2013/12/04

Zabalik dago jadanik Argentinan 2014ko Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea. Klaseak otsailaren 17tik 28ra izango dira, goiz eta arratsaldez eta, urtero bezala, gainditze agiria eskuratu nahi duenak idazlan bat aurkeztu ahal izango du. Irakasle gonbidatuek ere hartuko dute parte 2014ko UVV-n; gonbidatu berezi gisa, antolatzaileak Iñaki Perurena ekartzeko ahaleginetan ari dira. Ikastaro osoaren prezioa 200 peso dira (ikastaroak solteak, $100 peso bana). Izena emateko epea abenduaren 16an bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2013/12/03

Euskararen Eguna ospatzeko Azkue Fundazioak Mintzatu webgunean hobetu egin du eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide berri. Horrez gain webgunea smartohione sakelekoetan erabiltzeko aplikazioak ere garatu ditu. Hori guztia ospatzeko lehiaketa jarri du abian Mintzatuk: 100 eurotako diru txekea FNAC-en gastatzeko jasoko dute gaurtik hasi eta leku ezberdinetan kopuru gehien etiketatu, eta beraz, alkatetza gehien lortzen duen erabiltzaileak; eta lekuetan ezkutatuta dauden garaikur gehien lortzen duen erabiltzaileak. Zorte on eta gozatu!
Gehiago irakurri...
2013/12/03

Gaur, abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute euskaldunek, bai Euskal Herrian eta baita munduan zehar ere, Diasporako komunitateari esker. "Mundiala" leloa aukeratu du aurten Eusko Jaurlaritzak egun honetarako, eta zinez, gure hizkuntza aparta eta zoragarria izateaz gain, nazioartekoa ere badela erakusten ari dira egunotan euskaldunak, hainbat jai eta ekitaldi antolatuz. Jarraian, munduan zehar osteratxoa euskal etxeetako eta Euskal Herriko ekimenei segika: Berlin, Leipzig, Santiago, Salto, Reno, Valencia, Bartzelona, Madril...
Gehiago irakurri...
2013/12/03

‘Euskal Herrian euskaraz’ dio abesti tradizionalak baina esaldia, agian, zahartuta geratu da. Izan ere, XXI. mendean euskarak Europako Euskal Herriko mugak gainditu ditu eta munduko hainbat bazterretan entzun daiteke, Asiatik Amerikaraino. Fenomenoa, ordea, ez da egun batetik besterako gauza izan eta jende askoren engaiamendua behar izan du. Gaur egun, Politika Linguistikoaren arloan egindako programei, teknologia berriei eta, batez ere, hiztun, ikasle eta irakasleei esker, euskaraz ahal dugu hitz eta jolas egin Pirineo magaleko Euskal Herrian eta baita bertatik kanpo ere. Argentinan, herrialde aitzindaria irakasleen trebakuntza programetan, urtero ospatzen dute euskal etxeek Euskararen Eguna, programa oparoekin.
Gehiago irakurri...
2013/12/02

Iragan azaroaren 25 eta 26an Madrilgo Complutense Unibertsitatea hizkuntzalari eta filologoen topagune bihurtu zen, Euskal Filologia sailak antolatutako Iberiar Penintsulako Eleaniztasunari buruzko Jardunaldiei esker. Lehen egunean portugalera izan zen ardatz, eta bigarrenean euskarak leku nabarmena izan zuen, Arantzazu Fernández Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok eskaini zituzten hitzaldiekin. Topaketaren aurkezlea Kike Amonarriz hizkuntzalari eta umorista izan zen. Amonarrizek "Tribuaren berbak" saioa aurkezten du ETB1-en eta Madrilgo egonaldia erreportaje berezia grabatu eta jardunaldietan erakusteko baliatu zuen.
Gehiago irakurri...
2013/12/02

Ezer gutxi falta da urte berrian sartzeko eta Hego Amerikako euskal etxe gehienak oporraldiaren aurreko azken ekintzak burutzen ari dira. Ez da hau izango Necocheako euskal etxearen kasua, ohiturari jarraiki ez baitu atsedenaldirik hartuko urtarrilean, San Sebastian Aste Nagusia ospatuko baitu ekitaldi andanarekin, aurten urtarrilaren 20tik 25era gehienbat. Euzko Etxeak Necocheara etortzeko gonbitea luzatzen die Argentina eta Diaspora osoko euskaldunei, oporrak bertan pasatu eta Donostiako danborradaz eta jai giroaz goza dezaten.
Gehiago irakurri...
2013/11/29

Abian da #mundiala egitasmoa eta traola hori munduan alderik alde dabil Twitter euskaraz erabiltzen duten milaka euskaltzaleri esker. Azaroaren 22an aurkeztu zenetik 15.000 bat lagunek bat egin dute kanpainarekin eta www.mundiala.net webguneko mapan ikus daiteke nondik bidali diren eta non jaso dituzten haien mezuak: Euskal Herria, Argentina, Uruguai, AEB... Zurea ere behar dugu, Diaspora euskalduna --eta #mundiala-- dela erakusteko!
Gehiago irakurri...
2013/11/29

Argentinako hiriburuan bizi diren kolektibitateen nortasuna azaleratzea du helburu Buenos Aireseko Gobernuak sustatzen duen liburu bildumak eta euskaldunak dira, 2008an sortu zenetik, aurkezgai hartu duen bosgarren kokektibitatea, japoniarrak, italiarrak eta judu eta armeniar genozidioei eskainitako bi ale berezien ondotik. Aurkezpena abenduaren 4an egingo da Hiriko Kultur Etxean. Zeremonian –liburuaren isla bezala – hiriburuko euskal erakunde guztiek hartuko dute parte, tartean Euskadiko Ordezkaritzako eta FEVAko ordezkariek. Euskal Herrian, urtarrilean jendaurretuko da.
Gehiago irakurri...
2013/11/28

Teknikari berria hautatzeko elkarrizketa eta prozedurak bukaturik, NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen batasunak erabakia hartu du eta Itxaso Cayero (Boisetik) eta Aitor Iñarra (San Frantziskotik) izango dira NABOko Euskara alorreko teknikari berriak, Martin Goicoecheak segitzen duela alor horretako arduradun (Euskara chairperson). Hala eman du gaur aditzera NABOk Astero bere astekariaren bidez. Biak eskarmentudunak dira euskararen alorrean eta lekukoa hartuko diote Izaskun Kortazarri urtarrilaren lehenean.
Gehiago irakurri...
2013/11/28

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da abenduaren 3an eta, urtero legez, Diasporan zehar euskaldunek ekitaldi eta jarduera ugari antolatu dituzte. Zenbait gaur bertan hasiko dira euskal hizkuntzaren festa ospatzen, horien artean Madrilgo euskal etxea, esaterako. Abenduaren 3an Etxepare Euskal Institutuak Bruselan egingo du ekitaldi nagusia, "Fenêtre Ouverte" jaialdiaren baitan, eta munduko hainbat unibertsitatetako Euskara irakurletzetan ere egingo dira jarduera bereziak. Euskal etxeen bitartez munduko beste hainbat hirietara ere helduko da euskararen aldeko deia: Sydney, Valentzia, Boise, Cordoba, Necochea, Berlin...
Gehiago irakurri...