euskal diaspora eta kultura

2013/10/08
Argentinako EAJ-PNVren sorrera eta garapena azaltzen dituen ‘Euskal aberria Argentinan. Ehun urte Abertzaletasun’ liburua azaroaren 21ean aurkeztuko da ofizialki Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Horren ostean, Euskal Herriko hainbat batzokitan eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan presentatuko du bere lana idazle argentinarrak. Gogora dezagun liburua Magdalena
Mignaburu idazle argentinarraren ikerlana dela, EBBren (Euskadi Buru Batzar) eta Sabino Arana Fundazioaren babesean egina.
2013/10/07
New Yorkeko Euskal Etxeak Mendeurrena betetzen du aurten eta, ehun urte horien ospakizunekin batera, euskal Diasporaran erdigune bihurtuko da aste honetan hiri estatubatuarra. Hasteko, gaur bertan abiatuko da CUNY unibertsitatean Atxaga Katedra, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta, eta asteazkenera arte zenbait hitzaldi eta ekitaldi ireki egingo dira bertan. Ostegunean, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiak hartuko du lekukoa eta asteburuan euskal etxeak Mendeurreneko jai itzela egingo du. Jarraian, ekitaldi hauen guztien behin-betiko egitaraua.
2013/10/07
Estatu Batuetako Boise, Idaho estatuko hiriburuan 95 urte zituela irailaren 29an hildako Pete Cenarrusa bertako estatu-idazkari eta euskaltzalearen heriotzak bateko eta besteko islak izan ditu Euskal Herrian eta munduko euskal komuinitateetan. Datozen lerroak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitateko zuzendari Asier Vallejo Itsasok idatzi ditu, bertan aurten bertan bisitatu zuen euskal-amerikar ospetsu honen oroiz.
2013/10/07
Egun gutxiko bidaia izan arren, ekitaldi askotan hartu du parte Harkaitz Canok Argentina eta Txilera egindako bisitan. FILBAk gonbidaturik eta Etxepareren laguntzari esker, gaztelaniara itzulita argitaratu berria duen Twist bere azken nobela ere aurkeztu du irail hondar-urri hasieran idazle lasartearrak Buenos Airesen eta Santiagon. Argentinako hiriburuko egonaldia baliatuz, Nazioko Kongresuko Liburutegiko Kultur Gunean burututako Euskal Kultur Jardunaldien ere izan zen eta bertan, programan zeuzkan hitzorduak betetzen hasi aurretik, EuskalKultura.com-ekin hitz egin zuen.
2013/10/04
Aste hau Pete Cenarrusaren oroiz eta hari azken agurra emateko ekitaldiek ukitua ari da bizitzen Boisen. 95 urte zeuzkan eta edozein momentuan espero zitekeen bere heriotza, baina Pete Cenarrusa bakarra izan da bertako historian amerikanoei zein euskaldunei dagokienez, ez baita erraz berriz ere topatuko bertako gizarte amerikarra eta aldi berean euskaldunak hain ongi ordezkatuko dituen inor aurkitzea. Atzo bere gorpua Idahoko Kapitolioan bisitagai egon ondoren, bere aldeko elizkizunak gaur goizean egingo dira eta bihar ehortziko dute Boiseko Bellevue hilerrian.
2013/10/04
Frantses estatuko Argentinarako emigrazioarekin zerikusia duten elkarteak Izpuran bildu ziren iragan asteburuan, irailaren 28 eta 29an, Euskal Argentina elkarteak deituta. Bileran elkarte bakoitzak bere ekimenen berri eman zuen eta azken ikerketen emaitzak partekatu zituzten. Euskal Argentinak, adibidez, Argentinara eta Uruguaira joan ziren Iparraldeko emigranteen erregistroa biltzen ari da eta dagoeneko baditu Saratik eta Irisarritik "letxero" joan ziren 800 lagunen datuak. Asteburuan omenaldia egin zioten Euskal Argentinako presidente-ohi Pierra Lakori eta Frantxua Juanikotenak jarri zizkion bertsoek hitz egin ezinik utzi omen zuten, Monika Legarto elkarteko presidenteak adierazi duenez.
2013/10/04
Euskal etxeko Kultur Azpibatzordeak antolaturik, Biperraren Pesta egingo da bihar, urriaren 5ean, Argentinako hiriburuan. Jaia gaueko 9:30etan hasiko da, elkartearen egoitzaren kintxoan. Gonbite honekin batera, etxeko kide batek eskainiko duen datorren hitzaldiaren berri ere plazaratu du Azpibatzordeak. Urriaren 16an, Juan Carlos Ibarrolak "Aguafuertes Vascas. Roberto Arlt eta Euskal Herriarekiko harremana, 1935. urtean" izenburuko hitzaldia emango du. Gogora dezagun iraileko eta abuztuko hitzaldiak, Mikel Ezkerro eta Carlos Martinez-ek eman zituztela, hurrenez hurren.
2013/10/03
Etxepare Euskal Institutuak premiazko deialdia egin du Madrilgo UNEDerako Euskara eta Euskal Kultura koordinatzaile eta irakurlea aukeratzeko. Deialdi honek presako eta aparteko izaera du, ikasturtea dagoeneko abian baita eta orain arte koordinazio lanaz arduratu denak uko egin baitio ardura horri. Eskabideak aurkezteko epea astelehenean, urriaren 7an, amaituko da.
2013/10/03
Urriaren 19an Mexiko osoan bizi diren euskaldun asko eta asko elkartuko dira Vascosmexico taldearen hamar urteak ospatzeko. Festa Alberto Ituartek hiriburuan daukan Alaia jatetxean egingo da. Internet munduan sortu zen komunitatea da Vascosmexico, eta hamar urteotan 400 bat lagun bildu ditu, Jaione Arrieta sortzaileak egindako lan eskerga dela medio. Taldean jatorri euskalduna duten mexikarrak, azken urteotan Mexikora etorritako euskal herritarrak edo Euskal Herriaren izate, ohiturak eta kulturaren gainean interesa duten hainbat lagun aurki daitezke. Iñigo Bilbaok elkarrizketa egin dio EuskalKultura.com-entzat Jaione Arrietari.
2013/10/03
Juan Carlos Gonzalezek idatzitako 'Salbador Juaquín Ezpeleta' liburuaren aurkezpena ostiralean egingo da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean, Cecilia Oberti aurkezle, eta kultur arloko erreferente batzuek partaide, hala nola Roberto Bereciartua lizentziatua, Dolores Moline artista plastikoa eta Luis Albornoz esataria. Hitzordua, urriaren 4an da, Zazpirak Baten egoitzan. Gonbite honekin batera, euskal etxeak gauzatu dituen azken aktibitateen berri ere iritsi zaigu Rosariotik: boleibol, zine eta San Inazio jaia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus