euskal diaspora eta kultura

2013/01/28
Donostian baino astebete beranduago antolatu dute aurten Caracasen, bertan urtero San Sebastian eguna kari antolatzen duten danborrada. Ez da originala bezain jantzia eta prestatua izango, baina zalantzarik gabe ilusio osoz aritu ziren joan den larunbatean venezuelar hiriburuko euskal etxeko kideak Sarriegiren piezak jotzen bertako pilotalekuan, bildutako lagun eta bazkideen txalo artean.
2013/01/28
Internet bidez egin daitezkeen euskara ikastaroen artean arreta berezia eman digu HABEk eskaintzen duen Aisa online ikastaroak. Doakoa delako eta edonork erabili dezakeelako. Hizkuntza aldetik, gaztelaniazko hiztunentzat diseinatua dago eta maila apal-apaletik hasita, euskara ikasten hasteko baliabide erraz eta entretenigarria da. Izenak dioen bezala, aisa ikasteko, alegia. Jarraian nola erabili azaltzen dizu EuskalKultura.com-ek.
2013/01/28
Pixkanaka argazki mordoa ari zaigu iristen argazki kameraren zozketarako. Ikusi nahi al dituzu? Madrilgo danborrada, euskal festak Argentinako hainbat tokitan, Diasporako euskaldunen Euskal Herrirako bidaiak, euskal dantza ikuskizunak, Korrika Mexikon... Argazki politak dira, bitxiak, alaiak eta, nola ez, euskaldunak %100. Lan bikaina egiten ari dira parte-hartzaileak... nahiz eta, oraindik, zureak falta zaizkigun. Anima zaitez!
2013/01/25
Irakurle askok eta askok sarri idazten dute euskara ikasteko ikastaroei edo webguneei buruzko informazio eske eta behar horri erantzunez sarean aurkitu ditugun baliabideetako batzuk bildu ditugu artikulu honetara. Batzuk online ikastaroak dira, zenbait doakoak, beste batzuk ordaindu beharrekoak... Horrez gain, sareko hiztegiak, zuzentzaileak, mintzapraktika egiteko foroak eta jokoak ere gehitu ditugu. On egin!
2013/01/25
Lapridako Lagunen Etxea euskal etxe argentinarrak euskal bitxigintza tailer kontzeptuala antolatu eta garatu zuen 2012an zehar. Silvia Azpiazu irakaslearen gidaritzapean, ikasleek beren sentipenak bitxigintzaren bidez adieraztea lortzea zen helburua eta urteari eta ikastaroari amaiera emateko, tailerrean egindako bitxiekin erakusketa antolatu zuten, euskal ikutua eta ikasleen irudimena osagai dituzten hainbat emaitza eder lortuz.
2013/01/24
2013/01/24
Bartzelonako Euskal Etxeak aurtengo euskal filmen uzta zabala erakutsiko du Zinemaldiaren 13. edizioan. Otsailean zehar egingo da euskal zine jaialdi bartzelonarra, 1ean hasi eta 28a arte. Aurten gainera jauzi berri bat emango du Zinemaldiak eta otsailaren 15ean Girona zinema aretoetan eskainiko du "Gazta zati bat" dokumentala. Animazioa, dokumentalak, film laburrak, komedia eta drama; denetarik izango da ikusgai eta, horrez gain, zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak emanaldietan izango dira, euren lanak ikusleei aurrez aurre aurkezteko.
2013/01/24
Azkue Fundazioak sortu duen EuskalPlay webguneak euskaraz jolasteko eta aldi berean euskara ikasteko aukera ematen du. Orriak bederatzi joko eskaintzen ditu, eta bakoitzak euskararen inguruko eduki bat lantzen du: euskalki ezberdinetako hitzak ikasi, sinonimoak bilatu, euskarazko hitzen jatorriari buruz ikertu, esaerak landu, euskalkien historia ezagutu edo gai ezberdinei buruzko hiztegia landu…
2013/01/23
Oscar Alvarez Gila historialari eta Diasporan adituak hitzaldia eman zuen iragan urtarrilaren 17an Nafarroako Unibertsitatean. Gaia Ameriketarako euskal emigrazioa eta mugimendu horren inguruan egin zen legedia izan zen. Hitzaldia Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatu zuen. Aurten 50. urteurrena egiten du Katedrak eta hainbat ekitaldi ari da prestatzen urteurrena ospatzeko, Mari Mar Larraza zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
2013/01/23
Urtarrilaren 19an hasi da Argentinako San Nicolas herrian, HABE Institutuak bultzaturik, irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programaren edizio berria. FEVA eta bertako euskal etxea antolatzaile, ikastaro trinko hau datorren larunbatera arte luzatuko da eta partaide askorentzat euren euskararekiko lehenengo kontaktua ari da izaten. Taldeak lau herrialdetako hogeita zazpi ikasle biltzen ditu, tartean argentinarrak, uruguaitarrak, brasildarrak eta txiletarrak. Eta beste batzuk aurretik 2004 eta 2008 urteetan egin bezala, hauek ere ‘erremoto’ urruneko ikastaroarekin trebatuko dira. Izan ere, martxoaren 4an abiatuko da lan-unitateen bidalketa. Ikas prozesua, urteko bi ikastaro trinkorekin osatuko da, neguko eta udako barnetegiekin hain zuzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus