euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badatoz Gabonak! Eskatu Olentzerori kalitatea eta opari originalak, euskal diasporako lagunek egindakoak

2023/12/11

2023ko Gabonak: Diasporako lagunek egindako aukera ugari Arbolan jartzeko Gabonak gainean ditugu! Laster urte berriari ongietorria emango diogu, beraz, ez lokartu! Etxekoei edo lagunei opariak erosi nahi badizkiezu baina oraindik ez badakizu zer erosi, proposamen hauekin lagunduko dizugu, Argentinan bizi bazara behintzat. Jarraian, ekintzaile batzuen izenak eta euren produktuak, artisau-produktuak, originalak edota edizio mugatukoak dira, gure diasporako jendeek eginak. Erregalu ...

Gehiago irakurri...


Igandean Euskal Herrira iritsi ondoren, Gaztemundu 2023ko gazteak gaur ekingo diote Gasteizen aurtengo kronogramari

2023/12/11

Gaztemundu 2023ko partaideak atzo Gasteizen, Euskal Herrira iritsi berritan Atzo igandea joan dira iristen Euskal Herrira 2023ko Gaztemundu programan parte hartuko duten munduko Euskal Etxeetako hamabost gazteak. Gogora dezagun orotara 13 neska eta bi mutil direla, 14 argentinar eta bakar bat txiletarra. Programa, berez, abenduaren 10-11tik hilaren 17raino garatuko da, oinarria Gasteiz izanik. 17an gazte partaideak Donostiara aldatuko dira, bertan biharamunean abiatuko ...

Gehiago irakurri...


Giro ederrean egin dute FIVUren zazpigarren euskara "Asteburu pasa", Rio de la Platako ertz uruguaitarrean

2023/12/07

Euskara ikasleek eta irakasleek asteburu ederra pasa zuten euskaraz bizitzen Kiyu herrian, Uruguaiko San José departamentuan  “Egun on!” euskaraz esanez jaikitzea, euskal film bati ikustea, hondartzan euskaraz jolastu edo hamaiketakoa partekatzea, eguneroko kontuak dira euskaldun askorentzat. Baina Uruguaiko euskaltzaleentzat, epe laburño batean bada ere, amets bat betetzea da. FIVUko ikasle eta irakasleek deituta, azaroaren 25 eta 26ko asteburuan, Rio de la Platako kostaldeko Kiyu herrian, euskaraz bizitzeko ...

Gehiago irakurri...


Iruñeko Ortzadar taldeak iaz Argentinan bertako Nafar Etxeekin grabatu dokumentala emango dute gaur Durangon

2023/12/06

Nafar Haziak dokumentalaren kartela euskaraz eta gaztelaniaz Gure diaspora gaur Durangon zabalduko den bertako 58. Azokako programako parte izango da, ia lehenengo minututik gainera, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak iaz grabatu eta oraintsu aurkeztu duen 'Nafar Haziak' dokumentala gaur goizean bertan jendaurretuko baitute Azokan. Emanaldia Durangon, gaur asteazkena izango da, goizeko 11:00etan, Irudienean, Zugaza Zinema Aretoan, sarrera doanik, ...

Gehiago irakurri...


Ateak itxi ditu San Frantziskoko 'Piperade' euskal jatetxe ospetsuak, Gerald Hirigoyen jabe eta chefak erretreta hartuta

2023/12/05

Gerald Hirigoyenek izen polita irabazi du San Frantziskoaldean bere "West Coast Basque" sukaldaritzarekin (arg Kathleen Harrison) Gerald Hirigoyen Aiherrako chef baxenafartarrak duela hogei urte sortua, azaro azkenean, joan den astean, itxi ditu ateak San Frantziskon 'Piperade' euskal ostatu famatuak. Bere fama, izan ere, publiko orokorraren eta sukaldaritza estimatzen dutenen artean hedatzen zen eta, gainera, San Frantziskoko Badiaren Eremuko eta Kalifornia osoko euskaldunentzat erreferentzia bat zen, zeozer berezia ospatu ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskaletxearen Muslari Eskola sortu berriak arrakasta handia lortu du, eta euskaraz ere ari da lanean

2023/12/05

Euskaletxeko Muslari Eskola berriak, jokalari “mundialistek”, gazteek eta emakumeek osatua, arrakasta handia lortu du Limako Euskaletxean musa betidanik nagusien eta batez ere gizonen jarduera izan da. Urte hasieran, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegiren bisita jaso zutenean, euskara ikastaroei buruzko gaiak adosteaz gain, Etxepare Euskal Institutuak musean ikasteko prestatutako materialaren berri eman eta jokoa euskaraz egitera animatu zituen. Geroago, urrian, Julen Menesesek eta Bittor Lópezek 44. ...

Gehiago irakurri...


Japonia: hauek dira Okinawako ekitaldian omenduko dituzten euskal diasporako kideetako batzuk

2023/12/04

Okinawan euskaldunen omenezko zeremonian lekuko izango diren bannerrak, Euskal Herriaren eta Japoniaren lokarri Gaur asteartea, abenduaren 5ean Okinawan, Itoman hiriko Bakearen Parke Oroigarrian egingo den ekitaldiak urrats berria dakar, ez bakarrik adierazirik ikerlan ineditoa egin dela Bigarren Mundu Gerran (GMG) Estatu Batuetako Indar Armatuetan euskaldunek eta euskal jatorrikoek izan zuten partaidetzaz, ondoko pausoa ere eman delako baizik, esan nahi baita emaitzak plazaratu eta hedatzeko bidean ...

Gehiago irakurri...


Bigarren Mundu Gerran Japonian erori ziren euskal gazteen oroimena aldarrikatuko dute bihar Okinawan

2023/12/04

BMGko euskal jatorriko partaideei Japonian egingo zaien lehenengo gorazarrea egingo da bihar Okinawan Astearte honetan Itoman Cityn, Okinawako uharte japoniarrean, egingo den zeremonia batek omenaldia egingo die Bigarren Mundu Gerran Pazifikoan erori ziren euskal jatorriko soldaduei —22 identifikatu dituzte orain artean—, modu berezian Okinawako Batailan, 1945an, zendu zirenei, azken mundu gerrako azken bataila handia izan zen hartan. Gorazarrean lagun izan dira Okinawako Prefeturako Bakearen eta ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskararen Nazioarteko Egunak deialdi eta atxikimendu ugari bildu ditu Argentina osoan barrena

2023/12/04

Argentina osoan zehar, kostaldetik Andeetaraino, adin eta mail guztietako euskaltzaleek Euskararen Eguna ospatu dute euskal etxeetan Atzo igandea abenduaren 3a izan zen eta Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), beraz, eta asko izan dira ospakizunarekin bat eginez mundu osoan egindako deialdi eta ekitaldiak. Argentinan bertan, ugariak izan dira antolatutako festa, zinema emanaldi, dantzaldi, musika-saio, mintzodromo, trikipoteo, QR argitaratze, eta era guztietako jarduerak, Diasporak datarekiko duen interesaren erakusle. Larunbatean hasi ziren ...

Gehiago irakurri...


Datorren igandea Euskararen Nazioarteko Eguna da (ENE) eta Euskal Diasporan eta nazioartean izango du oihartzuna

2023/12/01

2023ko Euskararen Nazioarteko Eguneko hitzorduetako bi: Argentinako La Platan, eta Espainiako Madrilen Datorren igandea, abenduaren 3a, ospakizun eguna da euskaldunen artean nonahi daudela, San Frantzisko Xabier eguna baita, eta horrek Euskararen Nazioarteko Eguna egun horretan finkatzea ekarri zuen, eta Nafarroaren Eguna ba baita ere, Nafarroako Gobernuak deituta. Bada, beraz, hiru ospakizun horiek batera egingo dituenik. Are gehiago. Urtea bukatzen ari dela, asko dira euskal etxe eta elkarteak munduan ospagai ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia