euskal diaspora eta kultura

2013/01/22
Eusko Jaurlaritzak gaur goizeko Gobernu Kontseiluan lau euskal etxe berri onartu ditu eta erregistro ofizialean sartuko ditu. Elkarteak hauek dira: "Asociación Gastronómica Vasca Goierri", La Platan (Argentina), "Gerora - Asociación Civil Cultural Vasca de Córdoba", Cordoban (Argentina), "Centro Vasco Etorritakoengatik", Puerto Madrynen, Chubuten (Argentina) eta "Zaragozako Euskal Etxea - Casa Vasca de Zaragoza", Zaragozan (Espainia).
2013/01/22
EuskalKultura.com-ek aurrera darrai zozketa berriarekin, non aparteko sari bat eskura dezakezun: Canon PowertShot SX120 IS modeloko argazki kamera! Horretarako, euskal kulturari loturiko argazkiak bidali beharko dizkiguzu: dantza ikuskizunak, Danborrada, Inauteriak, pintxo-afariak... Eta argazkiak ateratzeko kamerarik ez baduzu, deskriba iezaguzu 10-30 lerrotan zure euskal etxeko jarduera edo ekitaldiren bat eta euskal etxe edo elkarte horren parte izateak zuretzako zer esan nahi duen.
2013/01/22
Amaitu da, ixildu dira danborrak Donostian eta Azpeitian, 24 orduko zoramenaren ostean. Euriak eta haizeak ezin izan zuten San Sebastian eguneko jai handia zapuztu, eta Euskal Herritik nazioartera zabaldu zen danborren hotsa, munduko euskal etxeetan izan zuen oihartzunari esker. Argentinan, Arrecifeseko Euskal Etxeak aurrenekoz ospatu zuen jaia, Mexikon DFko Euskal Etxeko danborrariek hainbat urteko eskarmentua erakutsi zuten eta Madrilen Txikien Danborradak txalo zaparrada eskuratu zuen. Jarraian, jai horietako zenbait argazki eta bideo.
2013/01/22
Antzinako genealogia elkarte euskaldunak Euskal Herriko baserri eta oinetxeen argazki datu base zabal bat jarri du sarean, Panoramio izeneko webgunearen bitartez. Ekimen honi esker Diasporako euskaldun askok bertan aurkitu ahalko dute euren arbasoen jatorrizko etxea, eta hainbat kasutan, baita etxeari eta leinuari buruzko informazio historikoa ere. Egunero aberasten ari den baliabidea da. Saia zaitez zeurea topatzen edo zeureaz daukazun informazioa konpartitzen.
2013/01/18
Xiberoko kulturgile eta gazte talde bat aurtengo pastorala ari da prestatzen jada, martxoan Gotainen aurkezteko asmoz. Bihar bertan Mustraka egingo dute Urdiñarben, aktoreak eta gaia aurkezteko. Ikuskizunak Euskal Herriko tzigano edo ijitoen historia azalduko du, eta 14 kantari gaztek antzeztuko dute. Hain zuzen ere, gazteen parte hartzea sustatzeaz eta pastoralaren moldeak berritzeaz mintzatu zaigu pastoralaren idazle den Mixel Etxekopar: "Gauza berriak egiten direnean gazteak saiatzen dira Xiberora itzultzen eta parte hartzen. Beti buruan dugun galdera da: zer da transmisioa? Zer ukitzen ahal dugu eta zer ez?".
2013/01/18
Buenos Aires probintzia argentinarreko Pergamino hirian, bertako Lagun Onak Euskal Etxeko Batzar Nagusiak urteroko ohiko bilkura egin du eta, besteak beste, araudiaren araberako Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozka egin du, ondorioz berrautatua izan delarik elkarteko lehendakari gisa Julio Martin de Sautu, berarekin batzordekide izango direla Alicia Ruiz Moreno, lehendakariorde; Martha G. Arrillaga, idazkari; Daniela Albarracín, idazkariorde; María Delia Larrauri, diruzain; eta Rodolfo de la Vega, diruzainorde.
2013/01/18
Ameriketarako euskal emigrazioa izango du ardatz gaur bertan Nafarroako Unibertsitatean hasiko den hitzaldi zikloak, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatuta. Oscar Alvarez Gila histolariak inauguratuko du aurreneko saioa, 'El marco jurídico de la emigración ultramarina: repensando las migraciones vascas' hitzaldiarekin. Katedrak 50. urteurrena beteko du aurten eta ikasturtean zehar jarduera bereziak egingo ditu mende erdia ospatzeko.
2013/01/18
Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak pozik hasi du 2013 urtea, 2012an jarritako helburuak bete dituenaren lasaiatasunarekin. Elkartea gazte da oso --iaz bete zuen lehenengo urtea-- eta 2012an zehar dantza taldea indartzea eta sustatzea izan du helburu nagusi, Necocheako Euskal Etxeko dantza irakasleen laguntzarekin. Euskal etxeko presidente Nicolas Fagoagak urteko jardueren errepasoa egin du.
2013/01/17
Henar Chico blogari boisetarrari esker jakin ahal izan dugu sarean eskuragarri dela "Un legado que perdura: la historia de los vascos de Idaho" liburua. Doan eta pdf formatoan deskarga daiteke Eusko Jaurlaritzaren webgunetik. Liburua Boiseko Mark eta John Bieter anaien "An Enduring Legacy: The Story of Basques in Idaho” lanaren itzulpena da. Bertan Bietertarrek Idahoko euskaldunen azken hiru belaunaldien historiaren berri ematen dute, AEBetako estatu honetara heldu ziren aurreneko euskal artzainetatik hasi eta gaur egungo estatuko komunitate sendoenera heldu arte.
2013/01/17
Atzerrian euskara eta euskal kultura irakasle izan nahi dutenek horretarako online trebatzeko aukera izango dute aurten, Etxeparek eta EHUk antolatu duten online ikastaroari esker. Ikastaroak "Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (II)” izena du eta EHUko Udako ikastaroen baitan emango da. Urtarrilaren 31n amaituko da izena emateko epea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus