2012/05/17

Amaitu da Literaldia 2012 eta Bartzelonako Euskal Etxeak balioespen oso baikorraegin du euskal literatura Kataluniaraino ekartzea helburu duen jaialdiaz. Ez hori bakarrik, aurtengoan jaialdiak sare sozialen bitartez mundu zabaleko literaturzaleengana ere heltzea lortu du, eta antolatzaileak pozik agertu dira Twitter bidezko literatur lehiaketen arrakasta dela eta. Mikroipuin lehiaketan ehundik gora narrazio labur bildu dira, euskaraz eta katalanez, eta Makroipuinaren harian ere makina bat lagun aritu izan dira istorioa idazten.
Gehiago irakurri...
2012/05/17

Dina Rivera margolari argentinarraren eskutik helduko dira Buenos Airesera Jose Angel Irigaray olerkari nafarraren euskarazko poemak. Olerkiek “egile liburu” txikiak osatzen dituzte, eta eskuz idatziak dira. Erakusketako parte dira eta pintore argentinarraren irudien muina islatzen dute. Datorren astelehenean, maiatzaren 21ean, 'Trazu ibiltariak' izenpean inauguratuko den pintura erakusketan aurkeztuko dira. Lanak ekainaren 4a arte egongo dira ikusgai NES Zona 54 Arte Galerian, Piedras kaleko 182an, Buenos Aires hiriburuan.
Gehiago irakurri...
2012/05/16

Uruguaiko Ordezkarien Ganberak ezohiko saio bat egingo du gaur, aurten Mendeurrena ospatzen ari den Montevideoko 'Euskal Erria' Euskal Etxearen gorazarre. Ekitaldi horretan, Jose Andres Arocena diputatu nazionalak eskatuko du hitza, euskaldunek Uruguaiko historian zehar utzi duten arrastoa eta gaur egun ere egiten duten ekarpena aipatuz, ekarpen horren adierazle Euskal Erria Euskal Etxea bera. Uruguaira XIX. mendearen lehenengo erdian iritsi ziren Goizuetako nafarren ondorengo den Arocenak euskal emigranteek bertan ereindako baloreak aipatuko ditu, EuskalKultura.com-i adierazi dionez, beste hainbat uruguaitar bezala harro baitago arbasoengandik jasotako oinordetzaz. Bestalde, Uruguaiko Posta Zerbitzu Nazionalak euskal mendeurren honi eskainitako seilua aurkeztuko du ostiral honetan Montevideon, Euskal Erriaren San Jose 1168ko egoitzan egingo den beste ekitaldi batean.
Gehiago irakurri...
2012/05/16

'Jarraitu eta hazi', lelo horrekin ospatu zuen Limako Euskal Etxeak Aberri Eguna iragan apirilaren 22an. Ekitaldiak meza elizkizun batekin hasi ziren eta Perun oso ezaguna den euskaldun bat izan zen gidaria: Miguel Irizar, Callaoko apezpikua azken 22 urtetan. Ondoren, elkarteko kide eta lagun asko bildu ziren euskal etxean egin zen bazkarira. Elkarteko presidente Raul Noblecillak gogoan izan zituen aurreko zuzendaritzak eta eskerrak eman zizkien bertan parte hartu zuten gazteei, euskararen eta euskal kulturaren aldeko apustuaren lekukoa hartzeagatik.
Gehiago irakurri...
2012/05/16

Lehenengo klasea datorren larunbatean izango da, arratsaldeko 4etatik 6etara eta elkarretaratzean parte hartzeko ez da aldez aurretik ezer jakin behar. Eskolak Marina Aranguren irakaslearen ardurapean egingo dira eta hileroko maitasuna izango dute. Euskara tailerra San Miguel-go Askatasunaren Bidea elkarteak aurten burutuko dituen ekintzetako bat da. Horrez gain, solasaldiak, sukaldaritza topaketak, Euskal Herria ezagutzeko hitzaldiak eta komunitateari begirako standak antolatuko ditu “Euskal Herriko kulturaren euskarri eraginkor eta kreatzailea” eskaini nahi dion Buenos Aires probintziako euskal elkarte honek.
Gehiago irakurri...
2012/05/16

Eskabidea Estatu Batuetatik etorri da. NABOko Euskara koordinatzaile den Izaskun Kortazarrek Boisetik idatzi digu esanez leku bat dagoela libre uztailean Euskal Herrian antolatu duten barnetegian. 2. Mailako ikasleentzat da eta zazpi ikasle dauzkate dagoeneko eta zortzigarrena behar dute barnetegia gauzatzeko gutxieneko partaide kopurua lortzearren. Interesatuta bazaude edo hala egon daitekeen inor ezagutzen baduzu, idatzi artikulu honetara ekarri ditugun helbideetara. Aukera polita izan daiteke Diasporako ikaskideekin kontaktatzeko edota, euskararekin batera, zeure ingelesa ere praktikatzeko.
Gehiago irakurri...
2012/05/15

Argentinako Arrecifestik, bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko eta aldo berean FEVAko idazkaria den Marta Abarrateguik idazten digu gogora ekartzeko gaur bezalako egun batean, 2007ko maiatzaren 15ean, Adalberto Pedro Loyola, urte askotan Arrecifesko txistularia eta bertako eta Argentina osoko bizpahiru belaunaldirentzat euskal erreferente bat izan zena hil zela. Amelia Irigoyenekin ezkondua, ez zuten seme-alabarik izan, baina zendu zenean umezurtz utzi zituen euskal etxeko eta euskal gizataldeko hainbat eta hainbat jende. Potxolo gogoan, Euskaldunak Denak Bat-ek maiatzaren 15a nazioarte mailan 'Txistulariaren Eguna' ospatzeko deia berretsi du.
Gehiago irakurri...
2012/05/15

Hogeita hiru urteko gazte aretxabaletarra da Maite Fraile eta, beste gazte askok egin ohi duten bezala, Euskal Herria utzi eta kanpora abiatu da, bere kasuan Londresera, menturaz esperientzia berrien bila, beste hizkuntza bat ikasi eta kultura eta giro eta molde berriak ezagutzeko, seguruenik ekonomikoki Euskal Herrian bizi dugun langabezia eta krisi ekonomikoa ere sustatzaile. Maitek bideo bat egin du egun Londresen bizi diren gazte euskaldun batzuk elkarrizketatuta, eta interneten ezarri du.
Gehiago irakurri...
2012/05/15

Duela 75 urte heldu ziren lehen aldiz Ingalaterrara, bakarrik eta beldurtuta, gurasoak 1937ko gerra eta bonbardeketen artean utzita. Iragan asteburuan ume horietako batzuk, orain edadetuta, Southamptonen bildu ziren eta omenaldia jaso zuten, euren etorreraren 75. urteurrenean. Omenaldiaren antolatzaileak Basque Children of '37 elkarte ingelesa eta Eusko Jaurlaritza izan ziren. Euskal ordezkaritzaren buru Idoia Mendia Bozeramaile eta Justizia Sailburua eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia izan ziren.
Gehiago irakurri...
2012/05/15

Aurten bere Mendeurrena ospatzen ari den Txileko Euzko Etxea eskarmentudunarekin batera, bada Santiagon beste euskal etxe ofizialdu bat. Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) du izena eta Mapochoko hiriburuko 'Estadio Español' elkartearen baitan mugitzen den euskaldun talde batek sortu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 2010ean onartu zuen euskal etxetzat. Imanol Carredano izan zuen lehenengo lehendakari, eta Rossana Arza lehendakariorde. Aurten Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin direlarik, Rossana Arza pasatu da lehendakari izatera. Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berrituko lau kidek bisita egin berri diote Euskadiren Txileko Ordezkari den Ana Urchueguia-ri Ordezkaritzak Las Condesen duen egoitzan.
Gehiago irakurri...