euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal genealogia ikerketak Brasildik, Rio Grande do Sul Euskal Etxearen blogean

2013/09/27

Genealogiari buruzko artikuluak plazaratu ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxearen blogak Euskal etxe gaztea da "Casa Basca do Rio Grande do Sul" elkartea, baina azken bi urteotan oso aktiboa izan da, eta sare sozialen bitartez estatu brasildar honetako euskal gaiei buruzko berriak eta ikerketak zabaltzen dihardu. Horien berri eguneratua izan nahi duenak euskal etxearen Facebook orrira edo taldera jo dezake, eta, aldiz, genealogia alorrean inguruotako euskaldunen berri izan nahi duenak, elkartearen blogean topatuko ditu hainbat ikerketa; gaztelaniaz eta portugaleraz.

Gehiago irakurri...


Euskaldunek euren ikurrin eta musikaz hartu zuten parte 2013ko Folklore Egunean Txileko Santiagon

2013/09/27

Euskaldunen musikari eta dantzari taldea Santiagoko kaleetan zehar Folklorearen Mundu-Eguna kari beste hainbat gizatalderekin batera antolatutako kalejiran (argazkiaEE) 2013ko Folklorearen Mundu-Eguneko ospakizunek euskaldunak ere bildu zituzten euren baitan Txileko Santiagon. Bertan egoitza duten 'Hilario Olazaran Txileko Dantzari eta Txistu Taldea'k, 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxeak eta 'Gure Etorkia' kultur taldea izan ziren, ikurriña lagun, euskal ordezkaritza ekarri ziotenak Santiagoko Udalak eta Txileko 'Antumapu' Ballet Folkloriko Nazionalak antolatutako ekitaldiari.

Gehiago irakurri...


Kolektibitateen Jaian parte hartu ostean, Euskal Erromeriaren data iragarri du Tandilgo Gure Etxea-k

2013/09/27

Tandilgo dantzariak Kolektibitateen Jaiaren 23. edizioan (argazkiaEE) Mugimendu handiko egunak bizitzen ari da Buenos Aires probintzia argentinarreko euskal etxe hau eta erritmo onean jarraituko du urte amaierara arte. Azken asteburuan, euskal kulturaren partaidetza bermatu du hiriko 23. Kolektibitateen Jaian; datorrenean, berriz, FEVAko Umeen Topaketa izango da hitzordua. Villa Mariara ere joango dira Gure Etxeak-eko kideak Euskal Asteaz gozatzera; eta azaroan ere ‘Antzinako erromeria’ bat antolatuko dute “garai bateko bertako euskal jaien izpiritua berreskuratzeko”. Data azaroaren 23an izango da, iluntzeko 7:30etan, eta danborren burrunbarekin hasiko da.

Gehiago irakurri...


Joanes baleazalearen abentura berriarekin itxi da AEBetan eginiko lehen euskal komikiaren trilogia

2013/09/26

Joanes baleazalearen abenturei buruzko komikiaren hirugarren atala argitaratu berria da Labetik atera berria da "Joanes or the Basque Whaler" komikiaren hirugarren atala eta berarekin itxiko da New Yorken euskal gai bati buruz egin den aurreneko eleberri grafikoaren trilogia. Guillermo Zubiaga marrazkilaria da pertsonaia honen sortzailea eta berak marraztutako orrietan barrena Ternuako XVI. mendeko bale arrantzan munduan murgilduko da irakurlea. Eta ingelesez gainera! New Yorken aurkeztuko da ofizialki aurki "Priest of Pirates" izenburua duen hirugarren ale hau eta, agian, aurki trilogia osoa euskaraz irakurri ahalko da.

Gehiago irakurri...


Boiseko BSU Unibertsitateko Euskal Ikasketek ate ireki eguna izango dute datorren astelehenean

2013/09/26

Datorren astelehenean, irailaren 30ean, egingo du Boiseko BSU unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak ate ireki eguna Boiseko Estatu Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketek euren izaera eta ekimenen berri emateko ate ireki eguna antolatu dute datorren astelehenerako, irailaren 30ean, partaide diren Munduko Hizkuntzen eta Historiako departamentuak lagun. Ekitaldiak Euskal Herritik biran etorritako Kalakan hirukotearen partaidetza izango du, 'Boise River Mural' delakoa estreinatuko dute, eta baita bulego berriak ere unibertsitateko alde zentralean.

Gehiago irakurri...


'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketa, bihar Cordoban, Gure Txokoa Euskal Etxearen eskutik

2013/09/26

'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketaren afixa Gure Txokoa Euskal Etxeak antolaturik, 'Córdoba Canta Loyola' (Cordoba Loiolari kantari) Kantu Topaketaren XXII. edizioa burutuko da bihar, hiru abesbatza argentinar partaide. Euskal santuaren omenezko emanaldia iluntzeko 8etan hasiko da, hiriko Nuestra Señora de la Merced Basilikan. Datorren hilabeteari begira, beste gonbite bat luzatzen dute Gure Txokoa-koek: Cordobako Unibertsitate Katolikoak urriaren 17an antolatuko duen Ikaslearen Nazioarteko Eguneko ospakizunean euskal gizataldea ordezkatuko dute dantzak eta stand kultural batekin.

Gehiago irakurri...


Argentinarako emigrazioaz arduratzen diren Frantziako elkarteen bilera eratu du asteburuan Euskal Argentinak

2013/09/25

Euskal Argentina elkarteko aurreko urteetako bilera baten irudia (argazkia EuskalKultura.com) Argentinarako emigrazioaz arduratzen diren Frantziako elkarteen bilkura antolatu du helduden asteburu honetan Euskal Argentina elkarteak. Euskal Herri Iparraldean egoitza duen elkarte honek honek deiturik, Ameriketarako emigrazioarekin zerikusia duten sei elkarte bilduko dira larunbat eta igandez Donibane Garazi eta Nafarroa Beherean, elkar hobeto ezagutu eta elkar laguntzeko. Bigarren aldiz egiten dira jardunaldiak, 2011ean Aveyron-en antolatu baitziren. "Pena dugu Hegoaldean ez baita gure pareko elkarterik eta biziki plazer genuke halako bat sor baledi" adierazi dio jardunaldion antolatzaile eta Euskal Argentinako lehendakari den Monika Legartok EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


VascosMexico taldeak 10. urteurreneko festa egingo du urriaren 19an, Alaia jatetxean

2013/09/25

2005ean Euskal Etxean egin zen urteurren jaian jendetza bildu zuen Vascosmexicok eta giroa ezinhobea izan zen (argazkia vascosMexico.com) Aurreko edizioetako festek lagun andana bildu dute eta aurtengoan ere horrela izatea espero dute VascosMexico taldekoek. Hamar urte igaro dira talde hau abian jarri zenetik --posta zerrenda gisa sortu zen, 2003ko urriaren 10ean-- eta harrezkero Mexikoko euskaldunen topagune birtuala bilakatu da. Orain, hamarkada honetan egindako lagunak biltzeko jai handia antolatu du taldearen sortzaile eta sustatzaile nagusiak, Jaione Arrieta Galarragak. urriaren 19an izango da, Mexiko DFko Alaia jatetxean eta 200 lagunentzako lekua baino ez dago. Bertan izan nahi duenak, izena eman beharko du lehenbailehen!

Gehiago irakurri...


Oregonen ere ospatzen da San Migel eguna: Ontario Basque Club-ek jaialdi ederra prestatu du iganderako

2013/09/25

Kalakan taldeko kideak Ontarioko Euskal Etxeak egitarau mardula prestatu du aurten Mikel Deunaren eguna ospatzeko eta dena gertu dauka jaia eta euskal giroa ekartzeko Oregon estatuko herri honetara igandean. Euskal Herritik gonbidatu bereziak egongo dira bertan, Kalakan taldeak kontzertua eskainiko baitu. Taldea AEBetan barrena bira egiten ari da egunotan, iazko urte osoa eta aurtengo erdia Madonna kantariarekin munduan zehar ibili ostean. Horrez gain, beste hamaika ekitaldi egingo dira Ontarion: meza, prozesioa, herri kirol erakustaldiak eta euskal gastronomia dastaketak.

Gehiago irakurri...


Pintxo Lehiaketa eratu du eta egoitzako lanak bukatzeko Laguntza Bonoak atera ditu Villegasko EEak

2013/09/25

Azken larunbateko elkarretaratzean, afari ederra, ardo-zahatoa eta euskal dantzak konpartitu zituzten ‘Villegasko Euskaldunak’ Euskal Etxeko agintari eta kideek (argazkiakEE) Ekintza ugari antolatu ditu datozen hilabeteetarako Buenos Aires probintzia argentinarreko ‘Villegasko Euskaldunak’ euskal etxeak. Batzuk ohikoak eta beste batzuk proposamen berriak, gonbidatu berezien eskutik. Datorren larunbatean, irailaren 28an, esaterako, Pintxo Lehiaketa egingo du, La Platako Lazkao Tabernako Jose Boccardo chefa epaimahaikide. Urriaren 4an burutuko den mintzaldia, berriz, Norma Riosek eskainiko du hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxearen izenean. Bestetik, eta egoitza berriaren zorua amaitzeko, Laguntza Bonoak jarri ditu salgai Gral. Villegaseko euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia