euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak atzerrian egoera larrian dauden euskaldunak laguntzeko 2013ko deialdia ebatzi du

2013/11/27

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea, Uruguain, deialdi honetako onuradunak dituen euskal etxeetako bat da (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" xedez euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkien ebazpena plazaratu du. Orotara 202.00 euro banatu ditu, iazko kopuru bera. Eskabideak guztira 92 izan dira eta horietarik 35 baztertuak izan dira eskatzen ziren baldintzetakoren bat betetzen ez zutelako; onuradunak, berriz, 57 izan dira, bost herrialdetakoak (Argentina, Txile, Kolonbia, Uruguai eta Venezuela) eta hogei euskal etxeren bitartez bideratuko dira.

Gehiago irakurri...


Lapridako EEaren Lehiaketaren gaia Argentinako Ereserkiaren bigarren mendeurrena da aurten

2013/11/27

Euskal Asteko Liburuzainen bileran aurkeztu zuen Eusko Txokoa Liburutegiaren erreferentea Maria Ester Arrondok Kultur Lehiaketa (argazkia LOEE) Urtero bezala, eta Eusko Txokoa liburutegiaren bitartez, Galdera Lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu du Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak. Instituzioaren 24. urteurreneko programa barruan burutuko den lehiaketak Argentinako ereserkiaren bigarren mendeurrena ospatzeko helburua ere badu. Kari horretara, Argentinako eta Euskal Herriko ereserkiak ezarri ditu norgehiagokako gai nagusi. Erantzunak bidaltzeko epea abenduaren 3an, Euskararen Egunean, amaituko da. Garaiz zaude!

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak Koldo Meabe, Maite Uzkanga eta Marilo Bilbao gogoratuko ditu igandean

2013/11/26

'Hallaca' caracastarrak topa daitezke egunotan Bilbon. Xehetasunetarako, egizu klik irudiaren gainean. Caracaseko Eusko Etxeak Koldo Meabe, Maite Uzkanga eta Marilo Bilbaoren arimen alde eskainiko du datorren igandean, abenduaren lehenean, egingo duen hilabeteroko meza. Hiruak azaro honetan zendu dira Chiurgua, Euskadi eta Caracasen, hurrenez hurren. Gabonak gero eta hurbilago daudenez, Euskadin bizi den komunitate euskal-venezuelatarretik iragarri dute posible dela Bilbon 'hallaca' tradizional vcaracastarrak lortzea, Adrianak eta Mikelek eginik.

Gehiago irakurri...


William Douglass migrazioaz eta diasporaz arituko da Deustuko Unibertsitatean eta UPV/EHUn

2013/11/26

Deustuko jardunaldien afitxean, Pedro Oiarzabalen eta William Douglassen hitzaldien iragarkiak William Douglass antropologo estatubatuarra Euskal Herrian izango da abenduan, Durangoko Azokako Argizaiola saria jasotzeko. AEBetan euskal kulturaren alde egindako lanarengatik jasoko du aintzatespen hori Renoko Center for Basque Studies zentroko sustatzaile eta zuzendariak. Bidenabar, bi hitzaldi emango ditu Euskal Herrian. Aurrenekoa abenduaren 4an izango da, Deustuko Unibertsitatean egingo den Diasporari buruzko jardunaldien baitan, Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta. Bigarrena, abenduaren 5ean, Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpusean, Migrazioei buruzko Ikerketa Mintegien 2. seriearen baitan.

Gehiago irakurri...


Badator 2013ko Settimana Basca! Zinea, musika eta literatura Erromako Euskal Jaietan

2013/11/25

Settimana Basca Erromako Euskal Astearen logotipo bat Erromako Asociazione Culturale Euskara elkarteak eta UPTER unibertsitateko Euskara Sailak antolatuta, abenduaren 3tik 7ra Settimana Basca jaialdiaren edizio berri bat egingo da Italiako hiriburuan. Euskararen Nazioarteko Egunean abiatuko dira ekitaldiak, "Gartxot" animazio filmaren emanaldiarekin. Ondoko egunetan, Erromako abendu hotza berotuko duten beste zenbait ekitaldi egingo dira: Harkaitz Canoren "Filo d'Erba" liburuaren aurkezpena, "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia, pintxo dastaketak eta Joseba Tapia eta Luis Fernandezen kontzertua.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak bi unibertsitate-irakurle hautatzeko deialdia zabaldu du Hungaria eta Argentinarako

2013/11/25

Deialdiaren testua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskara eta Euskal Kultura nazioarteko unibertsitate esparruetan zabaltzeko helburua daukaten egitasmoen baitan, Etxepare Euskal Institutuak bi irakurle hautatzeko prozesua abiatu du, izan ere Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionalean; eta Hungarian, Budapest-eko Eotvos Lorand eta Szeged-eko Unibertsitatean. La Platan, martxoaren lehenaren aurretik beharko du sartu; eta Budapest eta Szeged-en, urtarrilaren 15aren aurretik. Hautagaiek abenduaren 21aren aurretik beharko dute aurkeztu euren proposamena, emailez edo Etxepareren egoitzan, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Bere III. Euskal Astea egingo du igandea bitartean Las Herasko herriak, EEaren egoitza estreinatuz

2013/11/25

Euskal Jaiaren afixetako bat (argazkia EE) Larunbatean eman zion hasiera Argentinako hiriburutik 80 kilometrora dagoen Gral. Las Heraseko Euskal Etxeak 'Urte Amaierako eta Herri Kirolen Festari'. Baina bertako Zazpirak Bat euskal elkarteak antolatzen duen ekimen honek, kirolak ez ezik, Mus Txapelketa eta musika eta dantza ikuskizuna ere bildu ditu jaialdiaren programa barrura. Nobedade gisa, aurreko bi edizioetako bazkari nagusia, euskal etxearen egoitza berrian gauzatuko dela aurten. Hori abenduaren 1ean, festaren azken egunean.

Gehiago irakurri...


Ortzadar, Luhartz, The Crazy Wheels eta Irrintzi Erraldoi Konpartsa Boiseko Jaialdi 2015-en izango dira

2013/11/22

Hiru dantzari euskalamerikar --Utah-ko Patxi Shortsleeve eta Cirbie Lee, eta Idahoko Mikel Sangroniz-- www.jaialdi.com webgunearen azalean Oraindik bi urte falta dira Boiseko Jaialdi euskal festaren hurrengo ediziorako, baina Idahon lanean hasiak dira dagoeneko, ordurako dena gertu egon dadin. AEBetako euskal etxe guztietako lagun andana bildu ohi da, bost urtero Jaialdira, eta horiekin batera Euskal Herriko eta Diasporako bisitariak ere izaten dira bertan. Hurrengo edizioan, esaterako Euskal Herriko lau taldek parte hartuko dute. Nortzuk diren jakin nahi al duzu? Jarraian, Jaialdi 2015eko kartela osatuko duten taldeei buruzko datu gehiago.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko EEak kide helduenak saritu ditu eta Edurne Bilbao izena jarri dio bere egoitzako areto bati

2013/11/22

Esther Ansorena, Josefina Bilbao, Elva Viano Zuza eta Walter Patatxo Asnal bazkide sortzaileak saritu zituen Gure Ametza-k joan den azaroaren 13an (argazkiaEE) Euskal etxearen sortze prozesuan parte hartu zuten lau kide omendu zituen Gure Ametza Euskal Etxeak bazkide helduenen lana eta engaiamendua nabarmentzeko helburua izan zuen zeremonia batean. Ekintza berean, Edurne Bilbao izenarekin bataiatu zuten euskal etxekoek euren egoitzako sukaldea. Jardunbide luzea duten lagunekin batera, ‘etorkizuneko belaunaldien haziak diren txikiek’ ere jaso zuten diploma bana. EuskalKultura.com aktibitatearen lekuko eta baita protagonista ere izan zen.

Gehiago irakurri...


Munduan euskara zabaltzen diharduen elkarterik ezagutzen al duzu? Aurkez ezazu 2013ko ENE sarira!

2013/11/21

2012ko ENE sariaren emate ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako Ana Isabel Ugalde (eskuin) eta Mirenjo Uriarte (ezker), Union Vascaren izenean, partaide (argazkia EI) Urtero legez Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin batera ENE saria emango du, munduan zehar euskara zabaltzen aparteko lana egiten duen elkarte bat aintzat hartuz. Edonork aurkez ditzake hautagaitzak, elkarteak saria zergatik merezi duen azalduz eta arrazoituz testu labur batean. Hautagaiak aurkezteko epea astelehenean bertan amaituko da; beraz, horrelako elkarte bat ezagutzen baduzu, bizkor ibili!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia