euskal diaspora eta kultura

2013/11/13
San Frantziskoko Basque Cultural Center (BCC) euskal etxean "Gaelic zati bat" izeneko kultur eguna egin zen iragan asteburuan, Basque Educational Organization (BEO) elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren izena "Gazta zati bat" dokumentaletik hartu da, eta film honen hariari jarraituz, BCCn ere euskal, irlandar eta eskoziar kulturen arteko harremana aztertu zen. Inguruotako euskaldun ugari bildu ziren bertara, baita Boiseko lagun batzuk ere. Harrera oso ona izan zuten egitarauko jarduerek: hitzaldiak, dantza erakustaldiak eta anaitasun afari bat. Jarraian, BCC-k argitaratutako argazki sorta bildu dugu.
2013/11/12
Bukatu berria da Villa Maria 2013ko Euskal Aste Nazionala eta urtero bezala milaka irudi, sentimendu eta pasadizo utzi dizkigu parte-hartzaile izan garenoi. Erretinan gordeta ditugun argazkiak mota askotakoak dira baina guztietan kolore berak nagusitzen dira: Hegoamerikako euskal diasporaren koloreak. Urteroko segimendua bermatzeko, EuskalKultura.com-en begiak eta kamerak ere izan ziren bertan. Hona ostiral eta larunbat goizeko momentu adierazgarrienetako batzuk.
2013/11/12
Valentziako Euskaltzaleok euskal etxea tarteko, iragan igandean poesia saio gogoangarria egin zen Godella hiriko Capitolio antzokian. Vicent Andrés Estellés poeta valentziarraren lanak aurreneko aldiz euskaraz entzun ahal izan ziren bertan, Bostezo argitaletxeak plazaratu berri duen "Estellés euskaraz" olerki liburuaren aurkezpenean. Gerardo Markuleta itzultzaileak euskaratutako bertsoak Euskaltzaleok elkarteko bi kidek irakurri zituzten taulagainean, Gemma Sangines eta Dabid Gonzalezek. "Ezinbestekoa zen Estelles euskaratzea gure literaturarentzat", adierazi zuen aurkezpenean Markuletak.
2013/11/11
Ostiralean idatzi eta argitaratu genuen aurten 2013ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza izan den Villa Mariatik, Cordoba probintzian, bidalitako lehenengo kronika. Atzo igandea, programaren azkeneko ekintza izan zen Senidetasun Bazkaria, Argentina osotik eta ondoko herrialdeetatik bildu zituen bere 1250 partaideekin, bukatu ondoren, lekukotasunen hurrengo zatiari ekingo diogu gaur. Euskal Astearen irudi-kronika (I).
2013/11/11
Veneziako Ca'Foscari unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak azaroan zehar egingo diren kultur jardunaldiak antolatu ditu, "Hiru.3.Tre" izenburuarekin. Bihar bertan abiatuko dira ekitaldiok, Jon Kortazar literatur kritikari eta EHUko katedradunarekin. Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu Venezian: aurrena bihar, Bilbok euskal literaturan duen irudiari buruzkoa; eta bigarrena, etzi, euskal eleberria eta gerra zibilaren arteko harremana aztertuz. Azaroaren 29an osatuko dira jardunaldiak, Ilargi Olaiz Soto arte irakasleak emango duen hitzaldiarekin. Gaia, arte produkzioa Euskal Herrian.
2013/11/11
Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkartea bere 90. urtemugara iritsi da eta jai handi bat antolatu du data biribil hori ospatzeko. Dantzariak eta erakundean berrogeita hamar urte baino gehiago daramatzaten kideak izan ziren jaiko protagonistak. Izan ere, euskal etxeko adin guztietako dantzariak pasatu ziren tauletatik eta instituzioko kide helduenek diploma bana jaso zuten omenaldi gisa. Urtero bezala, jaiaren ondorengo astean, dantzariak eta batzordekideak euskal etxean bildu ziren honez geroz klasikoa bilakatu den baratxuri salda partekatzeko.
2013/11/08
Villa Mariako Paco Urondo literatura taldeak prestatutako euskal poema antologia elebidunaren aurkezpenak modu berezi batez ipini zuen atzo Cordoba probintzia argentinarreko hiri honetan iganderaino ospatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionala bere ekitaldi nagusiak abiatzeko puntuan. Gaur ostirala goizeko bederatzietatik aurrera OSDE aretoan egingo den Hego Ameriketako Euskal Gizataldeen Bilkurak ekitaldi askoko egitaraua abiatuko du, tartean erakusketak, hitzaldiak, dantza erakustaldiak, FEVA bilera, erromeriak, aurkezpenak, jokoak, danborrada, kalejirak eta abar. On egin! Datozen egunetan, argazki kronika.
2013/11/08
Hamar urte egin ditu Pariseko Eskual Etxeak Saint Oueneko egoitzan eta pozik dira elkarteko kideak bertan duten giroarekin. Horrenbestez, festa handia antolatu dute egoitzaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak datorren ostiralean abiatuko dira, "Gartxot" animazioa filmaren emanaldiarekin. Ondotik, eta datorren azaroaren 23a bitartean, jarduera andana prestatu du elkarteak: ihauterietako mozorro lantegia, Berri Good taldearen kontzertua, "Gazta zati bat" dokumentala, Jon Maiaren bertso saioa eta Igotz Ziarreta argazkilariaren erakusketa, besteak beste.
2013/11/08
Sukalderako duten trebeziak, adierazi ohi duten jarrera baiezkorrarekin batera, euren fama harrotu du eta gero eta euskal etxe gehiagok eskatzen die lankidetza, hala nola Juningo Arbola Bat Euskal Etxeak joan den igandean, elkartearen egoitzaren 14. urteurrena ospatzeko San Nicolaseko Sukaldariak taldeko kideen laguntasuna galdegin baitzuen paella presta zezaten, emaitzak ohi bezala ongi satisfatu zituelarik sabelik aseezinenak.
2013/11/07
Szeged hiriko unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak "Baszk Kulturalis Napok" izeneko jardunaldiak egingo ditu gaur hasi eta larunbata bitartean. Egitarauak musika, dantza, zinea eta gastronomia uztartzen ditu eta bi hiritara zabalduko da: Budapest eta Szeged-era. Gaur euskal eta hungariar dantza plaza egingo da Szeged-en; ekitaldi irekia, nahi duenak parte har dezan. Bihar, Budapest-en, trikipoteoak eta euskal kulturari buruzko hitzaldiek giro ederra jarriko dute eta etzi "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia egingo da Hungariako hiriburuan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus