izenburupean, pilotari buruzko artikulu interesgarria zekarren atzokoan Tandil herriko Tandil Diario egunkariak, euskal pilotak Buenos Aires probintzia argentinarreko hiri horretan izan duen historia historia bilduz. Claudio Acevedok sinaturik, artikuluak hiriak izan dituen pilotalekuen historia egiten du, Asquet delako batek 1895ean eraiki zuen kantxatik abiatu eta gaur egungoetara iritsiz, aipatuz azken hauen artean Club Hipiko eta 'ferrocarril Sud'ekoa, Club Nahuel-ekoa, La Florida eta Banco Provincia-koa eta, bistan da, Euskal Etxeak bere baitan duena. Artikulua ekarri dugu hona.
Gehiago irakurri...
2012/03/21

La Platako Euzko Etxearen baitan zabalik segitzen duen “Atzoko eta gaurko emakumeak: beraiek ere gure historiako partaide” izeneko argazki-erakusketa estreinatu zen euskal elkartearen egoitzan martxoaren 12an. Egun berean, eta Buenos Aires probintziako hiriburu den herri berean, Udaleko Urrezko Aretoan, Erakunde eta Gizatalde Atzerritarren Udal Zuzendaritzak euskal etxeko kide den Maria Rosa Ibarguren de Macuso gailendu zuen “Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen Hautaketa” ekitaldian.
Gehiago irakurri...
2012/03/21

Murtziako Euskal Etxeak urteurren biribila ospatuko du aurten, bere lehendabiziko hamarkada betetzen baitu 2012honetan. Euskal elkarteak bere bilkura nagusia egin zuen iragan martxoaren 11an eta, besteak beste, aurten egingo diren ekimenen berri eman zuen. Ohiko jarduerez gain --euskera eskolak, musa, hileroko bazkaria...-- beste sail batzuk ere ari dira prestatzen: emakumeari buruzko hitzaldi bat, liburu aurkezpen bat, poesia eta musika irakurraldi bat, sukaldaritza ikastaro bat... Urtea bizi bizi hasi da Murtziako Euskal Etxean.
Gehiago irakurri...