2013/09/12

Patagoniaren atea den eremuan, Immigrantearen Eguneko Festa ospatu dute Rio Negro probintziako Viedma hirian bertako eta Carmen de Patagoneseko euskaldunak biltzen dituen erakundeko bazkide eta lagunek, partaidetza handiz, urtero bezala. Beste hogei kolektibitaterekin batera, 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k euskal kultura eta ohiturak mahaigaineratu zituen bere jatorriko nortasunaren muina ezagutarazteko. Herriko jaietan parte hartzeaz gain, beste zerbaitetan ere murgilduta dabiltza instituzioko lagunak egun hauetan: 2010ean lortutako egoitzari azken konpontze-lanak egiten. “Asmoa datorren urterako bertan kokatuta egotea da”, adierazi dio Sonia Gastaminzak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/09/11

Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskal Liburutegiak eta Euskal Ikasketen Zentroak Klaus Niebel zenaren Euskal Herriari buruzko aldizkari, liburu eta dokumentu bilduma jaso dute berriki, dohaintzan. Niebelen familiak eman du artxiboa, Euskal Liburutegiaren bidez euskal gaietan sakondu nahi duten alemanen esku jartzeko. Dohaintza Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin burutu da.
Gehiago irakurri...
2013/09/11

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia eginik, barne araudiak markatzen dion zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin ditu, eta ondotik honakoek osatzen dute, besteak beste, elkartearen gobernu batzordea: Ernesto Cornejo Saravia, lehendakari; Horacio M. Resta, lehendakariorde; Norma Beatriz Ríos, idazkari; Juan Carlos Ibarrola, idazkariorde; Guillermo Révora, diruzain; eta Carlos A. Martínez, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2013/09/11
Denbora aurrera doa eta astebete baino ez da falta EuskalKultura.com-ek antolatu duen NABOren 2014rako egutegiaren bost aleen zozketa egunerako. Irabazleek etxean musutrruke jasoko dute hormak eskegiteko den egutegi honen euren alea. Parte hartzeko, aski da emaila bidaltzea, izen-deiturak, telefonoa eta alea posta arruntez bidaltzeko helbidea ipinita. Azken eguna irailaren 18a da, gauerdiz.
Gehiago irakurri...
2013/09/11

Ekintza etorkinen omenezko hiriko monumentuaren aurrean burutu zen eta agintariak bildu zituen, besteak beste, Carlos Oreste alkatea, Udalbatzako-ko kideak eta Club Rotario elkarteko nagusiak. Zeremonia bukatzean Arteen Kooperatibara abiatu ziren kolektibitateetako ordezkariak bertan egin zen elkarretaratzean parte hartzera. Ospakizuna, baina, ez da hor bukatu. Izan ere, irailaren 14an jarraituko du 2013-2014 eperako Erregina Hautaketarekin, eta standak eta ikuskizunak batzen dituen Immigrantearen Kantina delako jaialdiarekin.
Gehiago irakurri...
2013/09/10

Ezterenzubin (Nafarroa Beherea) sortu baina arras urte gehiagoz Estatu Batuetan bizia den Mattin Etchamendy euskal-amerikarrak bere ibilbidea kontatzen duen "Urruneko Mendebalean artzain" liburu autobiografikoa aurkeztu zuen atzo bere sorterrian, Estatu Batuetatik Euskal Herriari eta bere euskal erroei egiten dien ekarpen garrantzitsu gisa. Etxeko euskara eder eta bizian idatzia, liburuak Mattinen istorioarekin batera, burua eta izaera Diasporaren eta Euskal Herriaren artean banatuta bizi diren beste hamaika euskal emigranteen sentipen eta egoeren lekuko ere bada. Gaur arratsaldeko 6:30etan Baionako Euskal Erakustokian mintzatuko da Mattin Etchamendy, eta hilaren 20ean liburuak sinatuko ditu Donibane Garaziko Kukuxka liburudendan.
Gehiago irakurri...
2013/09/10

Aurrera doa, bizi-bizi, Gaztemundu 2013 programa. Aurten euskal musika tresnen "master class" edo ikastaro trinkoa ari dira egiten ikasleak, eta euren maila oso ona da, irakasleek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez. Klaseetatik kanpo ere erritmo ona eta elkarrekin aritzeko sintonia erakutsi dute ikasleek, adibidez, larunbatean Pasaian egin zuten arraunketa saioan.
Gehiago irakurri...
2013/09/10

Euskal giro herrikoian, euskal sukaldaritza herrikoiaren festa. Hiru Erreka Euskal Etxeak eta Pampa Vasca elkarteak parte hartzera gonbidatzen dute. Programa asteburuan zehar garatuko da, ekintza nagusiak igandean, urriaren 6an Tres Arroyosetik oso hurbil dagoen San Francisco de Bellocq herrian. Mus Txapelketa, Tortilla Lehiaketa eta musika eta dantza emanaldiak egingo dira, besteak beste. Giro erabat euskalduna sortze aldera, eskualdeko euskal etxeak parte hartzera gonbidatzen dituzte antolatzaileek. Behin betiko egitaraua partaide guztien proposamenak jaso ondoren jakinaraziko da.
Gehiago irakurri...
2013/09/09

Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiak Euskal Kultur Jardunaldiak hasiko ditu gaur Buenos Airesen. Iazkoen ondotik, ekimenaren bigarren ediizoa da honakoa eta irailaren 27ra arte luzatuko dira, barnean izango dituztela hitzaldiak, tailerrak eta zine emanaldiak, baita euskal jatorriko artista plastikoen erakusketa bat. Inaugurazioa gaur arratsaldeko seietan izango da Gernikako Arbola kantatuz, Eusko Jaurlaritzako eta euskal-argentinar gizataldeko ordezkariak ere partaide.
Gehiago irakurri...
2013/09/09

Euskal giroa izango da asteburuan Parisen, Frantziar hiriburuko Espace Jemmapes aretoan antolatu den Euskal Azokaren baitan. Larunbatean eta igandean euskal jaki eta produktuen erakusketa eta dastaketa ekitaldiak egingo dira bertan, Amalur eta Lurlan elkarteek antolatuta. Horiekin batera, eta azoka girotzeko, bi kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herriko bost kantari eta musikarik: Pier Pol Berzaitz, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga, Erramun Martikorena eta Joxan Goikoetxea. Emanaldiok "Egunsentiaren kantuak" izenburua dute.
Gehiago irakurri...