euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jokoak, dantzak eta Pintxo Txapelketa berria Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeak egindako urte amaierako festan

2023/12/18

Sukaldaritza lehiaketa bat izan da Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxean 2023ko lanari amaiera emateko jaiaren ekitaldietako bat Euskal sukaldaritza tradizionala betidanik baloratu izan da diaspora finkatu den lekuetan. Azken urteotan, pintxoen zaletasunak gora egin du eten gabe, eta ospakizunen protagonistetako bat bihurtu da euskal etxeetan. Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea patagoniarrean, abenduaren 9an, larunbata, Pintxo Txapelketaren lehen edizioa deitu zuten. Lehiaketak epaimahai ospetsua izan zuen eta Euskal Etxeak ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak gaur inauguratuko du Donostian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra

2023/12/18

Giro ona atzo Gorka Alvarez Aranburuk (ezk) eta Marian Elorzak (esk) Mundu Batzarreko kideei bart Donostian egindako harrera hitzetan Atzo igandean zehar joan ziren iristen mundu osoko hainbat puntutatik Donostiara, eta euretako askok lehehengo afaria informala egin zuten elkarrekin hiriburu gipuzkoarreko Londres eta Ingalaterrako Hotelean, eta bertan egin zieten lehenengo harrera ez ofiziala Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk. ...

Gehiago irakurri...


Askatasunaren Bidearen eskutik, euskal kultura partaide San Miguel-eko Liburu Gauaren 10. edizio jendetsuan

2023/12/15

Ezkerrean, Askatasunaren Bideak Liburu Gauaren 10. edizioan izandako standa. Eskuinean, elkarteko kide diren Martín Colombet, Aluhé Flores, María Jesús Andrés, Raimundo Mendiburu eta Horacio Marotto Etxezahar San Miguelgo Askatasunaren Bidea euskal elkarteko kideentzat, Buenos Aires probintziako hiri honetako Liburu Gaua urrezko aukera bat da euren lana ezagutarazi eta lehio bat eskaintzeko Euskal Herriari eta bere kulturari. Bi eguneko ekitaldi jendetsua da, aire zabalean eta irakurzaletasuna piztea dauka helburu. Udala antolatzaile, kultur hitzordu nagusia bihurtu da inguruan, urtetik urtera ospe ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan bizi zara eta Euskal Herrira bidaiatu nahi duzu? Bidaia bat zozketatzen ari da Boiseko Euskal Museoa

2023/12/15

Boiseko Euskal Museoari laguntzearekin batera, Euskal Herrirako bidaia zoragarri bat irabaz dezakezu. Imaginatzen? Estatu Batuetan bizi zaren pertsona bat bazara (ala ez), eta Euskal Herrira gastuak oro ordainduta bidaiatu nahi baduzu, hona Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak eskaintzen dizun aukera berezia, zozketa bat medio. Bidaia zeure eskakizunei kasu eginez antolatuko zenuke, xehetasunak zeure nahien arabera Museoarekin adostuta, eta Museoak hartuta erreserbak, tour pribatuak eta zuk eskatutakoak ...

Gehiago irakurri...


AEBko Artzai Onak bidaia proposatzen du 2024an Euskal Herrira, euskal santuen bidea eginez, aita Antton gidari

2023/12/14

Erlijio turismoko bidaia proposatzen du 2024an Artzai Ona elkarteak Euskal Herrira, AEBko euskaldunen apaiza den Aita Anttonen eskutik Ipar Amerikako euskal elkarte katolikoa den Artzai Ona, bidaia antolatzen ari da 2024an Euskal Herrira, erromesaldi moduko bat egin eta fede ikuspegitik garrantzitsuak diren Euskal Herriko hainbat puntu bisitatzeko, egoitza Kalifornian duen aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarra prestatzaile eta gidari. "Fedea, gastronomia eta kultura" dira proposamenaren hiru ezaugarri nagusiak, ...

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia EEak natura ibilaldi gogoangarri batez eman dio amaiera 2023 "urte arrakastatsuari"

2023/12/14

Baskos de La Confluenciak antolatutako urteko azken ibilaldiak Villa del Chocóngo Cañadón Escondido ikusgarria zeharkatu zuen Urteko jarduerak paraje gogoangarri batean ixtea, naturaren erdian. Hori da hain zuzen pasa den asteburuan, urteari amaiera emateko, Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak antolatutako 9 kilometroko ibilaldian parte hartzera ausartu ziren lagunek erraz ahaztuko ez duten esperientzia. Euskal Etxeko bazkide fundatzaile diren Daniel Muguerza eta Graciela Salinger gidari, Neuquengo Villa del Chocóngo El ...

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa' lelopean, abenduaren 18an hasiko da Donostian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Biltzarra

2023/12/13

Abenduaren 18tik 21era Donostian, Kanpoan dauden Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra 'Eraldaroa' goiburupean datorren astelehenean hasiko da Donostian Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra. Abenduaren 18tik 21era, munduan euskal etxerik duten 25 herrialdeetako eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean ofizialduta dauden 197 euskal etxeetako ordezkariak deituta daude lau urtean behin egiten den elkarretaratze honetara. 18 herrialdek baieztatu dute dagoeneko euren partaidetza, Alemania, Argentina, ...

Gehiago irakurri...


FIVUko zuzendariek Udalekuaren balioa berretsi dute, San José de Mayon egindako euren laugarren topaketan

2023/12/13

Euskal Etxeetako zuzendariei begirako 2023ko FIVUren laugarren Udalekua San José de Mayo izan zuen gertaleku Uruguaiko Euskal Etxeetako zuzendariak laugarrenez elkartu dira esperientziak trukatzeko eta bertako euskal komunitateko erakundeen zuzendaritzan trebatzeko. San Joseko Euskaldunak Taldea elkarteak egin zuen topaketaren anfitrioi lana, eta Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxeko, Montevideoko Haize Hegoako eta Ibai Ondoko Etxeko ordezkariak San Jose de Mayo hirira bertaratu ziren ekitaldian parte hartzeko. ...

Gehiago irakurri...


Bere 125. urteurrenaren baitan, Bahia Blancako Unión Vascak antolatuko du Argentinako 2024ko Euskal Aste Nazionala

2023/12/12

2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da azaroaren 11tik 17ra, hiriko Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile 2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionala Bahia Blancan izango da, bertako Union Vasca Euskal Etxea antolatzaile, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, kontuan izanik biharamuna, azaroaren 18a, jai eguna dela Argentinan, Burujabetzaren Eguna, eta Euskal Astearen antolatzaileek nahiago izan dutela programa igandean ohiko 'azken agurreko bazkaria'rekin eta ondoko arratsalde pasarekin bukatu, ...

Gehiago irakurri...


Urte amaiera festa handia Chivilcoyko Beti Aurreran eta 2023ko 'Gernikako Arbola' lehiaketako sarien banaketa

2023/12/12

Ezkerrean, SADEko Martha Cleci eta Beti Aurrera-ko Luis Goicoechea, Silvana Barroso & Adriana Irrazabal, María Rosa Rzepka sarituarekin sari-ematean. Eskuinean, urte amaiera festa Euskal Etxea jendez betea Azkenekotik hasita, 12 dira dagoeneko "Gernikako Arbola" literatur lehiaketak Chivilcoyn bete dituen deialdiak, hiriko "Beti Aurrera" Euskal Etxea eta Argentinako Idazleen Elkartearen (SADE) Chivilcoyko adarra antolatzaile. Aurtengo sari banaketa joan den ostegunean, abenduaren 7an, gauzatu zen bertako "Pompeo Boggio" Arte Plastikoen Museoan. Lehenengo saria ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia