2012/06/27

Lagun Onak-eko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin dituzte joan den asteburuan Lapridako euskal etxean, erakundeko estatutuek arautzen dutenari segituz, Martin Adrian atera delarik berrautatua lehendakari. Adrianekin batera arituko dira batzordekide, besteak beste, Abel Edgardo Larraza, lehendakariorde; María Claudia Aguerre, idazkari; María Ester Arrondo, idazkariorde; Federico Vara, diruzain; y Aldo Larralde, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2012/06/27

Hagio Sho japoniarra euskaltzale handia da eta Tokioko Euskal Etxeko zuzendaritzatik lan garrantzitsua egiten ari da azken urteotan bere herritarren artean euskal kultura zabaltzearren. Iragan maiatzean ale berria egin dio ekarpen horri, euskal kulturari buruzko liburu bat argitaratu baitu Hiromi Yoshidarekin batera. Lan honek Euskal Herriko gaur egungo gizartean sakontzen du, japoniarrek euskaldunez dituzten zenbait topiko argituz. Sho-ren esanetan bere herrian oso ondo ulertzen dira euskal munduko zenbait ideia: adibidez, Oteizak eta Chillidak darabilten hutsaren kontzeptua, taoismoan eta zen pentsamenduan ere ageri baita, adierazi dio EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/06/27

Ohitura edo sinesbide zaharrei helduta, edo besterik gabe lagunekin elkartzeko aitzakiarekin, San Juan Gaua ospatu da Argentinako euskal etxe askotan azken egunotan; beste batzuetan, General Las Heraseko Zazpirak Bat euskal etxearen kasua tarteko, datorren asteburuan izango da topaketa. Mota anitzeko ekintzak burutu dira, besteak beste afariak, dantza ikuskizunak, panpinaren erretzeak eta jolasak. Sua izan da zalantzarik gabe hitzordu guztietako protagonista amankomuna. Neguko gauei berotasun apur bat ekartzeko, Necochea, Cañuelas, Buenos Aires, Bahia Blanca eta Gral. Rocako euskaldunek San Juan sua kitzikatu dute, musika, abesti eta jauziekin. Hona aipatu ospakizunen laburpen argazkidunak.
Gehiago irakurri...
2012/06/26

Akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak eta Gernikako Bakearen Museoko Fundazioak, ‘Gernikako Bonbardaketa -75 urteurrena’ erakusketa errezibitu nahi duten Mercosur-ko euskal etxeetara iritsi ahal izan dadin 2012ko gainerakoan eta 2013 osoan zehar, Buenos Airesko Euskadiko Ordezkaritzak koordinatuko duen egutegi bati jarraituz. Horretarako, erakusketa jaso nahi duten euskal etxeek Ordezkaritzarekin jarri behar dute kontaktuan erakusketa eskatu (artikulu honi erantsi diogun eskabidea erabiliz) eta baldintza eta xehetasun guztiak bilera birtual baten bidez adosteko. Eskaerak egiteko epea uztailaren 10ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2012/06/26

Joko Olinpikoen bezperan instalazio eta azpiegitura berriak ari dira inauguratzen Londresen etengabe eta hiriak giro berezia du egunotan. Irekiera horien guztien artean, hilaren hasieran euskal komunitateak adi-adi jarraitu zuen bat ere gertatu zen: Donostia jatetxearena. Ardo inportazioaren bitartez euskal gastronomiaz maitemindu zen bikote batek zuzentzen du jantokia eta Euskal Herriaren zati bat ekarri du Ingalaterrako hiriburura. Jatetxeko sukaldari burua Donostiako A Fuego Negro eta Urepel jatetxeetan trebatu da, eta arrakasta gehien izaten ari den platera ez zenukete asmatuko: bakailaoa pil-pil erara!
Gehiago irakurri...
2012/06/26

Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-en, bertako euskaldunek eta euren lagunek, herriko Udala ere lagun, tokiko euskal elkartea sortu zeneko 16. urteurrena ospatu zuten joan den igandean, ospatu ere herriaren fundatzailearen izena daraman Club Altube delakoan, eta oñatiar haren biloba ere, adinekoa bera, bertan zela, Udaleko Kultura zuzendariarekin eta beste hainbat lagunekin batera. Gipuzkoako Oñatirekin senidetuta dagoen herri honetan eginiko ekitaldiko berri bildu dugu Noticias Paceñas egunkaritik jasota.
Gehiago irakurri...
2012/06/25

ETBn uztailean hasiko den saio batean aurkezleari sostengua emanez parte hartzaile aritzeko Diasporako gazte gizonezko baten bila ari da Euskal Telebista. Estatu Batuetakoa edo beste herrialde batekoa izan daiteke eta eskatzen zaion bakarra euskara maila onargarria eta kameraren aurrean natural agertzea da, uztail-abuztua Euskal Herrian pasatzeko prest egotearekin batera. Hautatutakoa, baldintza beretan dauden biko talde batekin hasiko da, horietako bat Rocio Basterra euskaldun argentinarra. Bai, gure irakurleek dagoeneko ezagutzen duten Rocio irakasle, euskaltzale eta pilotaria, uda honetako ETBko izarra bilakatzekotan da.
Gehiago irakurri...
2012/06/25

Inoiz baino biziago dago Olavarriako euskal etxe argentinarra. 2010ean bertako euskaldun talde batek erakundea berreskuratzea erabaki zuenetik, ekintzak ez dira gutxi Gure Etxe Maitea-ren egutegian. Egun hauetan, uztailaren 1era arte, ‘Euskal Aztarna Argentinan’ erakusketa ikusgai egongo da euskal etxeko egoitzan. Horrekin batera, janari salmenta aktibatu du Gure Etxe Maitea-k. “Oso aukera ona da jendearentzat, eramateko eta jateko prest saltzen dugulako. Eta guretzat diru-sarrerak eskuratzeko bide bat da; gauza anitz egin behar ditugu oraindik etxea dotoretzeko eta horrek dirua eskatzen du”, adierazi dio Susana Mendizabal etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i. Hurrengo salmenta uztailaren 9an izango da eta menua, lokroa.
Gehiago irakurri...
2012/06/22

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria San Frantziskoko Basque Cultural Center-en izan zen asteartean eta Lehendakari Agirre Center (LAC) egitasmoaren berri eman zuen. Nazioarteko unibertsitate eta politika ikerketa zentro entzutetsuek sustatzen dute proiektu hau, tartean New Yorkeko Columbia Unibertsitatea eta George Mason Unibertsitatea. bertan iragarri zenez. Zentroaren helburua da Euskal Herriak zenbait arloetan erdietsi dituen lorpenak ezagutzera ematea eta horiek lortzeko erabilitako estrategiak nazioarteko komunitatearekin partekatzea. Etzi igandea Ibarretxe New Yorken izango da eta hiriko Eusko Etxean aurkeztuko du LAC.
Gehiago irakurri...
2012/06/22

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat New Yorken izango da datorren astelehenean, Etxebizitza sailburua Iñaki Arriola eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia buru, 'United Nations Public Service Awars' delako saria eskuratzeko. Nazio Batuen sari honek Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak bultzaturiko "Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan" partaidetza proiektua aintzatetsi du. Sari hau, zerbitzu publikoaren bikaintasunari ematen zaion nazioarteko aintzatespenik garrantzitsuena da, adierazi dute euskal exekutibotik.
Gehiago irakurri...