2023/12/30

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra egin da abenduaren 18tik 21era Donostian, Eusko Jaurlaritzak munduan dauden euskal komunitateekin dituen harremanak arautzen dituen 8/1994 Legeak agintzen duenez lau urtean behin egin beharrekoa, azkena 2019an egin zelarik Bilbon. 'Eraldaroa' lelopean, ehundik gora ordezkari eta gonbidatu bildu dira aldaketa handien garai honetan eta ...
Gehiago irakurri...
2023/12/29

Euskara Munduan programaren atal berri bat idazten hasiko da pare bat aste barru Paraná ibaiaren ertzean, San Nicolas hirian. Urtarrilaren 13an, bertako Euzkal Etxeak ongi etorria emango dio euskara irakasle bihurtzeko asmoz euskalduntze prozesua hutsetik hasiko duen Argentinako euskal etxeetako ordezkari talde berri bati. Barnetegia amaitutakoan, partaideek euren euskal etxe eta herrietatik jarrituko ...
Gehiago irakurri...
2023/12/29

Diasporan bizi zara eta 14 eta 17 urte bitartean dituzu? Euskaraz moldatzen zara? Zabalik da dagoeneko EuskarAbentura 2024 espedizioan izena emateko epea. Zazpi euskal lurraldeetan edo Diasporan jaiotako 125 gazte euskaldun (EHko partaideei 2007an edo 2008an jaioak izana eskatzen zaie) Euskal Herrian barrena ibiliko dira uztailaren 1etik 31era, puntarik punta oinez zeharkatuz, euren adineko lagun berriak eginez ...
Gehiago irakurri...
2023/12/28

18 herrialdetan bizi diren ia ehun nafarrek hartu zuten parte atzo asteazkena Iruñean Nafarroako Gobernua antolatzaile egindako Next Topaketaren VI. edizioan (ikus hemen programa). Ana Ollo lehendakariordeak, Gobernuak migratzaileen kolektiboarekin duen konpromisoa azpimarratu zuen, baieztatuz berehala garatuko dutela aurtengo otsailean onartutako Atzerrian dauden Herritarren Legea garatzen ...
Gehiago irakurri...
2023/12/28

Presarik ez, ezta pausarik ere, 2023ko Euskal Aste Nazionala amaitu ondoren, Necocheako Euzko Etxea udako bi ekitaldi handi antolatzen hasi da dagoeneko: Gizataldeen Jaia eta San Sebastian Eguna. Gizataldeen Jaiaren hurrengo edizioa, ohi bezala Miguel Lillo parkean izango da, 2024ko urtarrileko hirugarren asteburuan, esan nahi baita ostiraletik igandera, 19tik 21era bitartean. Ondoko asteburuan, ...
Gehiago irakurri...
2023/12/27

EHAA-BOPV Agerkari Ofizialak gaur 2023ko abenduaren 27ko zenbakian eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren abenduaren 12ko Ebazpena, Euskal Etxeentzako 2023ko dirulaguntza deialdi nagusiari dagozkion 947.420 euroak banatuz. Horietatik, 767.420 euro IV. Kapituluari dagozkio, ohiko gastu eta aktibitateen atalari alegia, eta gainerako 180.000 euroak VII. ...
Gehiago irakurri...
2023/12/27

2023a amaitzeko oso egun gutxi falta direla, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak lan ona egin izanaren pozez eman dio azken agurra urteari. Asteroko tailerrak eskaintzeko hartutako erabakiak arrakasta handia izan zuen eta 150 lagunetik gora ibili dira urtean zehar “La Vasca”n, jarduera ezberdinetan parte hartuz eta jai ugariekin bat eginez. Abenduaren 17an, igandea, Buenos Aires ...
Gehiago irakurri...
2023/12/26

Hemen da beste behin La Platako Euzko Etxeak hiruhilabatero plazaratzen duen Eguzkia astekaria, La Platan bertan eta mundu zabalean dauzkan irakurleen egarria asetzeko prest. Honakoan 24. zenbakia du, 2023ko laugarren eta azkena, Argentinan oporrak hartu aurre-aurrekoa. Azalean daraman irudiak Euzko Etxeko Denak Bat dantza taldearen Necocheako Euskal Aste Nazionaleko larunbateko galaren aurkezpena jasotzen du, ...
Gehiago irakurri...
2023/12/26

Urtero bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak arrakastaz aurkeztu du aurten ere bere Euskal Jaiotza Biziduna, hemen 'pesebre viviente' deitzen dutena. Tandilen klasiko bihurtu den antzezpen honetan Euskal Etxeko taldeak oro izan ziren partaide: dantza taldeak, euskara ikasleak, abesbatza, neska eta mutiko pilotariak, zuzendaritza batzordeko kideak, eta baita familiak eta elkartearen lagunak ere. Aurten ...
Gehiago irakurri...
2023/12/26

Abendua ohi da Etxeorratzen Hiriko 'Euzko Etxea of New York' edo New Yorkeko Euskal Etxearen Urteroko Batzarra egiteko eta erakundeko Lehendakaria/Zuzendaritza berritzeko garaia eta halaxe izan da aurten ere, Abenduaren 10ean, igandea, egin zen elkarretaratzea eta kargua berritzeko aurkeztuko ez zela aginduta zeukan orain arteko lehendakari Elisa Vidasolo Anconak halaxe egin zuen, eta hain erraz ...
Gehiago irakurri...