euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunen hizkuntza omenaldi guztien protagonista Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan

2013/12/10

Patagonia argentinarrean, Andes mendikateko El Hoyo herrixkako euskera ikasleek  ere ospatu zuten (argazkia El Hoyoko ikasleak)   Urtero bezala, Hego Amerikako euskal komunitateek gogo biziz ospatu dute 2013 honetan ere Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskal erakundeek antolatutako festetan ez da ezer faltatu: euskarari buruzko hitzaldiak, bideoak, jolasak eta kantak, eta poteoa eta pintxoak ere izan dira. Montevideotik Andesetako El Hoyora euskaldunek ikurrinaren koloreak eta euskararen soinuak zabaldu dituzte Euskal Herriko kultura eta hizkuntzarekiko engaiamenduaren erakusgarri. Jarraian La Platan, El Hoyon (Chubut probintzian), Montevideon, Rio Cuarton, Saladillon eta San Nicolasen burututako jaien laburpena.

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEak bere kide sortzaile Francisco Alava ohoratu du 2013 urte amaiera festan

2013/12/10

Elias Echegoyen, irduian aurrean Francisco Alavarekin batera, ekitaldian parte hartu zutenei zuzendu zitzaien Francisco Alavak Eusko Alkartasuna euskal etxeari eginiko ekarpen eta lekukotasun baliotsua aipaturik (argazkia Maite Alava) Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak omenaldia egin dio, abenduaren 1ean eginiko urte amaierako festaren baitan, elkarteko kide sortzaile eta sukaldeko arduradun Francisco Alavari. Euskal Etxeko beste historiko batek, 1959an elkartea sortu zutenen arteko azkenetakoa bera ere, Elias Echegoyen-ek, hartu zuen hitza Francisco Alavaren gorazarrea egin eta Eusko Alkartasunari luzaroan eskaini dion lana, denbora eta dedikazioa eskertzeko. Ekitaldi honez geroztik, Brasilgo euskal etxe zaharrena den honen sukaldeak 'Txoko Alava' izena hartu du.

Gehiago irakurri...


Gabonetako zorion txartelak zuk zeuk egin eta koloreztatu nahi al dituzu? Sartu Kolorekolore webgunean!

2013/12/09

Inprimatu, tolestu eta kitto! Horra hor Gabonetako zorion-txartel dotore bat! (irudia Kolorekolore.com) Aurki bertan ditugu Eguberriak eta, egun horietan familiakoak eta gertukoak zoriontzeko euskarazko txartelen bila hasiko dira Diasporako euskaldun asko eta asko. Horretarako aukera polita izan daiteke KoloreKolore.com webguneak proposatzen duena: bertatik hartu eta inprimatzea txartela, edo, are hobe: etxeko txikien inprimatu eta etxeko txikiek margotu dezatela. Eta gainera doan! Horrez gain webgunean umeentzako Olentzero eta Mari Domingiren karetak ere inprimatu eta koloreztatu daitezke.

Gehiago irakurri...


Eusko legebiltzarkideak Buenos Airesen frankismoaren kontrako kereilaren aldeko ekimenetan

2013/12/09

Argentinako Kongresuan, euskal eta argentinar ordezkariak (argazkia Euskadiren Ordezkaritza) Maribel Vaquero Montero, Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi, Julen Arzuaga Gumuzio eta Mikel Unzalu Hermosa euskal parlamentariek osatutako ordezkaritzak Maria Servini de Cubria epaile argentinarrak frankismoaren krimenen kontra bideratutako kereilarekin lotutako ekitalditan hartu dute parte joan den astean. Egun gutxiko bidaia baten baitan, Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna eta Maiatzeko Plazako Ama eta Amonekin ere bildu dira euskal hautetsi eta legebiltzarkideak.

Gehiago irakurri...


Barcina presidentea buru egingo dira gaurtik aurrera Rosarion bertako Nafar Etxearen Mendeurren saioak

2013/12/06

Rosarioko Nafarroako Etxearen kanpoko itxura, Mendeurreneko seinaleekin, Barcina presidente nafarrak gaur bertara hasiko duen bisitaren zain (argazkia EuskalKultura.com) Nafarroako presidente Yolanda Barcina buru dela, gaur ostirala, abenduaren 6a, hasiko dira Argentinako Rosarion bertako Nafarroako Etxearen Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak gauzatzeko programa. Goizeko lehenengo orduan, hiriko alkate andere Monica Fein-ek 'Bisitari hautua' izendapena emanez errezibituko du Barcina, Argentinan dauden bost nafar etxeak ere lagun izango dituen ekitaldian. Asteburuan zehar presidentea nafar-argentinar etxeen federazioaren bilkurako partaide izango da, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza, Bolivar eta Rosario bertako bost elkarteekin, eta baita egitarauko gailurra markatuko duen Mendeurreneko Oturuntzako buru ere, igandean Ezeiza aireporturaino iritsi eta itzulerari ekin aurretik.

Gehiago irakurri...


Publiko ugariren aurrean aurkeztu da Argentinako hiriburuan “Vascos en Buenos Aires” liburua

2013/12/06

"Vascos en Buenos Aires" liburuaren aurkezpena (argazkia EuskalKultura.com) Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aurkeztu da hiriburu argentinarrean joan den asteazkenean, abenduaren 4an, “Vascos en Buenos Aires” (Euskaldunak Buenos Airesen) liburua. Ekitaldia hiriko Kultur Etxeko Urrezko Aretoan burutu zen, agintari, bertoko euskal erakundeetako ordezkariak eta publiko orokorra partaide. Mila aleko edizioa aurkezpenaren egunean bertan hasi zen banatzen eta laster hiriburu argentinarreko eskola publiko guztietan egongo da eskuragarri. Datorren hilabetean Euskal Herrian aurkeztuko da –aldaketarik ez badago- Baionan, Bilbon eta Gasteizen.

Gehiago irakurri...


Karmele Jaio idazlea Guadalajarako Liburu Azokan da gaurtik aurrera, Etxepare Institutuaren sostenguarekin

2013/12/05

Karmele Jaio idazlea (argazkia Etxepareinstitutua.net) Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, euskal literatura aurten ere Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da eta euskal editoreek standa jarri dute ferian. Gaurtik hasita, bertan ari dira sustapen lanetan Etxepareko Euskara zuzendari Mari Jose Olaziregi eta Karmele Jaio idazlea. Abenduaren 9tik aurrera Mexiko DFn izango da Jaio eta han hitzaldiak eskainiko ditu UNAM unibertsitatean eta Centro de Creación Literaria Xavier Villaurrutia kultur gunean, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Gaur irekiko ditu ateak 2013ko Durangoko Azokak; bihar, Argizaiola saria William Douglass antropologoari

2013/12/05

Durangoko Azokaren gunea (argazkia Durangokoazoka.com) Gaur, goizeko 10:30tan abiatuko da 48. Durangoko Azoka, haurrei eta ikasleei eskainitako egun bereziarekin. Egunean zehar 22 eskoletako ia mila gaztetxok bisitatuko dute azoka, eta eurentzako prestaturiko hainbat jarduera eta tailerretan parte hartu ahal izango dute. Bihar, aldiz, eguneko ardatzetako bat Argizaiola sariaren ekitaldia izango da: William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jasoko du, Diasporatik, eta bereziki AEBetako amerikanuen artetik, euskal kulturari eginiko ekarpenagatik. Zorionak Bill!

Gehiago irakurri...


Cordobatik Patagoniara, Argentinako euskal etxeek bat egin dute Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2013/12/05

Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak abenduaren 1ean ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna (argazkiaEE) Euskararen Eguneko lehenengo ospakizunen oihartzuna zabalduz doa sare sozialetan. Esan dezagun Argentinako erakunde ugaritan hitzordua datorren asteburura pasatu dela, eta beste askotan joan den asteburura aurreratu edo abenduaren 3an bertan, San Frantzisko Xabier egunean, burutu zela. Mota askotako ekintzak, baina guztiek helburu berari eutsiz: euskaldunen hizkuntza omentzea. Hona ospakizun horietako batzuk, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Cordobako Gerora, Bahia Blancako Union Vasca, Puerto Madryngo Etorritakoengatik eta Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea euskal etxeetan, Argentinako Buenos Aires, Cordoba eta Chubut probintzietan.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-entzat izan da 2013ko Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) Saria

2013/12/04

Buenos Airesko euskara irakasleetako batzuk (guztiak Argentinan jaio eta euskara bertatik ikasiak) eta elkartearen lagunak, Euskaltzaleak-ek egoitza berria inauguratu zuenean 2012ko maiatzean (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesen 1944tik hona euskara bere ekinbideen ardatz izanik lanean gogor ari den Euskaltzaleak elkartea (euskaltegi eta gau-eskolatzat ere definitzen du bere burua) izan da Euskararen Nazioarteko Eguna kari Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen duen ENE Sariaren 2013ko jasotzailea. Aurtengo saridunaren izena atzo adierazi zuen erakunde deitzaileak eta oso ondo jasoa izan da Diasporako mundu euskaltzalean. Bistan denez, Euskaltzaleak elkartean ere bozkarioz hartu dute eta datorren larunbatean bestela ere ENE ospatzeko antolatuta zeukaten topaketa eta festan ospatuko dute, ezpainetan satisfazio irribarre handiagoz hain segur. Zorionak, Euskaltzaleak!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia