2023/12/24

Urtero bezala sasoi honetan, Gabon gaua, Eguberria eta, astebeteren buruan Urte Berria iritsita, aukera baliatzen dugu gure agiantza eta desira onenekin zeu agurtzeko, irakurle: Bat gehiago bete dugu, eta oraindik planak ari gara egiten aurtengoan hobekuntza berriak egiteko. Ea guztion nahi eta gurariak, desira eta agiantzak betetzen diren eta, hasteko, berotasunez eta maite gaituztenek inguratuta ospatzen ...
Gehiago irakurri...
2023/12/24

Estatu Batuetako euskaldunek kapilau edo omoniera den Aita Antton Egigurenek meza emango du gaur igandea, eta bihar Eguberri eguna, egoitza duen Merced herri kaliforniarretik, bertako St Patricks parrokiatik. Ohi bezala, meza ingelesez eta euskaraz izango da, eta komunitatean hildakoak izango ditu bereziki gogoan. Bi egunetako meza ordua, Kaliforniako 8:45ak izango dira, Euskal Herrian 17:45ak, eta funtzioa Artzai ...
Gehiago irakurri...
2023/12/23

Iñigo Urkullu lehendakariak bere ohiko Eguberri mezua zuzendu die munduko euskal etxe eta komunitateetako euskaldunei, eta oro har Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarrei oro. Jakina denez, hau izango da bere postu horretatik urteroko mezu honetan Urkullu Diasporari zuzenduko zaion azken aldia, hastear den urte honetan hauteskundeak izango baitira, eta dagoeneko plazaratu da Urkullu ez dela ...
Gehiago irakurri...
2023/12/22

Abenduaren 20ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 5eko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2023ari diokionez.
Gehiago irakurri...
2023/12/22

Gaur ostiral arratsean iritsiko da Montevideora Olentzero, munduko ikazkinik ospetsuena eta Gabonetako euskal tradizioaren protagonista. Ilusio handiz, haur eta helduek 20etan emango diote ongietorria Haize Hegoaren egoitzan. Gabon gaueko topa-egitea baino ordu gutxi lehenago helduko da, Argentinako eta mundu osoko hainbat euskal etxetatik igaro ondoren. Atzo bertan Chascomusen izan zen. Paseoan, ...
Gehiago irakurri...
2023/12/21

LU20 Radio Chubut irratia bailarako zaharrena eta, ziurrenik, Patagoniako probintziako entzunena. Urte hasieran, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko "Euskal Berria" irratsaioa gehitu zuen bere programazioan. Orain, ondo asko amaitu du bere lehen denboraldia, eta itxura guztien arabera datorren urtean ere emititzen jarraituko du. Saioaren ardura Milagros Ibarbiak, Natalia Suárezek, ...
Gehiago irakurri...
2023/12/21

Joan den astelehenean Urkullu lehendakariak inauguratu ondoren, lau egunez garatu ditu bere saioak Donostiako Londres eta Ingalaterrako Hotelean eta Kursaal Jauregian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak. Atzo eta herenegun lan-saioak Kursaalen egin ostean, gaur azken eguneko programa Londres Hotelera itzuli da eta bertan egingo dira azken ekitaldiak, esan nahi baita Ekintza ...
Gehiago irakurri...
2023/12/20

Bazkide eta lagunen erantzun bikainarekin egin du Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak Urte Amaierako Bazkaria. Ospagai bat baino gehiago batu zituen hitzordua abenduaren 10ean, igandea, egin zen. Izan ere, ekitaldi berean ospatu zituzten Euskararen Nazioarteko Eguna eta San Frantzisko Xabier ere. Topaketaren ostean, etenaldia egingo du euskal etxe uruguaitarrak, ateak 2024ko otsailean zabaltzeko berriz, urtean zehar ...
Gehiago irakurri...
2023/12/20

Euskal Herriko Unibertsitateak, Oscar Alvarez Gila irakaslea koordinatzaile, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza laguntzaile, duela bi urtedanik eskaintzen ari diren Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioak, Graduondo Amaierako lanen defentsa du aste honetan, gehienak online eta bateonbat baita modu presentzialean ere, eta asteazken honetan bertan bi ikasle berrik ...
Gehiago irakurri...
2023/12/19

Amaiera bikainarekin amaitu da joan den abenduaren 11an Laurak Bat Euskal Etxeak antolaturiko 'Segundo Galarza' Kontzertu Zikloaren 2023 denboraldia. Miguel Ángel Pesce maisuaren zuzendaritzapean, Lagun Onak Abesbatzak bere gain hartu du zikloaren amaiera, eta aurtengo errepertorioko abestiak eta euskal musika herrikoiaren klasikoak interpretatu ditu. Pianoan, Lagun Onak-eko zuzendariorde ...
Gehiago irakurri...