euskal diaspora eta kultura

2013/01/14
Fermin Muguruza musikari euskaldunak zuzendu duen "Zuloak" luzemetraiak harrera bikaina izan du Argentinan, eta Clarin egunkariak amaitu berria den 2012. urteko hamabi filme onenen artean aukeratu du. Zerrendako lanen artean Martin Scorsese, Aki Kaurismaki eta Christopher Nolan bezalako zuzendari ezagunen azken lanak daude.
2013/01/14
Kultur teknikari postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenek datorren ostiralera arte daukate CVak bidaltzeko epea. Teknikaria Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, dagoeneko lanean ari den lantaldearekin bat eginez. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere gain hartuko ditu. Hautagaiek euskara jakitea eskatzen da eta katalana ere menperatzea hobesten da.
2013/01/02
Kaixo, irakurle adiskide hori: urtero bezala sasoin honetan, EuskalKultura.com-ek egun batzuk hartuko ditu urte berriaren hasiera honetan barne-lanei ekiteko eta datozen egunetan ez dugu buletina plazaratuko. Aste t'erdi inguruko tartea izango da, urtarrilaren 14ean, astelehena, txintxo-txintxo itzuliko baikara zuekin urte osoan daukagun eguneroko hitzordura. Egun hauetan ere, dena den, zuen zerbitzura jarraituko dugu betiko legez, ohiko leku, email eta telefonoetan, baita Facebook eta Twitter-en ere. Segidako artikulu honetara, azken pare bat asteetan iritsi zaizkigun zorion-mezu eta urte berri agurrak bildu ditugu, usadio bilakatu denari jarraiki. Urte Berri On!
2013/01/02
Kulturak edo ohiturak eraginda, urte zahar/urte berriko egunak denboraldi aproposa izan daitezke balantze eta gogoetak egiteko. Batzuentzat egun batetik beste batera pasatzea baino ez da abenduaren 31ko gaua. Beste batzuek, berriz, berriro abiatzeko aukera bezala bizi dute eta urte berriaren alde hori azpimarratzen dute. Edozein kasutan, ez dago gaizki noizean behin geldialdi bat egitea, atzera, ingurura eta aurrera begiratzeko nola gauden jakiteko. EuskalKultura.com-eko argentinar korrespontsal Sabrina Otegik galdetegi bat pasatu dio Mikel Ezkerrori, honek bere irakasle eta ikerle esperientziatik erantzun dezan.
2013/01/02
Norma Riosek artikulu hau sinatzen du Euskal Argentinaz, aurten elkarte honen orain arteko lehendakari Pierra Lakok lekukoa Monika Legartori pasa diola-eta. Pierra 1990etan bidaiatu zen Argentinara lehen aldikoz, hara joana zen osabaren arrastoaren gibeletik. Arrakasta ukan eta kusiak eta bere familia argentinarra ezagutu zuen Pierrak. Horrek egoera berean dauden jendeei laguntzeko Euskal Argentina sorrera eragingo zuen. Elkarte honek Ipar Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko harremanak sustatu ditu, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea ere lankide. Hori guztia hartzen du hizpide CVFko idazkari den eta bera ere langintza horretan laguntzaile den Norma Rios emazte atxiki euskal-argentinarrak.
2012/12/31
2012/12/31
Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 28an argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2013 urteko atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia. Aurtengo deialdirako zuzkidura orotara 202.000 eurotakoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da.
2012/12/31
Londresko Euskal Etxeak ekimen berria jarriko du abian 2013 urte berriarekin batera: "Euskal Playgroup" taldea. Elkarteko txikienei zuzenduriko ekimena da, eta helburua Londresen bizi diren neska-mutil euskaldunek beste haur euskaldunekin jolasteko aukera izatea da, horrela bidenabar, euskara hitz eginez harremandu eta diberti daitezen. Seme-alabak dituzten elkarteko kideek sustatu dute ekimena eta urtarrilean hasiko da taldea, seguruenik larunbatetan.
2012/12/31
Urte aldaketarekin, 2013aren hasierak, besteak beste, aldaketa garrantzitsu bat ekarriko du NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteak biltzen dituen erakundearen baitan: azkeneko zazpi urteotan federazioko sustatzaile, edo argiago esatearren, koordinatzaile exekutibo lana egin duen John Ysursak bere postua utzi eta haren ordez Kate Caminok hartuko du, NABOren webgunearekin zerikusia daukaten gauzetan Lisa Corcostegui izango delarik teknikari. Aldaketa urtarrilaren 1ean gauzatuko da, lehenengo asteetan transizioa ezinbestekoa suertatuko bada ere.
2012/12/31
Luzaz gogoratuko duten urteari eman zioten ‘azken agurra’ Zazpirak Bat Euskal Etxeko lagunek, elkarteak hori ospatzeko aurreratutako festa ikusgarrian. Ospakizuna erabat arrakastatsua suertatu zen eta antolatzaileen esanetan “jai aretoa gainezka zegoen; azken ospakizunetan bezala, lekua txikiegia geratu zitzaigun”. Olentzerok ere ez zuen jai hau galdu nahi izan eta afalostean, opariz betetako poltsa eskuan, agertu zen guztien poztasunerako. Topa egiteko momentuan, erakundeko lehendakari Enrique Otañok kopa altxa eta 2013an, aurten bezala, lan egiten jarraitzera animatu zituen bertaratutako guztiak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus