euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk eta HABEk 2014an Estatu Batuetan euskara eskolak emateko hitzarmena sinatu dute

2013/12/23

Martin Goikoetxea, NABOren Euskara "chairman"-a, eta Joseba Erkizia, HABEren zuzendari nagusia, hitzarmena sinatzen (argazkia HABE) HABEk eta NABO federazioak (North American Basque Organizations) Ipar Ameriketan emango diren euskara eskolak babesteko hitzarmena sinatu dute. Hasi berri dugun 2013/2014 ikasturtean, AEB eta Kanadan 16 ikastalde arituko dira euskara ikasten, beste horrenbeste Basque club edo euskal etxetan. Guztira 205 ikasle eta 2.000 eskola ordu ematea aurreikusten da. Horrez gain, HABEk eta NABOk sinatu duten hitzarmenean bertako irakasleen prestakuntza plana sustatzeaz eta beren jardunerako beharrezkoak diren ikas-materialez hornitzeaz arduratuko da HABE.

Gehiago irakurri...


Euskal giroak bete zuen Erroma, literaturaz, zinemaz eta musikaz jositako Settimana Basca-n

2013/12/20

Joseba Tapia musikariaren "Tximela kapitainaren izarrak" ikuskizuna (argazkia ACE) Helburua bikain bete du aurten Erromako Settimana Basca Euskal Asteak; are gehiago, une zinez bereziak utzi ditu, euskal eta italiar kulturaren arteko hartueman bizi, alternatibo eta emankorren bitartez. Horretan lagundu du Italiar hiriburuaren izaera abegikorrak, beti kultur gose, eta baita Settimanako egitarauan bildu ziren proposamen erakargarriak: Harkaitz Canok "Filo D'herba" liburua aurkeztu zuen; Joseba Tapiak italiarrek 36ko gudan preso hartu zuten Luis Rezola gudari kapitainaren bertsoei doinua jarri zien; Coliseo ondoan "Gazta Zati Bat" dastatzeko jende andana bildu zen; eta Libero Bruno Maggi sukaldariak goi mailako pintxo dastaketa eskaini zuen, Italo Calvino eta Dario Foren narrazioekin gatzozpinduta.

Gehiago irakurri...


"2013, urte ezin hobea izan da" heldu den ekainean 25 urte beteko dituen Chacabucoko euskal etxearentzat

2013/12/20

Guillermo Larregui Euskal Etxeko txikien dantza taldea abenduko tabernan (argazkiaEE) Lehendakari duen Pablo Pavesarentzat, mugimendu handiko urtea izan da hau Buenos Aires probintziako Guillermo Larregui Euskal Etxearentzat. "Martxotik hona egindako lan eta ahaleginek bere fruituak eman dituzte eta erakundean antolatutako azken tabernan berrehundik gora lagun bildu ziren", diosku. “Honek oso bultzada sendoa ematen digu datorren urteari begira. Izan ere, 2014ean mende laurdena beteko dugu eta hasiak gara pentsatzen bi urtebetetze jai egin beharko ditugula dauzkagun lagun guztiei leku egiteko”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Olentzerori gutuna idazteko oraindik? Idatzi, jolastu eta disfrutatu interneten eskuragarri dituzun joko hauekin

2013/12/19

 Muxugorri.com webgunetik Olentzerori gutuna idazteko eredu hau proposatu dute aurten: inporimatu, bete eta bidali! Oraindik Olentzeroren gutuna idazteko zaretela etxean? Lasai, garaiz zabiltzate, internetek gainera makina bat aplikazio, jolas eta webgune eskaintzen ditu horretarako gainera! Aldiz, etxeko lanak garaiz egin eta gutuna aspaldi idatzi eta bidali zuen horietakoa bazara, Gabon Gaua heldu arteko tartea arintzeko hona hemen etxeko txikien jolasteko marrazki, joko, ipuin eta mozorroak egiteko zenbait ideia eta webgune.

Gehiago irakurri...


Olentzero ere bildu zen Euskal Odola Euskal Etxeak Ayacuchon antolatu zuen urte-amaiera festara

2013/12/19

Urte amaierako jai aurreratuan Olentzeroren bisita jaso zuten ayacuchotarrek (argazkiaEE) Bere egoitza propioa eraikitzen ari da, baina bitartean ekintza ugari garatzen ditu urtean zehar Buenos Aires probintziako Ayacuchoko euskal etxeak egun alokatzen duen lokalean. 2013ko azkena, urte-amaiera jaia izan da, bazkide eta herritar ugari partaide. Mendiak –eta itsasoa ere– zeharkatuz, Olentzero ere bertaratu zen Euskal Odola-ren jaira. Txapela buruan, ekitaldiko erakarpen nagusietako bat bihurtu zen euskal ikazkina.

Gehiago irakurri...


Euskal jarduerak Kolonbiako Antioquian, Euskal Herriari buruzko hitzaldi batekin eta 2013ko Euskal Jaiaren kronikarekin

2013/12/18

Israel Brull euskal politikariaren hitzaldia Medellingo Liburutegi Publikoan (argazkia CEVA/GureMendietakoak) Antioquia departamentuko euskal komunitateak gogor darrai lanean euskal kultura sustatzen Kolonbiako txoko honetan. Iragan abenduaren 11ean, bertako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak eta Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroak (Centro de Estudios Vascos de Antioquia-CEVA) hitzaldia antolatu zuten Euskal Herriko egoera politikoari buruz. Hizlaria Israel Brull Kintana politikaria izan zen, Eusko Alkartasuna alderdiko eta Bildu koalizioko partaidea. Horrez gain, Antioquiatik 2013 Euskal Jaia izan zenari buruzko kronika heldu zaigu.

Gehiago irakurri...


Dantzak, omenaldiak eta alkatearen hautaketa 2014ko Euskal Astearen egoitza izango den La Platako EEan

2013/12/18

La Platako Euzko Etxea-ko urte amaierako jaiaren irudiak (argazkiakEE) Argentinako Euskal Diasporaren jai nagusia antolatuko duen La Platako euskal etxeak urte amaierako festa ospatu du, euren aktibitateak bere aterpean garatzen dituzten talde guztietako kideak bilduz. Kirol eta kultur arloko lantalde hauei esker, makina bat ekintza burutu dira bertan, astez aste eta hilabetez hilabete, tartean dantzari eta abesbatzako kideen ekarpen ezin estimatuzkoa. 2013ari emandako azken agur jaian, eurekin batera, musika ere izan zen partaide. Biziarteko bazkideak eta etxeko alkatea ere izendatu ziren festan.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak eta Argiak abian jarri dute "Blogetan" lehiaketa, blog euskaldun onenak aukeratzeko

2013/12/17

Blogetan webgunean blogak bola sortu azaltzen duten bideoak argitaratu dituzte Bloga duzu eta ezagutzera eman nahiko zenuke? Aparta iruditzen zaizun euskal blog batek saria merezi duela uste al duzu? Aurkez ezazu, bada, Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzaz, abian jarri berri duen "Blogetan" lehiaketara. Euskal blog onenak aukeratuko dituzte bertan, bost arloetan: Kultura; Gizarte eta Politika; Aisialdia; Zientzia eta Teknologia; eta blog berriak. Urtarrilaren 26a arte dago irekita hautagaiak aurkezteko epea.

Gehiago irakurri...


Jolasak eta ongipasa ardatz, Argentina eta Txileko euskal etxeen Euskararen Eguneko ekitaldietan

2013/12/17

Txileko Santiagoko Euzko Etxea-ko ikasle eta irakasleek Olentzeroren bisita ere jaso zuten. Irudian, haur eta guraso talde batekin ageri da euskal ikazkina (argazkiaEE) Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldien berri ematen segitzen dugu. Maiz ENE eta urte amaiera ekitaldi berean ospatu ohi da Abenduan Hego Amerikako euskal erakundeetan. Kari horretara, hainbat lekutan abenduaren 3an bertan burutzen dira ospakizunak baina beste askotan hilean zehar ere gauzatzen dira. Proposamenak era askotakoak dira baina euskaraz egin daitezkeen jolas eta ongipasak gailentzen dira. Datozen lerroetara bildu dugu La Platatik Txileko Santiagora, Andeetako bi aldeetako euskara irakasle, ikasle eta zaleen zenbait ospakizun.

Gehiago irakurri...


Joseba Andoni mutikoaren aldeko sostengu kanpainak Miamitik Euskal Herriko prentsara jauzi egin du

2013/12/16

Miamiko Euskal Etxetik EuskalKultura.com-era bidali dute Deiaren artikuluaren argazki hau, berria Euskal Herrian oihartzuna izaten ari delako pozarren direla gehituz EuskalKultura.com-ek egin zuen bezala, Deia egunkariak ere jaso du Miamiko Euskal Etxeak Joseba Andoni mutiko bakioarraren aldeko sostengu kanpainaren berri. Zortzi urteko gazteak istripu larria izan zuen hamaika hilabete zituela eta harrezkero osasun eta garapen arazoak izan ditu. 2007az geroztik Miamin bizi da, hango ospitale batean tratamendu berezia egiten. Orain, terapia berri eta oso garesti bat egin behar du eta, horri aurre egin ahal izateko, Miamiko Euskal Etxeak diru-bilketa kanpaina abiatu du. Atlantikoz bestalde abian jarri den ahaleginaren berri eman zuen atzo Deiak, jarraian laburtuta eta euskaratuta jaso dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia